Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak ...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!

Dokumentuaren akzioak

...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!

Otsailaren 9an, inauteri larunbatez, eta IRUDAMAk antolatuta, kalejira ezberdinak antolatuak genituen Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hartara, batzuk atera gabe geratu ziren, gero merkatuko plazan elkartzeko. Gu orduan ttanko kalera, eta euria hasi orduko dantzan ginen Nabarreria plazako "Los Burgos" ostatuaren aitzinean.

Han bildu ginen aitzindariak, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, marexalak, kükülleroak, kestuak, xorrotxak eta beltzeria burrunbatsua. Barrikada osteko otamena gozaturik, Karrikiriko lagunengana hurbildu ginen. Bertan barrikada laburxkoagoa egin genuen eta pasta goxoak eta ardo are goxoagoa izan genuen trukean. Biba Karrikiri!

Gazteluko plaza zeharkatu eta Olazti ostatukoei ere eskaini genien barrikada. Berriz ere jan eta edan eta bitartean kauterak eta buhameak, kauterakeri eta buhamekerietan...

Azken barrikada, merkatuko plazara gerturatu aitzin, Merkaderes karrikan eman genuen, Iruñazarra ostatukoei eskertzeko urtero, berdin Santa Agedan edo Inauterietan, gurekin beti duten tratu goxoa.  Barrikadaren osteko aitzina-pikarekin bukatu genituen gure xiberotar plantak.

 

Eskerrik hanitx, bide batez, Eibarko Kezka dantza taldeari eta Xiberoko ikastoletako ikasle ohien elkarteari (XIIO), haien zenbait jantzi uzteagatik!

Kantiniersa

Laboraria

Uaaaaaaaaaaaa!!!!

Xorrotxak kantuan

Aitzina-pika

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.