Ezpalak 2018 lurretik zerura

2018/07/05
Ezpalak 2018 lurretik zerura

Ezpalak Jaialdialdiaren XIII. edizioa ospatu dugu aurten Eibarren eta Iruñean. Maiatzeko azken asteburuan giza-dorreek hartu dituzte gure herrietako kale eta plazak eta, berriro ere, nazioarteko tradizizozko dantzak enbor bereko ezpalak direla ikusteko aukera izan dugu.

 Aurtengoan dantzari ugari etorri zaizkigu Araba, Nafaroa, Tarragoa eta Zaragozako lurretatik eta Kezkakook lagun izan ditugu erakustaldi honetan. Guztion artean, Andoain, Aduna, Verantevilla, Tauste, Tarragona eta Erriberako dantza eta giza-dorreak plazaratu genituen Untzagara bildu zirenek ikusteko. 

Kezkako dantzariak izan ginen plaza hartzen lehenak eta San Juan egunean Andoainen eta Andra Mari egunean Adunan egiten den axeri-dantzaren zati batzuk egin genituen.

Argazkia: Felipe Loiola dantzan.eus CC BY-SA

 

Argazkia: Txebi Arriaga, dantzan.eus CC BY-SA

Blusa zabalek eta kezkako dantzari guztion presentziak gorritu zuen plaza bat-batean, haur, gazte eta heldu, elkarri helduta dantzan ibili ginen, eta segidan ikusiko dituzuen argazkietan ageri dira dantza osatzen duten paseoa, axeri-dantza, orratzarena, ilentiarena, perratzearena, giza-dorrea eta plaza husteko kalejira.

Argazkia: Txebi Arriaga, dantzan.eus CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola dantzan.eus CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola dantzan.eus CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola, dantzan.eus CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola dantzan.eus CC BY-SA

Beti egin ohi duten legez, txalo zaparrada handiarekin agurtu gintuzten herritarrek, mila esker dantzan, musika jartzen edo txalo jotzen parte hartu zenuten guztioi eta, bereziki Ezpalak jaialdia antolatzen urte osoko lana egin duzuenoi!

Argazkia: Txebi Arriaga, dantzan.eus CC BY-SA

Argazkia: Felipe Loiola dantzan.eus CC BY-SA

 

Jaialdiko argazki gehiago ikusteko gogoz bazara, egin klik hemen: 

Ezpalak jaialdia 2018 Eibar