Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua

2018/09/07
Arraten hasi eta Biarritzen bukatuko dugu kursoko lehen asteburua

Irailaren 8a Larunbatez dator aurten. Egin ditugu azken entseguak, baita Arraten ere entsegu bustia, eta dena prest 2018ko Arrateko Amaren dantzetarako. Aurtengo gonbidatuek ere probatu dute Arrateko zelaiko berdea, larunbatean akaso marroiago egongo bada ere. Portugaleteko Elai-Alaiko bide dantzari, Iker Gil eta Keltze de Iturrate izango dira aurtengo gonbidatuak, ezpata-dantza aldare aurrean dantza egingo dutenak. 

Ohi bezala Arraten egin dugu azken entsegua, eta bai bustia gertatu ere, zaparrada galantak erori baitziren ostegun iluntzean Arrateko zelaian. Eskerrak elizako arkupe ederren babesean azken prestaketak egiteko aukera izan genuela.

Arrate, entsegua elizako arkupeetan. Argazkia: Josu Garate - Kezka dantza taldea CC BY-SA

Arrateko dantzak, irailak 8, ostirala

  • 11:00etako mezan ezpata-dantza.
  • 12:00ak aldera hasten den prozesioaren bukaeran ezpata-dantza.
  • 12:30etatik aurrera, ezpata-dantza eta trokeo-dantzak zelaian.

 

Irailaren 9an, Biarritzen, Martin Zalakain

Biharamunean, irailaren 9an, Biarritzen izango gara. Argia, Artedramak eta Martin Zalakain ikuskizunaren troupe osoa Biarritzeko Maitaldia jaialdian izango gara. Gare du Midi antzokian gaueko 21:00etan hasiko da Pio Barojaren nobelaz Juan Antonio Urbeltzek ideiatu eta koreografiatu eta Ander Lipusek eszenaratu duten bertsioa.

Martin Zalakain, Victoria Eugenia, 2017-12-17. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC by-sa