Dokumentuaren akzioak
Hamaika koko-dantza 2018an
Otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Eibarren, baina 2018 honetan inauteriak gertu tokatu zaizkio San Blasi eta Koko-dantzak egun horretan bertan egin genituen. Agina eta Mandiola inguruko baserriak bisitatu genituen goizean goizetik hasita eta arratsaldean, aldiz, Eibarko kaleetan barrena aritu ginen dantzan eta kantuan.
8:30ean merkatu plazan hasita beste 22 baserritan izan ginen koko-eskean. Bi taldetan banatuta osatu genuen ibilbide guztia eta baserri guztietan jaso genuen dantza eta kantuen trukeko esker ona.
Urtero bezela ezin hobeto portatu zaizkigu inguruetako baserritarrak eta berriro ere eskerrik asko porru, gazta, untxi, intxaur, salda, txorizo eta San Blasengatik!
Talde batek Agina aldera egin zuen oinez. Inguruan Altzerreka, Altzerreka berri, San Roman, Torrepe, Suinaga, Gorostiaga, Atxekoa, Orbesoraen, Arandoiturralde eta Agiñagainekua baserriak bisitatu genituen. Eguraldiak nahiko ondo eutsi zion goizari eta bi taldeek gehiegi busti gabe osatu genuen ibilibide osoa.
Furgonetetan ekin zion taldearen beste erdiak. Zozolan hasita, Zozolabarri, Miraflores, Milatxori, Milatxori-atzekoa, Asola-aldea, Amezabalegiabeletxea, Oregizahar, Arandobarrena, Arandoguena eta Arandoetxebarri baserrietatik pasa ziren, oinezko taldearekin Agiñagainekuak elkartu arte. Aurretik ere, Orbesoraen etxean talde guztia batu eta Kokomarruen soka-dantza egiteko aukera izan genuen atarian.
Bazkal ordurako bukatu genituen baserri inguruetako lanak eta beheranzko bideari ekin genion. Bapo bazkalduta, atseden hartu eta Eibarko kaleak girotzeko prestatu ginen berriro. 19:00ak aldera Mausitxarekin, Elgoibarko txarangarekin, batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Kalberton eta Plaza Barrian aritu ginen dantzan. Arratsaldean egunaldiak ez zuen goizean adinako errespeturik izan eta aterpetik aterpera ibili ginen. Untzagan plazako karpan egin genuen berriz Kokomarruen Soka-dantza.
Eguna blai eta nekatuta bukatu genuen bai, baina gozatua hartu eta gero! Hauxe Karnabala!!
Felipe Loioklak, Iñaki Zugastik eta Fernando Retolazak ateratako argazki sorta ederra ikusi nahi baduzu, egin klik hemen:
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19