Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Kontrapas, euskal dantzari buruzko podcasta

Dokumentuaren akzioak

Kontrapas, euskal dantzari buruzko podcasta

2025/01/10 13:50

Elkarrizketa saioa da Kontrapas. Dantzarekin harreman zuzenago edo zeharkakoagoa duen lagun batekin solastuko da Aritz Ibañez dantzaria. Bernat Etxepare, lehen euskal idazle ezagutuaren testurik ezagunena dugu Kontrapas. Bere bertsoei dantza airea darie izenburutik. Hartara, Kontrapas hori dantza bat dela gogoratuz, Etxepareren ondarea dantzariondako ere aldarrikatuz, izpiritu hori bera izanen duen (dibulgatiboa eta dantzaren funtzio eta balio sozialak aldarrikatuko dituena) dantzari buruzko podcast saioa da Kontrapas.

🎧 Kontrapas 001 Ihitz Iriart

Kantari, pastoral errejent, dantzari eta hamaika kultur-proiekturen bultzatzaile da Ihitz Iriart (Aloze, 1987). Gure herri kulturaren ikuspegi zabal horretako talaiatik aritu zaigu. Bere dantzari ibilbideaz, Zuberoako Maskaraden bilakaeraz, gure erritualen balioaz eta horietan emakumezkoek izan duten eta duten parte hartzeaz solastu gara berarekin.

Kontrapas: Ihitz Iriart

🎧 Kontrapas 002 Antton Luku

Irakasle, antzerkigile, idazle, dantzari eta orohar, xaxatzaile da Antton Luku Hargindegi (San Frantzisko, AEB, 1959). Nafarroa Behereko eta Lapurdiko inauteri adierazpena den Libertimenduaren berpizatile nagusia dugu bera.Libertimenduaren garapenaz eta bertan dantzariak duen paperaz aritu gara berarekin. Gure ahozko hizkuntza hikuntza koreografikoarekin erkatuz, euskal ikuslearekin komunikazioa gertatu dadin, dantzariak dantza alfabetoa menperatzearen garrantzia azpimarratu digu. Horretarako, dantza ikasketa arautuetan txertatu beharko litzatekeela defendatzen du.

 Kontrapas 002 - Antton Luku

 

🎧 Kontrapas 003 Maddi Ane Txoperena

Maddi Ane Txoperena Iribarren (Hendaia, 1994) Lesakan bizi den hendaiar erdi otsagabiarra dugu. Bertsolaria ez ezik, Lesakako ezpata-dantzaria ere bada azkenengo urteotan. Emakumeak ezpata-dantzara sartzeko prozesua izan dugu hizpide, baita gaur egun gai honi dagokionez oraindik askatu gabe atzematen dituen korapiloak ere. Lesakako dantza ohiturak, Otsagabikoak zeharka, bertsolaritza eta dantzantza jardunen arteko ezberdintasun zein parekotasunak, eta bestelako hamaika kontu aipatu ditugu berekin. 

Kontrapas 003 Maddi Ane Txoperena

 

🎧 Kontrapas 004 Mikel Sarriegi

Ondare ez materiala (dantza adibidez) ondare materiala zaintzeko erabiltzen dugun irizpide zientifiko berarekin zaindu eta berreraiki beharko genukeela esanez hasi du bere hitzaspertua Mikel Sarriegi Etxezarreta (Beasain, 1965) dantzariak. Plazako dantzari 6-7 urte ziztuenetik, Beasaingo dantza ohiturak aztertu eta berrasmatu ditu azken hamarnaka hauetan. Herrian ezagutu zuenetik abiatuz, Gipuzkoa osoan aritu da bertako dantza usadioak eta manerak ikertzen eta 30 urteko lanaren fruitu izan da 2024ean aurkeztu duen Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldairak. Oinordetza ezkutua liburua. Hori guztia gutxi balitz, 1980ko hamarkadan 7 aldiz izan zen gipuzkoar erako aurreskulari txapeldun.

Kontrapas 004 Mikel Sarriegi

 

🎧 Kontrapas 005 Patxi Larralde

Juan Inazio Iztuetak zioen dantza-maisu onak txistua jotzen ere jakin behar zuela eta bi dohain horiek betetzen ditu Patxi Larralde Elizaldek (Arizkun, 1966). Garai bateko dantza-maisuen soka luze horren azken-aurreko katebegia dugu, beraz. Baztango dantza ohiturak zaindu, bizkortu eta berriak sortzeko lan handia egindakoa da. Maurizio Elizalde zenaren iloba, mutil-dantzen sistema goitik behera menperatzen du buruan, oinetan zein eskuetako erietan. Baztango politika kulturala berak eta berarekin jotzen eta dantzatzen duten lagunek egiten dutela dio, eta kexu da balleko erakundeek ondare horrekin duten ez axolaz. 

 Kontrapas 005 Patxi Larralde

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.