Dokumentuaren akzioak
Hirugarren itzulia hasiko dugu 2016ko koko-dantzekin
Urtarrilaren 30ean, alegia, larunbat honetan bertan iritsiko dira karnabalak Eibarrera eta baserriz baserri koko-eskea eta koko-dantzekin abiatuko gara. Gureak ziklo olinpikoak dira, lau urtetan ematen diogu itzulia Eibarko baserri-auzoei, eta 2008an koko-dantzak eta koko-eskea abiatu genituenetik bi itzuli osatu ditugunez, 2016 honetan hasiera puntuan gaude berriz, hirugarren itzulia hasteko prest.
Ez dirudi aurten iazko kolorea izango dutenik mendiek. Elurra gogotik egin zuen iaz eta ondo zurituta zeuden soro eta baserri inguruak koko-eskean joan ginenean. Aurten, zuririk ez, eta berde gehiegi ere ez, euria ez baitu asko egin orain arteko udazken eta neguan. Hona iaz, Jose Antonio Roigen kamera-hegalariak airetik hartu zituen irudi ederrak.
Arrate balle eta Gorosta
Arrate eta Gorosta auzoetako baserrietan arituko gara aurten koko-eskean. Hasteko, ohi bezala, goizeko 8:30ean Errebalen, merkatura saltzera jaitsitako baserritarrei egingo diegu ohiko. Ondoren bi taldetan banatuko gara eta talde bat Gorostatik hasiko da eta bestea berriz Arrate balletik.
Arrate ballen, Gaztelu, Arizmendiguena, Arizmendi, San Juangua, Zelaikoa, Untzeta, Agiñao-azpi, Agiñao-gain, Guenetxe, Narru, Erdikoa, Aretxitagoikoa, Barrundi, Iñarra, Mendigoiti, Lezeta, Asola-berri, Sumendixa-goikoa eta Sumendixa-behekoa baserriak bisitatuko ditu talde batek.
Gorosta aldera joango den taldeak berriz, Arrate eta Gorostako baserriei egingo diegu koko-eskea: Mugitza, Pagola-txabola, Gorostabeletxe, Gorostabeña, Gorostazpikoa, Kantabria, Mugitza-barri, Itsaso, Maapilla, Zezeil, Biriñao , Ezkaregi-errota, Lezeta-abeltxe, Altzubarren, Lazareto.
Koko-festa kalean
Iluntzean, 19.00etan Anbulategiko parkean elkartuko gara koko-konpartsa eta koko-festan parte hartu nahi duten guztiak, eta Mauxitxa txarangaren doinura erdiko kaleetan ibiliko gara.
Urtarrilak 30, larunbata. Koko-dantzak:
- 8:30 Merkatu plazan lehen agerraldia
- 9:00 – 15:00 Koko-dantzak eta koko-eskea Arrate-Balle eta Gorosta aldeko baserrietan.
- 19:00-21:00 Toribio Etxebarria, Untzaga eta Kalbeton kaleetan koko-dantzak Mauxitxarekin.
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19