Dokumentuaren akzioak
Uztaiek uztartuta. Ez adiorik Txutxin!
2018ko sanferminak, udaletxe atarian. Iruñeko eta Oñatiko lagunak elkarrekin. Tartean, Txutxin Irizar (eskuinetik bigarrena) Argazkia: Malko
Dugunako dantzariok ez dugu gogoan xuxen noiz izan genuen lehen hartu emana Oñatiko Oñatz dantza taldeko lagunekin. Maite Irizarren bitartez izanen zen seguraski, 2017an agian, Trokeo-dantzak mustu genituen egunean? Gerora harreman hori poliki-poliki ehunduz joan da, Oñatiko eta Iruñeko arku-dantzetan arkuak korapilatzen doazen modu berean.
2018ko sanferminetako zortziurrenean bisita eder bat izan genuen. Maite alabaren eskutik Txutxin Irizar izan genuen trokeo-dantzetan ikusle. Bere mailako dantza-maisu bat gure dantzak ikustera etortze hutsa ohore handi bat izan zen guretako. Txutxin guretako izaki ia mitologikoa zen. Oker ez banaiz 1995eko Oñatiko Dantzari Egunean kointzidituko genuen lehenbizikoz. Orduko hartan ez ginen mintzatu. Oñatiko Korpus dantzetako garai bateko grabazioetatik ezagutzen genuen, bere betaurreko bereizgarriekin. Oñatzeko dantzariak dantzan ikuste hutsarekin ageri zen Txutxinen zuzendaritzaren zorroztasun eta zehaztasuna. Baina berekin solasean aritzean, konturatu ginen gizon bipil eta goxoa ere bazela. Gure trokeo-dantzak ikusita hala bota zigun: "Dantza hauek betikoak dirudite". Txutxinek esanak, bestelako balioa hartu zuten hitzok.
Uztaiek uztartuta
Uztailaren 14 hartan emandako dantzen artean bat arku-dantza izan zen. Dantza horren sortze prozesuan izan genuen errefererentzietako bat Oñatikoa izan zen, noski. Hala, Txutxinen bisitak zirkulua borobildu zuen.
Txutxinek berak atontzen zituen arku-dantzarako uztaiak. Gordeak zituztenak eskasten ari zitzaizkiela eta galdetu zigun nondik eskuratzen ote genituen gureak. Iruñean zumezko altzariak saltzen zituen denda batek egiten zizkigula, guk. Etorriko zarete Oñatira arkuak erakustera eta goiz pasa egitera? Nola ez ba! Gerora Iruñeko dantzariak Oñatin izan gara dantzan eta Oñatiarrak Iruñean. Eta beti txunditu gaitu Oñatzeko dantzarien zehaztasun, zorroztasun eta homogeneotasunak. Gerora, 2019an, gure Cicerone izan zen Oñatiko Korpus egunean. Besta aberats haren zoko-moko guztiak erakutsi zizkigun, beste egitekorik ez balu bezala. Zorrotza, zehatza, bipila, goxoa eta eskuzabala! Gizon unikua, berak liokeen gisan.
Pena handia hartu dugu Txutxinen galerarekin. Uste dugu berari ikasitakoak plantan ematen jarraitzea izanen dela egin diezaiokegun omenaldirik onena. Eta gure arku-dantzako uztaiak korapilatzen diren bakoitzean, gogoan izanen dugu, noski!
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Duguna - Iruñeko dantzariak
Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen gure taldea, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko. Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dugu gure burua.
Duguna - Iruñeko dantzariak
Maiatzaren 2a karrika, 9 behea
31001 - Iruñea
Tfnoa: +34 657 33 29 44
duguna@duguna.eus
Jasotako azken erantzunak
- Aurtzaka dantza taldea on Auzo bat dantzarako: Igartzako egunean aritu gara ezpata-dantzari
- Kezka dantza taldea on Aurtengo San Juan bezperako soka-dantza, Kezkari esker onez
- Aritz Ibañez Lusarreta on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Oier Araolaza on Odol berria San Blaseko soka-dantzan
- Kezka dantza taldea on Aspaldiko partez, Maulen!
- Aritz Ibañez Lusarreta on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Dantzan on Sagrario Aranburu Olasagarre zendu da
- Aritz Ibañez Lusarreta on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Kezka dantza taldea on Angel Etxaniz "Veneno" zendu da.
- Patxi Montero on Eta trokeo dantzak plazaratu genituen! 2017/09/05