Orain arteko ekarpenak
Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten
2013/12/20
Aspaldian genbiltzan Argia dantzari taldearen Besta-Berri ikuskizuna Iruñera ekarri nahian baina Gaiarre antzokia txikiegia zela-eta, uzkurtu. Alta, pentsatu genuen, eta zergatik ez Baluarten saiatu? Eta saiatu ginen eta bertako arduradunen sentsibilitate eta borondate ona tarteko, azkenik, 2014ko otsailaren 1ean (larunbata), arratsaldeko 20:00etan dantzatuko dugu besta-Berri Iruñean!
XVIII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika
2013/11/15
Urteroko zita dugu Ezkaba mendiaren herri igoeraren osteko emanaldia. Aurtengoan, urriaren 27an taldeko txikiak izan ziren Udaletxe plazan Ezkaba mendia igo zuten mendizaleei harrera egiten.
Aldapako San Fermin 2013: txiki baina handi
2013/10/26
San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza plazaratu genuenetik bosgarren aldia genuen aurtengoa eta data borobill hori nolabait ospatu nahi izan genuen xumeki. Kontua da azkenean gauza batzuk eta besteak pilatu zitzaizkigula eta galtzak bete lan ibili ginen asteburu osoan.
San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez
2013/09/25
Udazkena heldu eta berehala datoz San Fermin Aldapakoaren bestak, udari adio esateko. 2009garren urtean abiatu genuen Ezpata-dantzaren tradizioa, gero soka-dantza ere heldu zen, eta tontamentian aurtengoa San Fermin Aldapakoaren dantzen bostgarren ekitaldia izanen dugu.
Gure dantzari txikien udako kronika
2013/09/23
Udazkenean sartu garen honetan atzera begira eta udako ibileren kronika eginen dizuegu.
Erriberako euskaldunekin, beste behin
2013/09/07
Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!
2013ko San Ferminen kronika
2013/09/05
San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!
Sarnafuera, sarnafuera!!!!
2013/07/29
Aurreko sarreran aurreratu bezala, 2013ko ekainaren 23an Karrikaratu genuen lehenbiziko aldiz San Juan bezperako soka-dantza. Kasu honetan, San Blas egunekoan ez bezala, neskek izan zuten dantza zuzentzeko ardura.
San Juan bezperako Soka-dantza: aurrerapena
2013/06/23
Atzo karrikaratu genuen estrainekoz, San Juan egunaren bezperan, nesken soka-dantza Iruñean. Hona hemen Karlos Iriartek ateratako argazkien aurrerapentxo bat!
Igande honetan San Juan bezperako soka-dantza Iruñean
2013/06/20
San Blas egunean egin genuen soka-dantzaren kronikan aurreratu bezala, San Juan bezperan neskek ateratako soka-dantzaren txanda izanen da. Finean, Otsailean egindako dantza bera izanen da, baina oraingoan, neskek eramanen dute dantzaren pizua eta ardura.
Orain arteko erantzunak
Duguna dantza taldea - Nik ere babesten dut dantzan.com
2013/03/05
Ongi dago instituzioei kultur jarduerak babes ditzaten exijitzea, besteak beste, haien eginkizuna ere badelako, baina dantzazaleok ere badugu gure erantzunkizuna dantzan.com bezalako zerbitzu izugarri baliotsu [...]
Duguna dantza taldea - Ni ere dantzan.com bizi naiz
2012/10/16
Dugunan ere dantzan bizi gara, eta zuek?
Anonimoak - dantzan.com itxi beharrean gaude
2011/12/31
Iruñeko txoko hontatik asko zor diogu dantzan.com-i. Aitzinera begira, nahi eta behar duzuen edozertan laguntzeko gogoz!