Dokumentuaren akzioak
...eta kitto! aldizkaria "kezkaz" blai
Gaur argitaratzen den ...eta kitto! aldizkaria, 1055. zenbakia daramana gure artxiboan ongi gordetzekoa da. Azaletik hasita azken orrialderarte hainbat aldiz ageri da Kezka dantza taldea bertan. Hasteko, azalean bertan, ...eta kitto!-ren sorreraren 25. urteurrena ospatzeko egindako jaialdiko argazkian ageri dira Kezkako dantzariak, ekitaldiko aurkezlearekin batera euskara elkartearen alde topa egiten.
5. orrialdean Santa Kurutz jaiei buruz artikuluaren argazkian, soka-dantzan ageri dira Kezkako dantzariak.
9. orrialdean ...eta kitto!-ren 25. urteurrenean egindako dantza ekitaldiko zenbait argazkitan ageri gara Kezkako dantzariak.
12. orrialdean ekitaldiko ikusle eta parte hartzaileen argazkiak batzen dira, eta tartean badira Kezkako dantzariak ere.
15. orrialdean, Aitor Gorosabel eta Eibarko Koro Gazteak eskainitako kantuan, EKG eta Kezkan aritzen diren Jone eta Idoia Lahidalga dantzari-kantari ikus daitezke.
36. orrialdean, Dantzaz konpainiako Fernando Saenz de Ugartek aipatzen du Kezka dantza taldea, Dantzaz-ekin egingo den topaketa dela eta.
37. orrialdean, Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak salgai daudela aipatzen da.
38. orrialdean, gaur ostirala, Juanita Unzuetan omenezko dantza jaialdian Coliseoan dantzatuko dutenen artean aipatzen da Kezka dantza taldea.
Normalean oso ondo tratatzen gaituzte ...eta kitto!-n, baina oraingoa kasualitatea izan da, e!!! Ez ditugu mehatxatu!! ;-)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Kezka dantza taldea
Herrian bertan egiten diren festak, erritoak eta dantza ekitaldiak ditu Eibarko Kezka dantza taldeak bere lehentasun nagusia. 1958an Eibarko Klub Deportiboaren baitan sortutako dantza taldeak inauterietan koko-dantzekin abiatu ohi du urtea, eta Santa Kurutzetan, San Joanetan, San Andresetan eta bere burua akonfesionaltzat duen herriko santoral egutegiko festa guztietan dagokion dantzaz arduratzen dira Kezkako dantzariak.
Arrateko santutegian ezpata-dantza eskaini ohi du urtero irailaren 8an, tradizioak eguneratu eta antzokia eta plazaren arteko lotura egiteko ahaleginean, Argia dantzari taldeak eszenatokian egindakoaren ordaina plazan errotzeko konspiratuz.
2008an York-en, Ingalaterran, ospatu zen Sword Spectacular, munduko ezpata-dantzen jaialdi handienean euskal ezpata-dantzen ordezkaritza gorpuztu zuen: zahar-itxuran aurkeztutako ezpata-dantza nazioarteko ezpata-dantzen adituei irentsaraziz, ontsa plajiatzeko metodoa aplikatzen denean sorkuntza eta tradizioa txanpon beraren aldeak baitira.
Iruñeko Duguna taldearekin elkarlanean Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia antolatzen du Kezkak, euskaldunok zilborra dugula munduari erakutsiz, eta euskaldunoi munduko zilbor guztiak enbor berera lotuta ditugula iradokiz.
1990. urtean Elgoibarko Haritz dantzari taldearen eskutik Donostiako Argia taldea ezagutzeko zorteak dantzari buruzko etengabeko ikasketan murgiltzera eraman du Eibarko taldea, inoiz bukatzen ez den ikasketa sorgi-gurpilean jira-biran dantzan aritzeko zorionera kondenatuta.
Kezka Dantza Taldea
Portalea Kultur Etxea
Bista Eder kalea
20600 Eibar
Tfnoa: +34 605 71 14 29
kezka@dantzan.com
Jasotako azken erantzunak
- Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Xabier Etxabe on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka dantza taldea on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Yolanda Urzelai on Eibarko Dantzari Eguna 2021 online
- Kezka on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- Juana Goikoetxea on Bi sarrera zozketan larunbatean Martin Zalakain ikusteko 2017/12/13
- oier on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19
- Patxi Montero on Aurresku bat Usartzan 1932an 2017/01/19