Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Leinua dantza taldea Italian

2015/05/21

Hiriburuko Leinua dantza-taldeko dantzari eta musikariek Italiako La Borgata che danza jaialdian parte hartuko dute egunotan Oiartzungo Soinuene a Herri musikaren Txokoak eta Hernaniko musika eskolako taldeak lagunduta. Maiatzaren 25a bitartean Riminiko probintziako Bellaria-Igea Marina herr...

Gehiago irakurri

Jose Inazio Beitia, euskal folklorearen sustatzaile handia hil da

2015/05/20

Portugaleteko Elai Alai taldearen eta Nazioarteko Folklore Jaialdiaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietakoa izan den Jose Inazio Beitia hil da gaur. 1943. urtean jaioa, Portugaleteko Elai Alai taldearen sorrerako dantzarietakoa izan zen, 1962 urtean, eta ondoren, 1972an Portugaleteko Nazioarteko...

Gehiago irakurri

Dantzak blai egingo ditu Leioako kaleak asteburuko Umore Azokan

2015/05/20

17 dantza konpainia izango dira ostegunetik igandera Leioako kaleetan beraien dantza ikuskizun berrienak erakusten. Antzerkia eta dantza eskaintza zabala dakar 16. Umore Azokak. Maiatzaren 21etik 24ra bitartean ospatuko da azoka izaera gainditu eta jaialdi bihurtu den ekitaldia. Guztira aurkezten d...

Gehiago irakurri

Kukaik eta Sabin Bikandik Max sariak eskuratu dituzte

2015/05/19

Max sariak eskuratu ditu Kukai dantza konpainiak Gelajauziak lanagatik zituen bi izendapenetan. Sari ematearen irudiak ikus daitezke ondoko bideoan. Atzo Bartzelonako Barts Arteoan egin zen sari banaketan Sabin Bikandik musika onenaren saria jaso zuen eta Alain Maya, Eneko Gil, Ibon Huarte, Jon May...

Gehiago irakurri

Zallan ospatuko da asteburuan Bizkaiko Dantzari Eguna

2015/05/14

Igande honetan, maiatzaren 17an, ospatuko da Zallan 2015eko Bizkaiko Dantzari Eguna. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatzen du urtero ekitaldi hau eta Zallako kiroldegiko futbol zelaiak batuko ditu oraingoan biltzen diren ehun bat taldeak. Hona egitaraua eta egingo diren dantzak: 11:00 Tal...

Gehiago irakurri

Alazne Lopez dantzari bilbotarra hilik aurkitu dute

2015/05/13

Alazne Lopez dantzari bilbotar gaztea hilik aurkitu zuten larunbatean Dormunteko (Alemania) bere etxean. Ballet dantzaria zen bertan. Heriotzaren kausarik oraindik ez da ezagutzen eta polizia autopsiaren emaitzen zain dago. Gorpua, aldiz hurrengo egunetan iritsiko da Bilbora. 1993an jaioa, Alaz...

Gehiago irakurri

Norenak dira dantzariak?

2015/05/07

Ez dago argi. Nork egin zituen hainbat euskal dantzari erakusten duten irudi eder eta ezagunak? Obdulio Lopez de Uraldek ala Gonzalo Manso de Zuñigak? "Norenak dira dantzariak?" galdetu du Jokin Elizaranek El Correo egunkarian. Egunotan, Gasteizko Arte Ederren Museoan Obdulio Lopez de Uralde a...

Gehiago irakurri 1

Berastegiko San Juan dantzen ikastaroa antolatu du EDBk

2015/04/30

Datozen maiatzaren 16 eta 23rako Berastegiko San Juan dantzen inguruko ikastaroa antolatu du Euskal Dantzarien Biltzarrak. Ordiziako Amets Bide Elkartean burutuko da ikastaroa eta Jesus Nazabal izango da, Berastegiko dantzariekin batera, paseoa, kapitain-dantza eta bilantzikoa irakatsiko dituena. ...

Gehiago irakurri

Gaur da gure eguna! Zorionak dantzazale!

2015/04/29

Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, apirilak 29. Aurtengo Dantzaren Eguneko mezuan Israel Galvan-ek idatzitako azken hitzak ekarri nahi ditugu hona: "...eman diezaiogun festari amaiera, dantza dezagun denok batera, dantza daigun bonbazia handian Béjartek egiten zuen bezala, dantza dezagu...

Gehiago irakurri

Nazioartean dantza-birak egiteko Etxepareren diru-laguntza deialdia irekita

2015/04/28

Atzerrian dantza birak egiteko diru-laguntzen 2015eko deialdia ireki du  Etxepare Euskal Institutuak. Laguntza jasotzeko, 2015 urtean zehar atzerrian gutxienez hiru tokitan emanaldi bana egitea eskatzen da besteak beste. Orotara, 29.000€ banatuko dira deialdi honetan eta eskaerak aurkezteko ep...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com