Dokumentuaren akzioak
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin
![Dantzan Dantzan](https://dantzan.eus/kidea/dantzancom/@@images/6dba5310-19b9-4377-ac17-da301ac48244.jpeg)
![Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin](https://dantzan.eus/albisteak/kaskarotak-2025/@@images/9729874b-c7d8-47ad-8b47-a7ceb989aba5.jpeg)
Inauteriak, kaskarotak, Heraitze auzoa, Uztaritze, 2023-02-12. Argazkiak: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA
Pasa den asteburuan atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak. Lapurdiko beste hainbat herritako kaskarotek ere iragarri dituzte beren irteerak. Uztaritze, Itsasu, Donibane Lohizune, Kanbo, Hiriburu, Luhuso eta Biriatukoenak jaso ditugu momentuan.
Inauteri garaian Lapurdin eske errondak egiten dituzten gazte taldeak dira kaskarotak. Barne festa izan ohi da gehienetan, askotan etxe barruetan orduak igarotzen dituzte jan-edanean, kantuan eta festan, baina ibilbidean zehar parean tokatzen badira, zortekoa zu. Martxen doinura eta erritmora mugitu ohi dira alde batetik bestera eta geldialdietan hainbat dantza egiten dituzte; besteak beste, xinple, marmutx, makila-txiki, makila-handi, dantza-jauziak, fandangoa... Ponpier eta kotilungorri izeneko pertsonaiak ere taldearen parte dira, banderariak eta gorriak ere bai batzuetan, eta zenbait leku eta unetan Hartza ere agertu izan da.
Kaskarotak 2025
Urtarrilak 11 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Bois auzoa, Mentaberriko borda, Larestako borda, Iribarnegarraia, Eiheralde, Hasparren errepidea, Larreburua, Donamartinia)
Urtarrilak 12 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Paoueta, Agerria, Placeu, Xelaia)
Urtarrilak 25
- Hiriburuko kaskarotak - Uhaina elkartea
Urtarrilak 18 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Enseigne bidea, Xelaia, Sorueta, Jauberria, Patarria, Arbaldegia)
- Urtarrilak 19 igandeaBeskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Ganderatzia, Etxeparia, Pilota Plazako bidea, Tratuenia, Belsusari, Martindegia)
Otsailak 1 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Txandondegia, Gainekoetxea, Bide Handia, Gerezieta, Harrieta)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
- Hiriburuko kaskarotak - Uhaina elkartea
Otsailak 2 igandea
- Donibane Lohizuneko kaskarotak - Begiraleak. goizean. Aurten taldearen 90 urteak ospatzen dituztenez 1980k hamarkadan Betteluren Lapurdiko inauteriak berriz atera zituzten dantzariak oraingo gazteekin aterako dira.
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Iruitea, Bidartea, Gortiaga, Pikassharia, Ospitalia, Alzueta, Otxokolttipia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 8 larunbata
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Urt bidea Iturbidia, Etxekoborda, Beherartia, Mendilerroen bidea, Harranburua)
- Urruñako kaskarotak - Hazia Elkartea (Etxez etxe)
Otsailak 9 igandea
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Larreista, Mixeleta, Iturraldia, Leizaraga, Behotegia)
- Kanboko kaskarotak - Jeikadi.
Otsailak 15 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Baionan)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Hazparneko kaskarotak - Elgar Oinka.
- Hiriburuko kaskarotak - Uhaina elkartea
Otsailak 16 igandea
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
Otsailak 22 larunbata
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Arruntza auzoan)
- Beskoitzeko kaskarot haurrak - Oinak Arin
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Biriatuko kaskarotak
- Urruñako kaskarotak - Hazia Elkartea (Plazan)
Otsailak 23 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Heraitze auzoan)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Irigoinia, Imistola, Larrondoa, Ildaska)
- Itsasuko kaskarotak - Ataize.
- Hazparneko kaskarotak - Elgar Oinka.
Martxoak 1 larunbata
- Luhusoko kaskarotak - Polliki dantza taldea.
Martxoak 2 igandea
- Uztaritzeko kaskarotak - Izartxo. (Uztaritze)
- Beskoitzeko kaskarotak - Oinak Arin. (Eliza aurrean)
Martxoak 8 larunbata
- Luhusoko kaskarotak - Polliki dantza taldea.
Dokumentuaren akzioak