Orain arteko ekarpenak

Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua

2018/09/07

Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua
Irailaren 8a Larunbatez dator aurten. Egin ditugu azken entseguak, baita Arraten ere entsegu bustia, eta dena prest 2018ko Arrateko Amaren dantzetarako. Aurtengo gonbidatuek ere probatu dute Arrateko zelaiko berdea, larunbatean akaso marroiago egongo bada ere. Portugaleteko Elai-Alaiko bide dantzar...

Gehiago irakurri

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

2018/07/17

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain
Uda eta opor aroa hastearekin batera Euskal Herriko txoko guztietako dantzariok kanporako bidea hartzen dugu askotan, nazioarteko folklore jaialdiek goxoki ederra jartzen digute aurrean eta ezin ezetzik esan. Kezka Dantza taldekoak Frantzia aldera joango gara aurten, Castelmoron sur Lot herriko Le...

Gehiago irakurri

San Joan soka-dantza 2018

2018/07/05

San Joan soka-dantza 2018
Joan zan San Joan  eta joan zen San Joan gauez aurtengo soka-dantza ere. Laugarrenez sartu ginen elkarri estu helduta eta korrika betean Untzagako plazara, Jainaga eta Narbaizak beraien lanak bukatu ondoren. Argazkia: Iñaki Zugasti, dantzan.eus CC BY-SA Erromerian jauzika ibili zi...

Gehiago irakurri

Dantzari Eguna 2018

2018/07/05

Dantzari Eguna 2018
Urte guztiko lana erakusteko unea iristen zaie Kezka taldeko dantza eskolako ikasleei San Joan aurreko azken ostiralean. Aurten ekainaren 15a izan da egun hori eta taldeko gaztetxoek ederto erakutsi zituzten bereganatutako abileziak Untzaga plazan. Hango eta hemengo dantza ezberdinak erakutsi di...

Gehiago irakurri

Ezpalak 2018 lurretik zerura

2018/07/05

Ezpalak 2018 lurretik zerura
Ezpalak Jaialdialdiaren XIII. edizioa ospatu dugu aurten Eibarren eta Iruñean. Maiatzeko azken asteburuan giza-dorreek hartu dituzte gure herrietako kale eta plazak eta, berriro ere, nazioarteko tradizizozko dantzak enbor bereko ezpalak direla ikusteko aukera izan dugu.  Aurtengoan dantzari uga...

Gehiago irakurri

Santa Kurutz eta gallegoak

2018/06/07

Santa Kurutz eta gallegoak
Maiatza eta ekaina lan hilabeteak izaten dira dantzariontzat, Eibarko Euskal Jaia, Ezpalak jaialdia, Eibarko Dantzari Eguna eta San Joan jaietako dantzaldiak gainean izaten ditugu eta urte guztian landutakoa erakusteko desiatzen egoten gara hilabete hasieratik. Maiatzeko lehen egunekin hasten gara ...

Gehiago irakurri

...eta kitto! aldizkaria "kezkaz" blai

2018/04/27

...eta kitto! aldizkaria "kezkaz" blai
Gaur argitaratzen den ...eta kitto! aldizkaria, 1055. zenbakia daramana gure artxiboan ongi gordetzekoa da. Azaletik hasita azken orrialderarte hainbat aldiz ageri da Kezka dantza taldea bertan. Hasteko, azalean bertan, ...eta kitto!-ren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdiko ar...

Gehiago irakurri

Orain 60 urte estreinatu zen Kezka dantza taldea

2018/04/17

Orain 60 urte estreinatu zen Kezka dantza taldea
1958ko apirilaren 13an egin zuen Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak lehen emanaldia, Arraten. Gregorio Santa Cruz izan zuen lehen zuzendaria eta oraindik ez zuen Kezka izenik ere. 60 urte bete dira beraz. Orain 10 urte, 50. urteurrenean Arratera igo eta argazkia eta dantza emanaldia egin genit...

Gehiago irakurri

Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar

2018/04/16

Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar
Larunbat honetan (Apir. 21, 20:00) Gernikan, Jai Alain ( sarrerak erosteko hemen ) izango gara Martin Zalakain-ekin. Hurrengo emanaldiak Eibarren izango dira, maiatzaren 19an. Eibarko emanaldirako 19:00etarako sarrerak agortuta, bigarren paseko (22:00etan) sarrerak ere erritmo onean saltzen ari...

Gehiago irakurri

Hamaika koko-dantza 2018an

2018/04/13

Hamaika koko-dantza 2018an
Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Eibarren, baina 2018 honetan inauteriak gertu tokatu zaizkio San Blasi eta Koko-dantzak egun horretan bertan egin genituen. Agina eta Mandiola inguruko baserriak bisitatu genituen goizean goizetik hasita eta arratsaldean, aldiz, Eibarko kaleetan barrena ari...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Kezka dantza taldea - Iñaki Dominguez Zilbeti joan zaigu

2025/08/20

Dolumin sentituena Dugunatarrei. Ezpalak jaialdiaren bueltan ezagutu genuen Iñaki eta beti adeitsu bezain animoso sentitu dugu, dantzaren maitale eta bultzatzaile nekaezin. Pena handia hartzen dugu. [...]

Kezka dantza taldea - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/02

Eskerrik asko Txutxin erakutsi diguzun guztiagatik eta euskal dantzan duintasunez aritzearen garrantzia ikustarazteagatik. Doluminak Irizartarrei eta Maite eta Mikel soka-lagunei.

Kezka dantza taldea - Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez

2023/06/22

Eskerrik asko Duguna! Ez dugu horrelakorik merezi, baina elkarlana ospatzeko beti prest.

kezka - Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Kezka dantza taldea - Aspaldiko partez, Maulen!

2021/10/29

Ederra emanaldia, argazkiak eta kronika! Biba zuek!

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/09

Bai, domekan Etxebarrian plazan izango da.

Kezka dantza taldea - Eibarko Dantzari Eguna 2021 online

2021/06/08

Ezingo da Coliseo bertara joan ikustera. Pantaila bidez bakarrik ikusi ahal izango da, hemen jarriko dugu lotura.

Kezka dantza taldea - Angel Etxaniz Ibarra "Veneno" zendu da.

2021/02/04

Doluminak Dugunatarrei Eibarko dantzarien partez.

Kezka dantza taldea - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Arrateko dantzak prestatu genituenetik Jesus Pomaresekin zorretan gara, ezpata-dantza berritzeko ahaleginean San Lorentzokoen ereduak eta dantza berrien sorkuntzari buruz Jesus Pomaresek eta Mikel Larramendik idatzitako [...]

Kezka dantza taldea - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Zorte izugarria izan dugu zure doinura dantzatzeko aukera izan dugulako. Euskal musika eta dantzarako musika maitatzen irakatsi diguzu eta gure dantza bizitzari jarri diozun soinu [...]