Dokumentuaren akzioak
Aldapako San Fermin 2013: txiki baina handi
-
OSTIRALA
Ostiralarekin bertso afaria antolatu genuen bi bertsolari bikainekin: Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso. Afari ederra eta afalburuko bikaina bi txapeldunen arteko mingain-dantzan. 50 bat lagun bildu ginen eta giro goxoan pasa genuen gaualdia. Errepikatzeko modukoa zalantzarik gabe!!
-
LARUNBATA
Lo egiteko denbora askorik gabe ere, goizean zita genuen Burgoen plazan Iruñeko gainontzeko dantza taldeekin batera. Iruñeko Dantzarien Mahaiak (Irudama) antolatuta, talde bakoitzak 10 minutu izan zituen bere dantzak eskaintzeko. Amaiur-ekoek Luzaideko dantzak egin zituzten:
Oberenakoek Lapurdikoak:
Iribasko Basakaitzekoek bertako ingurutxoa:
Iruña Taldekoek Ablitas-eko "El plego" dantzatu zuten:
Muthiko Alaiak-ekoek Eltziegoko eta Cortes-eko dantzak
eta Ortzadarrekoek Lekeitio, Uitzi eta Irri-dantzen nahasketa bat:
Dugunakook Gipuzkoako dantzen sorta bat egin genuen. Neskek Zinta-dantza eta uztai-txikiena eta mutilek Makil-handiena eta Brokel-makilena.
Emanaldiko bideoak ere sareratu ditu youtubeko Andoni Lizarralde erabiltzaileak:
Goizeko jarduna bukatuta, berez gure Ezpata-dantzaren bosgarren urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldi nagusia izan genuen arratsaldez. Arrateko Amaren dantzak eskaini zituzten Kezka dantza taldeko lagunek alde zaharrean barna eta bereziki Udal Plazan. Euriak ere begirunea erakutsi zien eta haiek dantzatu zuten tartean tantarik ez zuen bota. Guretako oso berezia izan zen Arrateko ezpata-dantzariak Iruñean izatea, aspaldiko zor bat kitatuz, izan ere, haiek egindako lana bide-erakusle izan baita guretako azken urteotan. Mila esker beraz!!!!
-
IGANDEA
Aspaldiko urteotako beldur handienarekin so egin genion zeruari goizean-goizetik, eta zorionez karrikak idor zeuden. Hala ere zerua gris. Jantzi eta 11:15etan taldeko argazkia atera genuen lehenbizi, Errotxapeko zubi ondoan, garai bateko Arriasko plaza parean. Inoiz baino jende gehiago enkuadrean sartzeko. Aurten segizioan sartu ditugun bi boboak eta Tolosako udal bandako txistulariak: Iñaki Letamendia, Ion Garmendia eta Jesus Mari Garmendia.
Azken hauek izan ziren hain zuzen zubi gaineko bandera-arbola jo zutenak. Horren ondotik dantzariak banderaren azpitik pasa eta maldan gora abiatu ziren ezpata-dantzariak San Fermin Aldapakoaren eliza xede. Aurretik San Fermini dantza egin zioten Mikel Tristan, Amaia Irigoien, Gaizka Garde eta Iñigo Gartzia kapitainek.
Piperropilez eta ardo-goxoz barnea epeldu ostean, Eder Iribarren zerbitzariak eskaintza egin zion San Fermini eta berriz dantzan ezarri genituen kapitain eta buruzagia.
Prozesioa bukatu eta Udal plazaruntz abiatu zen ezpata-dantzari taldea. Han boboek (Martxelo Sotes eta Kote Goñi) haien lana ederki egin zuten eta ohi baino plaza handiagoa sortu zuten gainontzeko dantzariendako (horretarako ordaindu genien!) Plazerra da urtetik-urtera ikusle kopurua gora nola doan ikustea.
Plazako saioaren ondotik, berriz San Fermin Aldapakoaren eliza ondora han Aritz Ibañez buruzagiak eta Eder Iribarren zerbitzariak haien belauntxingoa dantzatu eta ondotik, soka-dantza egin genuen dantzari, musikari eta lagunek.
Mahaiaren bueltan eman genion amaiera asteburu luze baina betegarri bati.
...hurrengo urtean berriz!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05