Dantza Coliseoan: Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná
2015eko urriak 3, larunbata 20:30ean
Urriaren 3an berriro ere dantzaz gozatzeko aukera izango da Coliseoan. Ambulantes danza-k etxeko txikienetatik hasi eta familia guztiarentzat gomendagarria den Flamenko ikuskizuna dakar Eibarrera: Por unos pasitos de ná. 50 minutuko iraupena duen ikuskizuna da eta 3 urtetik gorako haurrentzat sortua.

Hiru pertsonaiak osatzen duten antzerki dantzatua da aurkeztuko dutena. Pertsonaiak forma geometrikoak dira, bi borobil eta karratu bat. Karratuaren forma eta dantzaera beste bienaren ezberdina da eta karratu izateak ez dio etxeko ate borobiletik sartzen uzten. Beste biak bere izaera eta forma aldatzen saiatuko dira, baina ez dute lortuko, karratua harro dago bere formaz eta bere flamenko izaeraz. Horrela bada, konponbideak dantzaren eta umorearen bitartez topatzen saiatuko dira pertsonaiak, aldatu beharrekoa zer da karratua edo etxeko atea?
Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná
- Egileak: Elena Santoja, Florencio Campo, Patricia Torrero eta Juan Cifuentes-en sorkuntza.
- Koreografoa: Arrieritos Danza.
- Dantzari eta aktoreak: Elena Santoja, Florencio Campo eta Patricia Torrero.
Ambulantes danza: Por unos pasitos de ná
2015eko urriak 3, larunbata 20:30ean
Eibar, Coliseo Antzokia
Sarrera: 6€