Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Kezka dantza taldea Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

Dokumentuaren akzioak

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

Castelmoron sur Lot Kezkako dantzarion zain

Kezka Zurich-eko Folklore Jaialdian 2016. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY -SA

Castelmoron taldeakUda eta opor aroa hastearekin batera Euskal Herriko txoko guztietako dantzariok kanporako bidea hartzen dugu askotan, nazioarteko folklore jaialdiek goxoki ederra jartzen digute aurrean eta ezin ezetzik esan. Kezka Dantza taldekoak Frantzia aldera joango gara aurten, Castelmoron sur Lot herriko Les Folkloriades jaialdira. 

17. edizioa izango da aurtengoa eta Kolonbia, Serbia, Kirgizistan, Niger eta Euskal Herriko dantzariak batuko gara uztailaren 20 eta 22 arteko asteburuan ospatuko den festan.

castelmoron kartela

Akitanian kokatzen den herria da Castelmoron sur Lot, ez da 1800 biztanletara iristen urtean zehar baina jaialdia iristerekin batera jendetza batzen da herriko kaleetan handik eta hemendik etorritako dantza eta musika talde ezberdinak ikusteko. Euskal Herritik Arrate egunez Eibarren egiten ditugun trokeo dantzak eta San Juan gaueko soka-dantzaz gain Zuberoako dantzak ere eramango ditugu Akitania aldera. 

castelzube-iñaki
Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC BY-SA

Ostiralean, larunbatean eta igandean eskainiko ditugu emanaldiak Folkloriades jaialdian, lau guztira, larunbatean birritan dantzatuko baitugu oholtza gainean. 

castelmoron trokeo eider
Argazkia:Eider Agirrebeña - dantzan.eus CC BY-SA

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Kezka dantza taldea

Kezka dantza taldea

Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.

 Valladolideko Gure Txoko euskal etxeak gonbidatuta Arrateko ezpata-dantza eta trokeo dantzak aurkeztu genituen 2015eko irailaren 26-27ko asteburuan Gaztela Leongo hiriburuan. Euskal Jaia ospatzen zela eta, bertako euskaldunen gonbidapena jaso ostean, 27 pertsonako taldea osatu genuen Kezkako dantza...

Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.

Koko-dantzak 2014: taldeko argazkia

2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.

 2015eko maiatzaren 30ean eta 31n ospatu zen Ezpalak jaialdia Eibarren eta Iruñean.  Nafarroako jaialdiaren kronika  orain bi hilabete argitaratuta, Eibarkoa genuen zorretan eta hemen gatoz berarekin. Soka-dantzak izan ditugu ardatz Ezpalak jaialdiaren 10. ekitaldian (Eibarren, 9. Iruñean), eskuz ...

Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.

Argazkia: Fernando Retolaza

1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.



Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com