Orain arteko ekarpenak

Ekaina hastearekin, txikiak Portugaletera

2013/06/20

Ekaina hastearekin, txikiak Portugaletera
Azkeneko urteetan bezala, Berriztasuna taldeak, Ekainaren 1ean Portugaleten ospatu zen Txikien XVIII Dantzaldira gonbidatu gintuen. Bertan taldeko txikiek Nafarroako zenbait dantza aurkeztu zituzten.

Gehiago irakurri

Euriak utzi zigun arte...

2013/06/03

Euriak utzi zigun arte...
Behin baino gehiagotan gertatu izan zaie Iruñeko Sanduzelaiko auzotarrei, haien festak elur artean ospatu behar izatea. Aurten ere hortxe-hortxe ibili ziren. Larunbat arratsalderako emanaldia eskatu ziguten eta egun osoa eman genuen zerura begira. Eguerditik aurrera atertu zuela eta bertaratu ginen auzoan, hala ere, beti begi bat zeruari begira.

Gehiago irakurri

...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!

2013/03/15

...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!
Otsailaren 9an, inauteri larunbatez, eta IRUDAMAk antolatuta, kalejira ezberdinak antolatuak genituen Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hartara, batzuk atera gabe geratu ziren, gero merkatuko plazan elkartzeko. Gu orduan ttanko kalera, eta euria hasi orduko dantzan ginen Nabarreria plazako "Los Burgos" ostatuaren aitzinean.

Gehiago irakurri

Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean

2013/02/07

Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean
Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.

Gehiago irakurri

San Blasek gorde diezagula eztarria!

2013/02/07

San Blasek gorde diezagula eztarria!
Elurra, euria, ortotsa eta beste espero genituen baina eguzkitsu esnatu zen San Blas eguna Iruñean pasa den igandean. Hori bai, hotza kategorikoa!

Gehiago irakurri

San Blas eguneko soka-dantza Iruñean

2013/02/01

San Blas eguneko soka-dantza Iruñean
Heldu den igandean, otsailaren 3an San Blas eguna ospatzen da Euskal Herriko hainbat txokotan, baita Iruñean ere. Gure taldearen azken urteotako helburua da garai baten dantzak Iruñean zuen tokia berreskuratu dezala. Garai batean hiriko ospakizunetan egiten ziren dantza emanaldien erreferentziak asko dira artxiboetako dokumentoan eta ezagunak eta publikoak dira. Somatzen genituen hutsune horiek betetzen joatea jarri genuen gure jardunaren erdian eta San Blas eguneko hau izanen da hurrengo urratsa.

Gehiago irakurri

XVII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika

2012/11/13

XVII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika
Urteroko zita dugu Ezkaba mendiaren herri igoeraren osteko emanaldia. Aurtengoan, urriaren 28an taldeko txikiak izan ziren Udaletxe plazan Ezkaba mendia igo zuten mendizaleei harrera egiten. Hotzari aurre eginez, emanaldi polita eskeini zuten taldeko gazteek.

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012: kronika

2012/10/17

San Fermin Aldapakoaren dantzak 2012: kronika
Fagurrinak larrazkeneko hosto nabarrak dantzarazten dituenean, dantzarazten dituzte San Fermin Aldapakoaren dantzariek ere haiek kriskitinak Iruñea zaharreko karriketan barna. Buruilaren 23an iratzarri ziren, beraz, kriskitinak laugarrengoz, San Fermin Aldapakoaren dantzak beste behin plazaratzeko.

Gehiago irakurri

Udako ibilerak kolpe batez

2012/10/15

Udako ibilerak kolpe batez
Denbora arrapaladan doa eta lana pilatu zaigu uda partetik hona. Hartara, udako gure ibilerak kolpe batez azalduko ditugu hemen eta lixto!

Gehiago irakurri

Udako ibilerak kolpe batez

2012/10/11

Udako ibilerak kolpe batez
Denbora arrapaladan doa eta lana pilatu zaigu uda partetik hona. Hartara, udako gure ibilerak kolpe batez azalduko ditugu hemen eta lixto! Ekainaren 24ean emanaldia egin genuen Iruñea ondoko Mutiloa-beheiti herrian. Bertako jaien kari, eguerdian dantzatu behar izan genuen eguzkiak bere indar guzt...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com

2013/03/05

Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]

Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz

2012/10/16

Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?

Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude

2011/12/31

Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!