Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

2015/09/29
Nor da kartel honetan ageri den dantzaria?

"Esto no es rock radical vasco" kontzertuen kartelean ageri den dantzaria Kezka dantza taldekoa dela abisatu digu Gari Otamendik. Kartelean, ertz batean jartzen duela argazkia Kezka dantza taldearena dela. Irudi honetan oso txiki ageri da eta ezin irakurri, baina kaleetako karteletan ikusten omen da. 

Dantzaria nor izan daitekeen asmatu nahian hasi gara. Gorputz posturagatik artazia egiten ari dela dirudi, baina artazia eskumarekin ez da hain ohikoa, eta  beraz, argazkia buelta emanda dagoela pentsatu dugu. Buelta eman diogu, beraz.

Bila hasi eta... bingo, aurkitu dugu. Hau da jatorrizkoa!

Orain askoz errazagoa da galderari erantzutea, ez? Ea ba, nor da dantzaria?

303417280
Oier Ibarbia Uriguen
2015/09/29 16:00
Aiert da
Kezka dantza taldea
Kezka dantza taldea
2015/09/30 08:08
Hori da Oier Ibarbia! Bi puxtarri zuretzat!! Ikusten da senidetasunak laguntzen duela edozein posturatan ezagutzen odol berekoa!