Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Plazako dantzak izango dituzte aztergai Soinuenearen jardunaldietan

Dokumentuaren akzioak

Plazako dantzak izango dituzte aztergai Soinuenearen jardunaldietan

2015/10/23 11:00
Plazako dantzak izango dituzte aztergai Soinuenearen jardunaldietan

Mallorkako dantza: Bullanguera

Sabin Egiguren, Patxi Perez, Juan Antonio Urbeltz, Xabier Etxabe eta Joseba Altube bezalako izen ezagunak bilduko dituzte Oiartzun eta Donostian azaroaren 14 eta 15ean egingo diren plaza dantzen inguruko jardunaldiek. Soinuenea Herri Musikaren Txokoak antolatuta mahai inguru, mintegi, dantzaldi eta dantza-tailerrak egingo dira asteburuan.

Aurrean aipatutako hizlariekin batera Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko, Gasteizko Folklore Akademiako, Aiko taldeko eta Patxi eta Konpainiako kideek ere parte hartuko dute Herri musikaren 14. jardunaldi hauetan. Euskal Herriko plaza dantzez gain, Mallorkako musika eta dantza ezagutzeko aukera ere izango da Antonia Oliver eta Es Revetlers taldearen eskutik.

Mallorkako dantzak ikasteko aukera

Azaroaren 14an zein 15ean Mallorkako herri dantza eta musika hurbilduko ditu Herri Musikaren Txokoak Euskal Herrira. Mintegi eta mahai inguruetan Antonia Oliver Martorell izango da gai hauen inguruko hizlari. Larunbatean Es Revetlers taldeak musikaz beteko du Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusia, eta igandean, aldiz, Mallorkako dantzak ikasteko tailerra izango da Donostian, Herri Dantza elkartearen egoitzan.

Herri musikaren 14. jardunaldiak: Dantza plaza

Azaroak 14, larunbata (Oiartzun)

  • 10:00etan: Mintegia Oiartzungo Ergoin auzoko Auzokalte elkarteko aretoan:
    • 10:00. Aurkezpena
    • 10:15. Sabin Egiguren


    • 11:00. Patxi Perez


    • 11:45. Atsedena
    • 12:45. Antònia Oliver Martorell
  • 14:00etan: Bazkaria.
  • 15:30ean: Soinuenea bisita.
  • 16:00etan: Juan Antonio Urbeltz
  • 16:45etan: Mahai ingurua: Xabier Etxabe (moderatzailea), Antonia Oliver Martorell, Iparraldeko Dantzarien Biltzarra, Gasteizko Folklore Akademia - Musikaren etxea eta Aiko taldeko kideekin.
  • 19:30ean: Emanaldia: Es Revetlers (Mallorka) Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.

Azaroak 15, igandea (Donostia)

  • 10:00etan: Donostiako Herri Dantza elkartearen egoitzan: Mallorcako plaza dantzak
  • 12:00etan: Dantza plazan. Donostiako Easo enparantzan. Patxi eta Konpainia.
  • 14:30ean:  Bazkaria


Informazioa:
Herri musikaren 14. jardunaldiak: Dantza Plaza (Soinuenea)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.