Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak

2015/09/30
Dantza Coliseoan: Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak

2015eko urriak 2, ostirala 20:30ean

Itzalak - Txoriak dantza ikuskizuna aurkeztuko du Dantzaz konpainiak urriaren 2an Coliseo Antzokian. Bi euskal musikari lotzen ditu Dantzaz konpainiaren lan honek eta lotura horretan bi koreograforen proposamenak dakartzate, Paolo Mohovich italiarrarena eta Josu Mujika elgoibartarrarena hain zuzen ere. Eibarko hainbat dantzari gazteren irakaslea da Josu Mujika. Dantzaz konpainiak publiko guztietara eraman nahi du dantza garaikidea eta koreografo bakoitzak musikari baten piezak hartuta garatutako koreografiak izango dira horretarako bidea. 70 minutuko iraupena izango du ikuskizunak.

  • Itzalak lehenengo proposamenak, Juan Crisostomo Arriagaren musika eta Paolo Mohovich-en koreografia elkartzen ditu. Argia eta itzalarekin jolasean gorteko amodiozko harremanak taularatzen ditu Mohovich-ek dantza-garaikidearen bitartez.
  • Txoriak (zoroen itsasoa) lanak aldiz, Mikel Laboaren musika eta Josu Mujikaren koreografiak uztartzen ditu. Honela Laboaren piezek erakusten duten askatasuna, osasun mentala edo erotasuna batzen ditu pieza honek, Iñaki Salvadorrek, Laboaren musika oinarritzat hartuta egindako musika piezaren erritmora.

Dantzaz konpainia: Itzalak / Txoriak

Itzalak

  • Koreografia: Paolo Mohovich
  • Musika: Juan Crisostomo Arriaga
  • Argiztatzea: Alberto Arizaga.

Txoriak

  • Koreografia: Josu Mujika.
  • Musika: Mikel Laboa eta Iñaki Salvador.
  • Argiztatzea: Alberto Arizaga.
  • Zuzendaritza artistikoa: Adriana Pous.
  • Dantzariak: Jone Amezaga, Carmen Derre, Garazi Etxaburu, Valerio di Giovanni, Axier Iriarte, Sune Klausen, Richard de Leyos, Agustin Martinez, Paula Parra, Nora Paneva, Josu Santamaria et Rafke Van Houplines.
  • Zuzendaritza eta talde teknikoa: Alberto Arizaga eta Eragin Stac.
  • Jantziak: Venedetta Orsoli.
  • Zuzendaritza orokorra: Fernando Saenz de Ugarte.

    Dantzaz Konpainia: Itzalak / Txoriak
    2015eko urriak 2, ostirala 20:30ean
    Eibar, Coliseo Antzokia.
    Sarrera: 6