Orain arteko ekarpenak
Martinez, Mayor, Santa Coloma, Lezameta eta Uri Oste eskertuko ditu gaur BDBk
2020/12/04

Dantzazaleentzako hamaika produktu Durangoko Azoka online dendan
2020/12/04

Juan Antonio Urbeltz saritu du Orreaga fundazioak
2020/12/01

Move, bost dantza mundu erakusten dituen Netflixeko seriea
2020/11/30

Apaizen soka-dantza
2020/11/25
Irudietan ageri zaigun ezkontza ortodoxo kristauan sokan-dantzan ari dira apaizak. Errumaniako irudiak dira. Ezkongaiak, eliz gizonak eta gonbidatuak, denak batera, eskuetatik heldu eta kantuan ari dira aldarearen inguruan biraka. Abadeak eskuak elkarri emanda dantzan erakusten dituen irudiak, Argia dantzari taldearen apostoluen soka-dantzaren irudia gogorarazten du. Apaizen soka-dantza, Errumania, 2020-10-20.
Zisneak dantzan jarrita bizikidetza bultzatu nahi du Iker Gomezek
2020/11/25

Txirrita: Jean Mixel Bedaxagar
2020/11/23
Jean Mixel Bedaxagar elkarrizketatu du Allande Boutinek France3-ko Txirrita programan eginiko erreportajean. Zuberotar musikaria, dantzaria, abeslaria eta errementaria dugu Bedaxagar. Lotura estua du dantza eta musikarekin Urdiñarben jaiotako artistak eta Aitzina pika... liburuan jaso nahi izan ditu Zuberoako jauziei, musikariei eta dantzariei lotutako ondarearen eta historiaren printzak. Erreportajeko harribitxietako bat da Garat Haran-i aurrez eginiko elkarrizketako irudiak. Etxahun Iruri, Johaine Kopen eta Agerret Mixkandia izan zituen irakasle xirula eta ttun-ttunarekin eta etxean ikasi zuen dantzan. Anaia Marcel eta Jacky Barcos ere batu dira elkarrizketara eta dantza kontuez eta maskaradak prestatu zituzten garaiaz aritu dira. Jean Mixel Bedaxagarrek xirula eta ttun-ttuna astindu ditu eta aitzina pika jauzia dantzatu dute beste biek. Pastoraletan ere aritu izan da Bedaxagar. 1980an, esaterako, Iparragirreren papera bete zuen. Pastoralean Gernikako Arbola abestia kantatu zuen momentua ageri da. Musikaria, dantzaria, antzezlea eta baita esku-langilea ere. Burdina lantzen duen seigarren belaunaldiko arotza da. Langintza horretan ezagutu zuen Nestor Basterretxea eta bi artisten arteko lankidetzak adiskidetza ere ekarri zuen. Kantugintzarekin oso inplikatua dago, transmisio lanaren emaitza ikusten du. Elkarrizketan zehar abesti bat baino gehiago entzun daitezke Bedaxagarren ahotik. Jean Mixel Bedaxagar, Txirrita, France 3 Aquitania, 2020-03-16.
“Mendi maskaratua” dokumentala Madrilen aurkeztuko da gaur
2020/11/19

Marta Cinta: Dantzak iratzarrita
2020/11/18
1960ko hamarkadan New York Balleteko lehen dantzaria izan zen Marta Cinta. Itxialdian hil da dantzaria, baina irudi hauetan ikus dezakegu alzheimerraren aurrean musikak eman zion indarra. Hil baino urtebete lehenago hartutako irudiak dira. Madrilen jaio zen Marta Cinta, baina oso haur zela familiarekin Kubara joan zen bizitzera. Han formatu zen dantza klasikoan eta New Yorkeko Balleteko lehengo dantzaria izatera iritsi zen 1960ko hamarkadan. Oholtzetatik jaitsi zenean Espainiara itzuli zen eta Madrilen bere izena zuen dantza akademia ireki zuen. Kuban Rosamunda deitzen zioten, New Yorken eta Madrilen Marta Cinta, baina nortasun agirian Marta Gonzalez Saldaña ipintzen zion. Azken urteak Alicanten egin zituen eta alzheimer gaixotasunarekin adinekoen egoitzan ingresatu zuten. Egoitza hartan, Cintari, gurpildun aulkian eserita zegoela, Beltxargen zingiraren musika ipini zioten eta eskuak mugituz dantzan hasi zen segituan. "Música para despertar" elkarteak bultzatutako ekimena izan zen. Pepe Olmedo psikologoak sortutako taldeak musikaren erabilera terapeutikoa bultzatu nahi du alzheimerra eta bestelako buruko gaixotasunak dituzten pertsonetan. Marta Cinta, Dantzak iratzarrita, Musica para despertar, 2020-11-18.
Dantza eskolen osasun onurak ETB1
2020/11/16
Dantza eskolek beraien jardunarekin jarraitzeko aukera dute oraingoz Euskal Autonomia Erkidegoan eta eskola horietako baten jarduna, Eibarko Kezka dantza eskolarena erakusten du Euskal Telebistako Gaur Egun albistegian agertu den erreportaje honek. Umeez gain helduak ere aritzen dira euskal dantza ikasten Kezka dantza eskolan eta helduen ikastaldietako batean izan dira ETBko kamerak. Kezka dantza eskolako Oier Araolazak eman ditu dantza eskolak dituen osasun onuren inguruko argibideak eta covid19arekin ez kutsatzeko beharrezko neurri guztiak hartuta aritzen direla azaldu dute Mari Karmen eta Edurne ikasleek. Dantza eskolen osasun onurak, Kezka dantza eskola, Eibar, ETB1, 2020-11-12.
Orain arteko erantzunak
Dantzan on Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna
2017/10/16
Dantzan on Prozesioetako dantzen eta "dantza luzeen" inguruko ikastaroa Cuencan
2017/10/05
Dantzan on Hernio: fandangoa 2009
2017/09/21
Dantzan on Orain 75 urte, Orion, emakumeek dantzatu zuten aurreskua Kontxan lortutako garaipena ospatzeko
2017/09/14
Dantzan on Euskal dantza tradizionala baztertu du berriz (2017) Etxeparek
2017/07/28
Dantzan on Plazako dantza aberasten: ingurutxoak eta kontra-dantzak
2017/01/16
Guk froga egin dugu, eta prezio diferentzia euskarazko eta espainolezko orrien artean dago. Ziurrenik akatsen bat izango da. Guk dugun informazioaren arabera, 45€-koa da Kutxako bezeroentzako prezioa. Nolanahi ere, bide zuzenena Kutxa Kultur Gelakoekin argitzea izango da. Hemen duzu beren webgunean daukaten telefono-zenbakia: 900 44 55 66
Eskerrik asko zure ohar zorrotz eta zehatzagatik.
Dantzan on Horra, horra, gure Olentzero!
2016/12/29
Dantzan on "Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk
2016/11/03