Orain arteko ekarpenak

Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten

2013/12/20

Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten
Aspaldian genbiltzan Argia dantzari taldearen Besta-Berri ikuskizuna Iruñera ekarri nahian baina Gaiarre antzokia txikiegia zela-eta, uzkurtu. Alta, pentsatu genuen, eta zergatik ez Baluarten saiatu? Eta saiatu ginen eta bertako arduradunen sentsibilitate eta borondate ona tarteko, azkenik, 2014ko otsailaren 1ean (larunbata), arratsaldeko 20:00etan dantzatuko dugu besta-Berri Iruñean!

Gehiago irakurri

XVIII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika

2013/11/15

XVIII Ezkaba mendiaren herri igoera: kronika
Urteroko zita dugu Ezkaba mendiaren herri igoeraren osteko emanaldia. Aurtengoan, urriaren 27an taldeko txikiak izan ziren Udaletxe plazan Ezkaba mendia igo zuten mendizaleei harrera egiten.

Gehiago irakurri

Aldapako San Fermin 2013: txiki baina handi

2013/10/26

Aldapako San Fermin 2013: txiki baina handi
San Fermin Aldapakoaren Ezpata-dantza plazaratu genuenetik bosgarren aldia genuen aurtengoa eta data borobill hori nolabait ospatu nahi izan genuen xumeki. Kontua da azkenean gauza batzuk eta besteak pilatu zitzaizkigula eta galtzak bete lan ibili ginen asteburu osoan.

Gehiago irakurri

San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/25

San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez
Udazkena heldu eta berehala datoz San Fermin Aldapakoaren bestak, udari adio esateko. 2009garren urtean abiatu genuen Ezpata-dantzaren tradizioa, gero soka-dantza ere heldu zen, eta tontamentian aurtengoa San Fermin Aldapakoaren dantzen bostgarren ekitaldia izanen dugu.

Gehiago irakurri 2

Gure dantzari txikien udako kronika

2013/09/23

Gure dantzari txikien udako kronika
Udazkenean sartu garen honetan atzera begira eta udako ibileren kronika eginen dizuegu.

Gehiago irakurri

Erriberako euskaldunekin, beste behin

2013/09/07

Erriberako euskaldunekin, beste behin
Aurten ere, eta badira 6 urte, Tuterako bestetan egon ginen dantzan, uztailaren 26an, Tuterako Beterri peñak gonbidatuta. Arratsaldeko bero sapa sahiestearren, 8ak aldera atera ginen dantzara Erriberako hiriburuko alde zaharreko kale estuetan barrena. Hala ere, beroa bero!

Gehiago irakurri

2013ko San Ferminen kronika

2013/09/05

2013ko San Ferminen kronika
San Fermin txikietatik handietatik baino gertuago gaude, baina memoria pixka bat egin eta Iruñeko Ferietan bizitakoen kronikatxoa dakarkizuegu. Berandu gatoz agian, baina San Ferminak ere berandu hasi ziren eta ze arraio!

Gehiago irakurri

Sarnafuera, sarnafuera!!!!

2013/07/29

Sarnafuera, sarnafuera!!!!
Aurreko sarreran aurreratu bezala, 2013ko ekainaren 23an Karrikaratu genuen lehenbiziko aldiz San Juan bezperako soka-dantza. Kasu honetan, San Blas egunekoan ez bezala, neskek izan zuten dantza zuzentzeko ardura.

Gehiago irakurri

San Juan bezperako Soka-dantza: aurrerapena

2013/06/23

San Juan bezperako Soka-dantza: aurrerapena
Atzo karrikaratu genuen estrainekoz, San Juan egunaren bezperan, nesken soka-dantza Iruñean. Hona hemen Karlos Iriartek ateratako argazkien aurrerapentxo bat!

Gehiago irakurri

Igande honetan San Juan bezperako soka-dantza Iruñean

2013/06/20

Igande honetan San Juan bezperako soka-dantza Iruñean
San Blas egunean egin genuen soka-dantzaren kronikan aurreratu bezala, San Juan bezperan neskek ateratako soka-dantzaren txanda izanen da. Finean, Otsailean egindako dantza bera izanen da, baina oraingoan, neskek eramanen dute dantzaren pizua eta ardura.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Duguna - Iruñeko dantzariak - Jesus Irizar "Txutxin", Oñatiko dantza-maisua hil da

2024/05/01

Doluminak Oñatiko dantzariei eta bereziki Irizar familiari (Maite eta Mikeli). Txutxinek erakutsitako ereduaren bitartez, gurekin izanen baita hein batean, dantzan ari garenean. Ez adiorik!

duguna iruñeko dantzariak - Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Gure taldearen azken urteotako bilakaeran garrantzi handia izan zuen Jesus Pomaresek. Aholkulari, jantziegile, iradokitzaile... zenbat ordu ez genituen pasako bere karrika Berriko dendaren atze hartan. [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

2018/03/06

Atzoko arratsalde hondarretik akordeoi doinu ezinago ederren oroitzapenez bete zaigu burua eta aitzitik, bihotza urratu. Zuk erakutsitako bidetik jarraitzen ahaleginduko gara, zure doinuen uhinetan dantzan, [...]

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Bi sarrera zozketan Iruñean Martin Zalakain ikusteko

2018/01/12

12:00etan puntuan zozketa egin eta gure orban gabeko eskuak hautaturik, Josu Solak eskuratu ditu Martin Zalakain ikuskizunerako sarrerak. Zorionak! Eta gainontzeko parte-hartzaileei, mila esker!!!

DUGUNA - IRUÑEKO DANTZARIAK - Eta trokeo dantzak plazaratu genituen!

2017/09/26

Mila esker Patxi! Ez da gauza txikia esaten diguzuna!

Duguna - Iruñeko dantzariak - ...ozenki esan dezagun, eskerrik asko Bidador!! (Barañain, Gotaine eta Bilbo: kronika hirukoitza)

2016/05/02

Mila esker zure erantzunagatik, Jesus. Arrazoi duzu diozun horretan, pastoralak bere testuinguruan du zentzurik handiena, jendeak ezagutzen baitu eta badakielako nola jokatu. Iruñean izan genuen [...]

dugunadt - Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Lehenbizi mila esker handi bat zuen eskuzabaltasun handiarengatik! Bigarrenik mila zorion. Merezi duzue merezi duzuenez!!!

Duguna dantza taldea - Argia: Besta Berri

2014/01/24

Bide batez, nahi duenak lotura honetan eskura ditzake sarrerak: https://www.ticketmaster.es[…]4&codSTK=CAS!servicaixa

Duguna dantza taldea - San Fermin Aldapakoaren dantzak bostgarrenez

2013/09/26

Estimatua dago Izaskun! Ia eguraldiak laguntzen digun!