Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar Larunbat honetan (Apir. 21, 20:00) Gernikan, Jai Alain ( sarrerak erosteko hemen ) izango gara Martin Zalakain-ekin. Hurrengo emanaldiak Eibarren izango dira, maiatzaren 19an. Eibarko emanaldirako 19:00etarako sarrerak agortuta, bigarren paseko (22:00etan) sarrerak ere erritmo onean saltzen ari...https://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-gernika-eta-eibarhttps://dantzan.eus/kidea/kezka/martin-zalakain-gernika-eta-eibar/@@images/image-1200-5ce40877ed9556876e106988c84ab17f.jpeg
Martin Zalakain hurrengo emanaldiak: Gernika eta Eibar
2018/04/16
Larunbat honetan (Apir. 21, 20:00) Gernikan, Jai Alain (sarrerak erosteko hemen) izango gara Martin Zalakain-ekin. Hurrengo emanaldiak Eibarren izango dira, maiatzaren 19an. Eibarko emanaldirako 19:00etarako sarrerak agortuta, bigarren paseko (22:00etan) sarrerak ere erritmo onean saltzen ari dira, beraz, mugitu sarrerarik gabe geratu nahi ez baduzu.
Martin Zalakain, Juan A. Urbeltz-en sorkuntza da, Ander Lipus-en dramaturgia eta Harkaitz Cano-ren gidoia dituena. Argia dantzari taldea eta Artedramak ekoiztua, Mikel Urbeltz eta Marian Arregiren musika zuzendaritzarekin 100 artistaren lanaren bidez Pio Barojaren Martin Zalakain abenturazalea eleberria dantza ikuskizun bihurtu duena dantza, musika, antzerkia, kantua eta literatura uztartuz.
Ohikoa duen moduan, Euskal Herri osoko dantzariak eta musikariak bildu ditu Argiak ikuskizun honetan: Argia (Donostia), Duguna (Iruñea), Maritzuli (Biarritz), Elai-Alai (Portugalete), Arkaitz (Añorga), Astigar (Astigarraga) Kezka (Eibar), Haritz (Elgoibar) eta Gure-kai (Deba) taldeetako dantzariak, eta besteak beste Argia, Duguna, Ezpelur eta Plectro taldeetako musikariak hain zuzen ere.
Martin Zalakain, Arriaga antzokia, 2017-11-11. Argazkia: Iñaki Zugasti - dantzan.eus CC by-sa
MartinZalakain, Eibarren, Coliseo Antzokian
Maiatzak 19, larunbata, 19:00etan eta 22:00etan.
Sarrerak erosteko: Txarteldegian bertan edo Kutxabank-en.