Dokumentuaren akzioak
Libertimenduak 2025
![Dantzan Dantzan](https://dantzan.eus/kidea/dantzancom/@@images/6dba5310-19b9-4377-ac17-da301ac48244.jpeg)
Gutxienez zortzi libertimendu izango dira aurtengo inauterietan; Nafarroa Beherean, Lapurdin, Nafarroan zein Gipuzkoan. Bolant-dantzariak eta zirtzilak, koko-zuriak eta koko-beltzak... Dantza, musika, bertsoa, ziria, kritika, umorea, algara edota negarra.
Libertimenduak eta santibate jaia ohikoak izan dira Nafarroa Beherean eta Lapurdiko hainbat herritan. Ikusita gazteak aktibatzeko, herria batzeko eta euskaraz aritzeko formula bikaina direla, festa eredua zabaltzen ari da.
Negua, gaua, iluna, beltza... dakarte zirtzilek eta Santibatek, eta hitza, kritika, umorea, zirtoa... dira beren arma nagusia. Gaurkotasuneko gaiak ekarriko dituzte plazara, beti ere, kritika soziala ardatz hartuta. Donapaleun Santibatea otsailaren 1ean egingo dute eta Baigorrin 16an. Libertimenduan, berriz, zirtzilei dantzariak batuko zaizkie plazan; haiekin argia, udaberria, edertasuna, egokitasuna, dotorezia... ekarriz. Dantza, antzerkia, musika eta bertsoa, denak elkarrekin plazan, dantzan. Santibate ostatu giroan ospatu ohi da, baina libertimenduetan kale eta plazak hartzen dituzte dantzari, musikari eta bertsolariak. Hemen dituzue agendan gorde beharreko datak:
Libertimenduak 2025
- Otsailak 16, igandea: Donapaleu: Amikuzeko libertimendua
- Otsailak 22, larunbata: Añorga: Dibertimentua
- Otsailak 23, igandea: Heleta: Baigurako libertimendua
- Martxoak 2, igandea: Iruñea: Iruinkokoa
- Martxoak 2, igandea: Baigorri: Libertimedua
- Martxoak 2, igandea: Astigarraga: Zirikoketa
- Martxoak 15, larunbata: Hazparne: Libertimendua
- Martxoak 16, igande: Bunuze: Oztibarreko libertimendua
Dokumentuaren akzioak