Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Duguna - Iruñeko dantzariak Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean

Dokumentuaren akzioak

Maskaradetako barrikadak larunbatean, Iruñean

Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.

Heldu den larunbatean, otsailak 9, inauteriak ospatuko ditugu Iruñean. Berriki sortu den "Irudama" (Iruñeko dantzarien mahaia) ekimenak antolatuta, goizean Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako inauterietako dantzak eta puska biltzak karrikaratuko ditugu hiriko dantza talde ezberdinek.

Guri Zuberoako maskaradetako barrikadak ematea egokitu zaigu eta prestaketa lanetan daramagu azken hilabetea.

Inauteri bakoitzak ibilbide bat izanen du alde zaharrean barna, hauexek:

  • Nafarroa Beherako inauteria: Muthiko Alaiak eta Ortzadar (Aldezar-eko umeek eginen duten puska biltzaren ibilbidea)
  • Lapurdiko inauteria: Basakaitz, Amaiur eta Oberena: Oberena peña, San Lorenzo, Kale nagusia, Jarauta, Descalzos, Museo, Santo Domingo, Kale berria, San Francisco enparantza.
  • Zuberoako maskarada: Duguna: Maitzaren bia, Karmen,  Nabarreria, Caldereria, Javier kalea, Gazteluko plaz, San Nicolas, San Miguel, San Francisco enparantza, Kale nagusia, Mercaderes, Kale berria, San Francisco enparantza

4 barrikada:

Eguraldia lagun 4 barrikada eginen ditugu goizean, 11:00etatik aitzin. Dantzan ariko dira aitzindariak, jaun-andereak, laborari-laborarisak, marexalak, kukulleroak, khestuak, xorrotxak eta beltzeria basa.

  • 11:05 - Los Burgos taberna (Nabarreria plaza)
  • 11:30 - Karrikiri elkartea (Javier karrika)
  • 11:55 - Olazti ostatua (Kale nagusia)
  • 12:20 - Iruñazarra ostatua (Mercaderes karrika)

12:30etan gainontzeko talde guztiekin elkartuko gara San Frantzisko enparantzan. 

Arratsaldean berriz, bazkaldu ostean, mozorroen kalejira eginen dugu 18:30etatik aurrera alde zaharreko karriketan barna.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.