Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Tafalla: San Sebastian 2020 Zaldikoen dantza

2020/02/03

San Sebastian egunez estreinatu dituzte Tafallan zaldikoak, bi zaldiko zehazki, bata beltza eta bestea zuria, karlista bat eta liberala bestea. Tafallako Altaffaylla kultura elkarteak eta Aldamara Gaiteroen ekimenez plazaratu dira zaldikoak. Udal-batza lagunduz egiten den prozesioan parte hartu eta beren dantza propioa eskaini dute zaldikoek gaitarien doinura. Eskuartean tallerrean eginak dira bi zaldikoak, propio Tafallako San Sebastian egunera begira, erraldoien konpartsaren osagarri. Irudiak: Jesus Mari Lizarragak sareratuak. Tafalla, San Sebastian, zaldikoen dantza, 2020-01-20.

 

50 dantza ekitalditik gora izango dira Bilboko Dantza Plazetan 2020 programan

2020/01/28

Urtarrilaren 25an hasi da Dantza Plazetan ekimena. E uskal dantza Bilboko kale eta plazetan zabaltzen da programaren bidez, besteak beste erromeriak, euskal dantza taldeen emanaldiak eta kale-girotzeak antolatuta Bilbon.  Hiriko zazpi dantza talderen eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntz...

Gehiago irakurri

Jira galduaren bila

2020/01/28

Galduta zegoen jira galdua. Iztuetak 1824an idatzitako liburuan ageri zen, baina ahozko tradizioz eta dantza maisuen eta dantza taldeen urrats eta puntu lezioetan ez zen erabiltzen. Ikerlfok elkarteak 1996an jardun zuen jira galdua berreraikitzeko lanean. Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean, Argia dantzari taldeko dantza-maisu eta dantzariek, jatorrizko testua, beste zenbait iturri dokumental eta nazioarteko folklore dantzetan zein beste eratako dantzetan zeuden antzeko ereduak aztertuz egin zuten jira galdua Gipuzkoako dantzetan erabiltzen zuten taula gimnastiko koreografikora biltzeko proposamena. Hain zuzen, Argia taldeko Iñaki Arregik eta Gari Otamendik ematen dituzten honako bideoan bisorkuntza horren inguruko xehetasunak. Irudiak: Eire Vila. Jira galdua bila, Argia dantzari taldea, 2020-01-27.

Soka erakusketa sarean da orain eta Amerikara iritsiko da gero

2020/01/27

2019ko abenduaren 15ean itxi ditu ateak Soka erakusketak Eibarren izan zuen egonaldian eta horrela bost u rteko ibiltaritza amaitu du. E rakusketa ezin da areto batean bisitatu orain, baina bere eduki asko sarean dira, eta beraz edukien katalogoan  bisita eginez jarrai daiteke erakusketa...

Gehiago irakurri

Dantzaz: Walls (2020)

2020/01/27

Martin Harriageren eskutik Walls, Harresiak izeneko ikuskizun berria estreinatu du Dantzaz konpainiak. Martin Harriage sortzaile baionarrak bost egin ditu Israelen eta hango harresian inspiratu da Walls sortzeko. Euskal pilotari batzuk ikusi zituen bertan, palestinarrei harresiaren horman pilotan jokatzen. Donald Trump AEBetako presidenteak Mexikon bultzatuta harresia ere presente da ikuskizunean. Atalak 2.0 egitasmoan kokatzen da ekoizpen hau, Akitania Berria-EAE-Nafarroa Euroeskualdeko hainbat kultura eragilek babestuta. Koreografia: Martin Harriage. Bideoa: Txikota. Dantzaz, Walls, 2020.

Zubieta: Inauteriak 1969 joaldunak

2020/01/24

Gainean dira Ituren eta Zubietako inauteriak, eta orain egun batzuk Iturengo 1969ko inauterien irudi ederrak ekarri genituen bezala, oraingoan urte bereko inauterietan Zubietan hartutakoak ditugu hemen, orain ere  Jaime Albillosen eskutik. Puska-biltzea, prestaketa eta Zubietatik Iturenerako bidea jaso zituen 1969ko Malerrekako inauterietan. Egun biltzen den jende andanarik gabe, lau joaldun ikus daitezke joareak astintzen beste zenbait herritar atzetik kantuan eta dantzan direla.

00:00 Hasierako irudietan joaldunak puska biltzen ageri dira. Joareak astinduz eta bizkarrean ziria hartuta etxez etxe eskean dabiltza bi joaldun. Atzetik lagun dituzte gazte eta ume koadrila.

03:10 Zubietako frontoian joan etorri batzuk egin ondoren, ostatura sartzen dira bi joaldunak eta barruan ere joareak astintzen jarraitzen dute.

03:56 Jarraian, ostatu barruko irudietan ikus daiteke joaldunak nola janzten diren. Behin jantzi eta joareak behar bezala lotuta, ostatu barruan buelta batzuk eman eta kalera irten dira.

10:14 Frontoian joan-etorri batzuk eginda herritik nola irteten diren ikusten da. Joaldunez gain, mozorroak, karrozak eta herriko haurrak eta emakumeak kalejiran ere jaso dira irudietan.

13:32 Joaldunak Aurtitzera sartzen dira.

16:56 Azkenik, Iturenera iristen dira. Joaldunek Iturengo kaleak zeharkatzen dituzte.

20:06 Plazan zortzikoa, fandangoa, arin-arina eta zortzikoa dantzatzen dituzte emakumeek.

Jaime Albillos, Donostiako Goizaldi taldeko dantzaria izan zen. 1960ko hamarkadan hainbat euskal tradizio eta festa filmatu zituen eta horietako batzuk ikus daitezke Dantzan-en:

Irudiak: Jaime Albillos. Ituren, inauteriak, joaldunak, 1969.

Toeshey: emakumeak Irradakan Tibeten

2020/01/22

Emakume talde bat irradakan dantzan. Musikariak eta abeslaria aurretik dituztela, emakumeak elkar besotatik helduta dantzan eta kantuan ari dira. Tibeten, Lhasa eskualdean adibidez, oso ohikoak dira Toeshey kantu eta dantzak. 3.500 metroko altueran dago Lhasa, eta bertan, Toepa kanten eta Nangma dantza-musikaren elkartzetik sortu ziren Toeshey dantzak. Borobilean egiten diren dantzak Gorshey esaten zaie, 'gor' borobila baita eta eta 'shey' berriz dantza. Irudiak: Zin Sangpo. Toeshey: emakumeak Irradakan Tibeten, 2018-03-30.

Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/22

Urte berria hastearekin batera sartu gara inauteri garaian ere. Han eta hemen festan murgiltzen hasi dira, baina data nagusiak otsaileko laugarren astean egokituko dira aurtengoan. Sarrera honetan neguko festetako hainbat proposamen jaso eta 2020. urteko inauterietako oinarrizko egutegi...

Gehiago irakurri 3

Oñati 2020 Oñatz 50 urte soka-dantza

2020/01/21

Oñatz dantza taldearen 50. urteko soka irudikatzen duen aurreskua dantzatu dute Oñatin. Aurten berrogeita hamar urte beteko ditu Oñatz dantza taldeak eta ekintzaz betetako urtea prestatu dute. Lehenengo ekitaldia urtarrilaren 18an izan da. Belaunaldi edo hamarkada bakoitzeko dantzari ordezkariek osatu dute soka, 50 dantzari guztira, dantza taldearen ibilbidearen urte bakoitzeko bat. Udaletxeko areto nagusian aurkezpena egin ondoren, udaletxetik bertatik abiatu da soka Aita Madina txistulari taldearen doinuan. Maite Irizar aurresku eta Eneko Uriarte atzesku lanetan aritu dira, eta plazara itzulia eman ondoren desafioa dantzatu dute herriaren aurrean. Ondoren zubi bat egin dute taldearen soka hori lotuz eta segidan abarketak dantzatu dituzte hamarkadaka antolatutako taldeetan. Aurreskuaren eta atzeskuaren arteko bigarren desafioa, eta korapiloa ongi lotuta uzteko bigarren zubiaren ondoren, fandango, arin-arin eta biribilketarekin borobildu dute Oñatz taldearen ospakizun urtea izango den 2020ko lehen ekitaldia. Irudiak: Emilio Xabier Dueñas eta Juan Bautista Aranzabal. Oñatz 50 urte, soka-dantza, Oñati, 2020-01-18.

Blanca Li: Solstice

2020/01/16

Blanca Liren konpainia Arriaga eta Baluarte antzokietan izango da datozen egunotan. Solstice dantza ikuskizuna aurkeztuko dute hamalau dantzarik eta perkusio jole batek. Ikuskizunak gure ekosistemaren arazoak irudikatzen ditu. Solstice lanarekin, Granadan jaiotako artistak naturari buruzko kontzientziazioa bultzatzen lagundu nahi du, beretzat amaierarik gabeko inspirazio iturria baita. Blanca Li, koreografoa, dantzaria, ballet, musikal eta opera eszena-zuzendaria, zine eta ikus-entzunezko errealizadorea, aktorea eta multimedia artista da eta ikuskizun honetan flamenkoa, balleta eta street edo kaleko dantza uztartu nahi ditu bere konpainiarekin. Bilboko Arriaga antzokian ikuskizunaren bi emanaldi eskainiko dituzte, lehenengoa urtarrilaren 17an, 19:30ean eta bigarrena 18an, ordu berean. Urtarrilaren 22, berriz, Iruñeko Baluarten izango dira iluntzeko 20:00etan. Blanca Li, Solstice, 2020. 

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Biarritz 1948 Dantzak Eusko Ikaskuntzaren kongresuan

2020/04/01

Irudi hauek argitaratu genituenean Patxi Monterok ohartarazi gintuen bigarren aldiz atera genituela. Izan ere 2019ko martxoan atera genituen https://dantzan.eus/[…]/biarritz-1948-eusko-ikaskuntza-vii-kongresua. Ez ginen ohartu eta errepikatutako bideoan, Emilio Xabier Dueñasek abisatu digun moduan, irudien kalitatea hobea da, baina 3:22 minututik aurrerako irudiak horizontalki iraulita daude. Dantzariak alderantziz dabiltza, txistua eskumarekin jotzen ageri dira, normalki alderantziz jotzen dutenean , xirulari zuberotarrak ezkerrarekin, entseinariak ezkerrarekin darama bandera, puntu guztiak ezkerrarekin hasten dituzte, alborako mugimendu guztiak ezkerrera hasten dituzte...

Dantzan on Inauteriak 2020 oinarrizko egutegia

2020/01/23

Eskerrik asko! Ordutegiak edo informazio gehiago bidaltzerik bai dantzari@dantzan.com helbidera?

Dantzan on Ezpata-dantzarien alarde bat 1934an. Non da?

2020/01/10

Bai Xabier, mila esker! Beste zenbait irakurlek ere informazio interesgarria eskaini digu, hemen jasoko duguna:

- Pablo Izagirrek esan digunez "artikulu batean topatu dut, 1933ko ezpatadantzarien alarde oso handia egin zela Bilboko Ibayondo futbol-zelaian". https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=157657

Informazio honekin osatu du Pablok kokapen aukera: "Nik arakatutakoaren arauera, Ibayondo (Ibaiondo) estadioa Getxoko udalerrian egotea da aukera fidagarriena, Areeta auzoan, Leioako udalerriko mugatik hurbil. Gaur egun desagertua dago futbol zelai hori. El Arenas futbol taldearen futbol zelaia izan zen urte horietan. Bitxia da, orduko artikulugileek Bilbon egin zela esatea, nahiz eta beste udalerria izan, kasu honetan Getxo. Oso ohikoa da arrain handiak arrain txikia jatea. Zein herri inportantea dago ondoan? Bilbo, ba Bilbon izan zela esatea. Atxikitutako argazkia, Areetako Ibaiondo estadiokoa da, eta antza handiak ditu filmazioko irudiekin: harmailak, zuhaitzak... Bestetik, sasoi horretan, 1930eko hamarkadan, Areeta ondo komunikaturik zegoen hainbeste lagun inguruko herrietatik hara hurbiltzeko ( Bilborekin, Erandiorekin, trenez; Ezkerraldearekin, itsasontziz, Portugaleteko Zubi Eskegiaz, itsasadarra zeharkatzeko... )

- Ignacio Elezcanok beste artikulu hau:
https://www.ehu.eus/[…]/18484

Eta Andoni Elezkanoren "Retratos de hierro y agua" lanean 70-71. orrialdeak begiratzea proposatu digu.

Dantzan on Dantza-kontuak Irulegi irratian

2019/11/07

Ez da ideia txarra. Ea gauzatzeko gai garen! Eskerrik asko Iker.

Dantzan on Zein da Madonnak Eurovisionen eskaini zuen euskal kanta?

2019/05/22

Halaxe da bai, Patxi eta Aitor, "Oihaneko Zuhainetan" da Madonnaren abesbatzeko monjeek hitzik gabe ematen duten kantaren doinua. Hemen hitzak, Jean Mixel Bedaxagarrek kantatu ohi dituen eran:

Oihaneko zuhainetan eder zuhainik gorena
Europako popülietan famatürik üskaldüna
Hura da zaharrena Kantabriaren semia
Lorius bere lurretan beti libre egon dena.

Leheneko üskaldüneri fama zaio baratü
Fidel zela herriari eta legetan argitü
Hura izan da gerlari, üsü odolak ixüri
Fidelitatian etxeki eta legia hareki.

Haritx piala bildürik üskal herri orotarik
Bakotxak bere botza emanik eta legia zen egin
Orai ezta legerik ez eta ere juntarik
Fidelitatia galdürik eta legia saldürik.

Dantzan on Barry Lyndon (1975): Goizeko ihintza dantzan

2019/04/24

Eskerrik asko zuzenketagatik Aitor! Bistan da oker jarri dugula.

Dantzan on Inauteriak 2019 oinarrizko egutegia

2019/01/22

Eskerrik asko ekarpenagatik!

Inork hitzordurik faltan botatzen badu, idatziguzue mesedez dantzari@dantzan.com helbidera informazioa eta argazkiren bat bidaliz eta gustora gehituko dugu inauteri egutegian.

Dantzan on Biarritz 1934 Euskal dantza jaialdia

2019/01/17

Durangaldeko dantzarien saioa xehe aztertuta honako argibide, zalantza eta xehetasunak aipatu dizkigu Durangaldeko dantzari batek:

"Durangaldekoak direnarekin guztiz seguru ere ez nago, baina pausukeragaitik oso gureak ikusten ditut. Bestalde Garaiko taldearen inguruan banderaren antzekotasuna (https://pbs.twimg.com/media/DjBgm-nXsAA0Rjo.jpg) eta 'eskas'etan hartzen duten kokapenak (https://www.youtube.com/watch?v=WCzNVC7mi78) kontuan hartuta kointzidentzia gehiegi iruditzen zait Garaikoak ez izatea.

Berriztarrekin, aldiz, zalantza asko ditut zeren haien bandera, antza gerra garaian desagertu zen, gainera 'Durangerriko banderak' liburuan aurkitu dudan argazkian beste kolore bat ikusten diot. Agian Izurtzako bandera izan daiteke? Izurtzakoena ere antza gerra garai inguruan desagertu zen. Honetan denean hobeto dakiena Jon Irazabal Agirre liburuaren autorea da egia esateko.

Pausoen xehetasunen inguruan lehenik, lehenago erakutsi zenuten bideo honekin konparatuz: https://dantzan.eus/[…]/berriz-dantzari-dantza-1923-1928. Alde ugari ikusten dizkiot. Hasteko Biarritzekoan askoz leku txikiagoan ikusten ditut (gaur egun egiten den bezala) eta bideo zaharragoan, bai eta hainbat argazki zaharretan askoz ere espazio zabalagoan daude kokaturik.

Hastean ezpatekin agurtzean Biarritzekoan bata bestea zapalduz dabiltzala esan daiteke. Orokorrean koordinazio gutxiagorekin edo egiten dute dantzan. Bandera eragitearena, aldiz, gaur egun guk jaso dugun bezala egiten dute: 3 buelta ezkerrera, 3 eskumara eta 3 ezkerrera musika doinua jarraituz. Aldiz, bandera eragitean ezpata bandereroaren makila dagoen lekuan uzten dute. Bestetik puntapioa jasotzean batzuetan ez dute guztiz jasotzen, Berrizko bideo zaharragoan aldiz bai. Eta 'buelta' ere batzuek gaur egundaino heldu zaigun 3 pausuetan egiten dute (berrizko bideo zaharragoan bezala) eta beste batzuek aldiz edonola.

Puntapio eta grabiletetan barietatea ikusten bada ere, nik dantza hauek errekuperatzen ibili zirenei beti entzun izan diet jende zaharrak beti puntapioa denbora bitan (lehenengo belauna altxatuta) eta grabiletea aurretik egiten zela ziotela.

Bestalde, 5:05 ean eta 5:41 eta 5:44 etan behean golpea jotzean saltorik ez egitea ere bitxia iruditu zait. Berrizkoek (https://www.youtube.com/watch?v=eSYw1--zlwM) ( 2:19 segundoan) antza bai egiten dutela horrela.

Azkenik, janzkera garai horretako argazkietan ageri dena da. Txalekoa, 'siemprebibie'... galduak. Ezpaten eta makilen luzera Durangaldean ohikoena izan den bezala ikusten ditut."

Dantzan on Oñati 2018 Eusko Ikaskuntzak 100 urte: aurreskua

2018/11/28

Eskerrik asko zure iruzkinagatik Patxi. Desafio gurutzatuari buruz Oñatikoek eman dezakete argibide gehiago, baina Oñatiko aurreskuan ohikoa den koreografia da hori, alegia, horrela egiten dela normalki, ez zen ezer berezirik egin agintariei begira. Kasualitatea izan zen agintariak parean egotea, ze teorian, hor ez, baizik eta sokan izan behar ziren.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com