Urbeltzi Diputazioak emango dion Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar

2015/12/17
Urbeltzi Diputazioak emango dion Urrezko Dominaren ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar

Gipuzkoako Foru Aldundiak Urrezko Domina emango dio Donostian bihar, abenduaren 18an, Juan Antonio Urbeltzi, Argia dantzari taldearen zuzendariari, eta ekitaldian egingo den ezpata-dantzan parte hartuko dugu bihar Kezka dantza taldeko dantzariok eta Usartza txistulari taldeko musikariek. Aurtzaka, Argia, Arkaitz, Haritz, Gure-Kai, Urki eta Kezka taldeetako ezata-dantzariak arituko gara ezpata-dantzan, eta aurten gonbidatu bereziak izango ditugu, Iruñeko Aldapako San Ferminen ezpata-dantzari eta musikariak hain zuzen ere.

Gipuzkoa Plazan, Gipuzkoako Diputazioaren jauregiaren atarian burutuko da ezpata-dantza, bihar arratsaldeko 17:40ean, barruko ekitaldia 18:00etan izango baita.

Hona orain arte Gipuzkoako urrezko domina jaso dutenen zerrenda:

1982: Jose Migel Barandiaran.
1983: Manuel Lekuona.
1985: Orfeon Donostiarra.
1987: Eibarko Armagin Eskola.
1991: Carlos Santamaria.
1994: Euskaltzaindia.
1998: Jorge Oteiza, Eduardo Chillida eta Juan Mari Arzak.
2003: Jose Maria Setien, Juan Zelaia eta Iñaki Gabilondo.
2005: Menchu Gal eta kooperatiben sortzaileak: Alfonso Gorroñogoitia, Jose María Ormaechea, Jose María Arizmendiarreta, Luis Usatorre eta Jesús Larrañaga 
2005: Xabier Arzalluz, Carlos Garaikoetxea, Jaime García Añoveros y Pedro Luis Uriarte.
2006: Pedro Miguel Etxenike, Iciar Astiasaran eta Andoni Egaña.
2008: Mikel Laboa.
2009: 60ko hamarkadako andereñoak.
2010: Angel Olaran misioilaria.
2013: Nestor Basterretxea (Urrezko plakak: Egin eta Euskaldunon Egunkaria).
2014: Benito Lertxundi (Urrezko plakak: Frankismoan Ordena Publikoaren Auzitegiaren bortizkeria jasan zuten emakumeak eta “Beroa” Gipuzkoako Harrera Familien Elkartea)
2015: 
50eko eta 60ko hamarkadetan Espainiar Estatuko herrietatik Gipuzkoara etorritako pertsonei (Urrezko plaka)
2015: Juan Antonio Urbeltz