Lana:
Oraingo honetan, hiru fronte desberdinetan lan egin dugu, aldi berean: loreen urmargoak egiten eta dantza eta testu bana idazten. Prozesuan, hiru fronte horien artean harremanak sortu dira. Batzuk besteez mintzo dira, eta, berrelikatu egiten dira, gainera, lengoaia bakoitzari berezkoak zaizkion ezaugarrietan.Jotzeko eta dantzatzeko plazera, urmargo bat egitekoa, kolore bat ikustekoa, oroitzapen atsegin bat izendatzekoa.
Konpainia:
Beatriz Setienen lana arte plastikoen eta dantzaren artean kokatzen da. Formari dagokionez, piezak askotarikoak dira, baina pista bat emateko esan dezakegu umorea presente egon daitekeela eta, ahal den neurrian, keinua argia izaterantz eta alaitasunerantz eta/ edo malenkoniarantz jotzen duela.
Beatriz Setienek bere lana Frantzian, Belgikan eta Espainiako hainbat hiritan aurkeztu du. 2012an, Beatriz canta duetoa estreinatu zuen BADen, Bilbon.
Fitxa artistikoa:
- Sortze-lana eta testua: Beatríz Setien.
- Antzezleak: Lisa Nogara y Beatriz Setien
- Akuarelistak: Marion Cruza, Raúl Domínguez y Beatriz Setien
- Laguntzaileak: Azala, Eremuak, Casa de cultura Ernest Lluch Donostia, Le Vivat Scène Conventionée Armentières, Teatro de L’L Bruselas.
Matxalen Bilbao: L'autre / Bestea. 20:00etan La Fundicionen (Iraupena: 65 min).
Lana:
Lanak tarteko espazioa galdekatzen du, “artekoa”. Distantziari begiratzen dio, ez soilik termino fisikoetan, baita hain zehatzak ez diren espazioetakoa ere, besteak beste, denbora, harremanak eta hutsune horiek guztiak bereizten dituzten mugak.
Bereizteko eta ados jartzeko espazioa ehuntzea, espazio fisikoak eta “barne” espazioak lotzea, haien artean konexioa dagoela nabarmentzen duen ziurtasun gisa. Begiradak espazioa eraikitzen du, urruntasunez eta gertutasunez betea dagoen distantziari forma emanez. L'autre / Bestea Matxalen Bilboaren ibilbidean erronka handia da. Sorkuntza honetan, Johanna Etcheverryrekin aritu da lankidetzan. Etcheverry Laboratoire Chorégraphique Sans Frontières taldeko kidea da, eta harekin dantza pentsatzeko moduak partekatzen ditu. Proiektu hau erronka izan da bientzat, eta, era berean, testuingurua berriro pentsatzeko eta beste bide batzuk aurkitzeko aukera bat.
Konpainia:
Sortzaile gisa daramatzan 15 urteetan, hiztegi pertsonala osatu du Matxalen Bilbaok. Bere pentsabidea sakontzean eta garatzean interesa jarrita, zorrotz eta modu metodikoan, bere kezkei behin eta berriz ekiten die, bide koherente bat eginez. Bide horretan, agerian gelditzen da mugimendurako duen joera eta duen espazio-denbora antolaketa, ideiak adierazteko bide gisa.
EHU unibertsitateko Oinarrizko Hezkuntzako diploma du, Giza Zientzietako espezialitatean. 2007- 2008an, EHUko Ikuskizunaren Arte eta Zientziak Unibertsitate masterra eskuratu zuen. 1998az geroztik, interpretazio eta koreografo lana, dantza garaikideko irakasle lanarekin tartekatzen du.
Hamaika piezak bermatzen dute bere ibilbidea. Nabarmenenak Gear (2015), Self (2013), Sast! (2009), Haiku4 (2007), Capricho (2005), Lotura (2004) eta Mutis (2003) dira.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
- Sortze-Lana: Johanna Etcheverry, Matxalen Bilbao
- Antzezleak: Johanna Etcheverry, Matxalen Bilbao
- Argi Disenua eta Teknikariak: David Alcorta
- Musika Originala: Marc Cano
- Jantzi Diseinua: Azegiñe Urigoitia
- Argazkiak: Aintzane Arangüena Oar-Arteta
- Ekoizpena: Matxalen Bilbao, Gobierno Vasco
- Laguntzaileak: La Fundicion, Malandain Ballet Biarritz.
Urriak 25, igandea
Matxalen Bilbao: L'autre / Bestea. 19:00etan La Fundicionen (Iraupena: 65 min).
Cielo Raso: Tormenta. 20:30ean La Merced-en (Iraupena: 50 min).
Lana:
Zerutik energia askatua erortzen da, sumin piztua, txingar sutuak, eta gure buruak ukitzen dituztenean ur fereka, ontasun huts bihurtzen dira, loreontziak bagina bezala ureztatzen gaituztenak. Basamortuan galduta, zerutik erortzen den guztiaren egarri. Gorantz begiratu eta ezin iritsi. Ez dugu lortzen iristea gure begien aurrean ageri den mugagabetasunera, hitzak berak etsi egiten du, zure gorputzeko larruazala ekartzen dizu gogora, urezko betegarri batek eragotzia, zahagi bat bezala, eta salto egitea, hegan egitea, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen doan zeru bat ukitzea eragozten dizu.
Ez dago bakerik gure espazio eraikian, eta natura mantendu egiten da, setatsu, indartsu, errukigabe.
Konpainia:
ielo rasO dantza garaikideko talde bat da, 2009an sortua. Bi talderen emaitza da, hain zuzen: Teatro de Açucar (Brasil) eta Igor Calonge (Euskadi). Igor Calongek zuzenduta, sei urte hauetan, hamar dantza ikuskizun ekoitzi ditu, formatu desberdinetan. Bere ekoizpenen bidez nazioko sorkuntzaren esparruan sendotzen ari da. Bere estilo nabarmena da, bere ikuskizunak erraz identifikatzea eragiten duen zigilua, eta material fisiko benetakoa, bere hizkuntza bilatzetik abiatzen dena. Ekoizpen guztietan erakartzen duen giroa sortzen da, ikuslea harrapatu egiten du, eroso baliatzen du zinematik gertu dagoen hizkuntza narratiboa eta bere kalitate teknikoarengatik nabarmentzen den fisikalitatea du.
Fitxa artistikoa:
- Antzezleak: Beñat Urretabizkaia, Gorka Gurrutxaga, Nekane Mendizabal
- Zuzendaritza Laguntzailea: Gabriel F.
- Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
- Iluminatzailea giran: Cristina Libertad Bolivar
- Zuzendaritza: Igor Calonge
- Ekoizpena: Beatriz Churruca
- Laguntzaileak: Teatro Ensalle, DSS 2016 Mugalariak Donostia Kultura C.C Egia K.E.(Gazteszena), Dantzagunea.
Urriak 27, asteartea
Errateke - L'especifica: Erbeste. 20:00etan La Fundicionen (Iraupena: 75 min)
Lana:
Erbeste interpretatzaile bokazioa duen emakume bat da, eta kokaleku, okupazio, genero, hizkuntza, erregistro, ehundura eta testuinguru ugari igaroko ditu, dagokion tokia aurkitu nahian. Hain ohitua dago egokitzen eta bat etortzen saiatzen, ezen bere erroez ahazten ari baita. Bere irudiaz hainbeste proiekzio kaleidoskopiko ikusten duenez, nahasi egin da. “Erbestek” zera lortu nahi du: besteek eskatzen dioten hori izateko gaitasuna. Norbaitek esan zion hori antzezlearen bizitzaren parte zela, baina, era berean, arrakasta izateko benetakoa izan behar zela. Eta hori non dago.
Konpainia:
Errateke taldea Gasteizen sortu zen, 2014an, lan berriak sortzeko zuzeneko musikatik, antzerkitik eta dantzatik. L’Específica plataforma Bartzelonako elkarte bat da, 35 aktore profesionalek eratua, zazpi urtetan 15 antzezlan baino gehiago ekoitzi ditu, edo bakarrik beste talderen batekin elkarlanean.
“Erbeste” Bartzelona eta Gasteiz artean sortu da; antzezle baten, hiru zuzendariren (bata euskalduna, beste bat italiarra eta hirugarrena katalana), abeslari baten eta aholkulari baten artean; testuen eta gozatzeko ekintzen arteko saioetan,tesi akademikoen eta lan arloko prekaritatearen artean.
Fitxa artistikoa:
- Testuak eta dramaturgia: Rakel Ezpeleta
- Sorkuntza Laguntzaileak: Simona Quartucci, Iñaki Rikarte, Neus Suñee.
- Dramaturgia eta zuzendaritza laguntzailea: Esther Belvis.
- Erbeste: Rakel Ezpeleta
- Bestea: Heector Boada
- Koreografia laguntzailea: Valentina Calandriello
- Sorkuntza musikal orijinala: Daniel Higiénico, Rakel Ezpeleta
- Soinu espazioa: Roli Alonso
- Argiztapen diseinua: Hector Boada
- Diseinu grafikoa: Marta Extramiana
- Argazkiak: Sandra Soussa, Beatriz Marahver, Carlos Torrico y Josep Tobella.
- Ekoizpena: Errateke – l’Especifica.
- Laguntzaileak: Laboratori Tisner, Baratza Aretoa, Eusko Jaurlaritza (Sormen Lantegiak -Ikertu)
Urriak 29, osteguna
Idurre Azkue: Bailar por bailar. 19:30ean Rekalde Aretoan (Iraupena: 50 min).
Lana:
Pieza hau dantzatzeko ekintza beraren ingurukoa da, dantzan egiteko plazerari, mugitu nahi dugun moduari bide eman eta sortzen de askatasun- espazio horren ingurukoa. Esan dezakegu dantzatzea dantzatzeagatik kontzertu bat dela. Josebaren kontzertua, baina “dantza gorputz” batekin. Azterlan zehatz batean, soinuaren bibrazioak gorputzean nola eragiten duen, nola aldatzen duen, nola zirrara eragiten duen eta nola islatzen duen lantzen dugu. Eta, era berean, nola mugimenduak berak dardarazten duen espazioa eta arrastoak uzten dituen bertan, Josebaren musikak iradokitzen dizkidan dantza egiteko modu desberdinek eta ezagut daitezkeenek uzten dituzten kutsuak baliatuta, deformatuta eta haiez jabetuta.
Konpainia:
Zarautz, 1976. Dantza garaikidearen arloko prestakuntza hartu zuen Bartzelonako Institut del Teatren 1996an eta Danat Danza taldean dantzari lanetan hasi zen. General Eléctrica taldeko kide izan zen, eta, hortik aurrera, hainbat sortzailerekin elkarlanean hasi zen forma eszeniko berriak sortu eta ikusleekin harremanak ikertzeko, besteak beste, Tomás Aragay, Sofía Asencio, Andrés Waksman, Rodrigo García, xavier Le roy, Idoia Zabaleta, Olatz de Andrés, Sonia Gómez eta abarrekin. Nahiz eta bere ibilbidearen zatirik handienean dantzari aritu den, azken urte hauetan bere lanak ekoizten hasi da: “I love Natura”, “Una altra història d’amor” (Teo Barórekin elkarlanean), “Domingo fantasma”, “La danza vegetal” (Urtzi Mardarasekin) eta, orain, “Bailar por bailar”, Joseba Irazoki musikariarekin.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Idurre Azkue.
- Antzezleak: Joseba Irazoki, Idurre Azkue.
- Musika originala: Joseba Irazoki.
- Argi disenua eta koordinazio teknikoa: Marc Cano.
- Jantzi Diseinua: Sinpatron.
- Ekoizpena: Dantzan bilaka, Bilboeszena Laguntzaileak/Colaboran: Dantzan bilaka 2014, Bilboeszena, Residencias en Muelle 3, TragantDansa, Utopian Getxo, Kurtzio Sopela, Harro.
Urriak 30, ostirala
Ertza: Hariak. 19:30ean Garabia Zawp-en (Iraupena: 60 min)
Lana:
Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi, eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza izango da. Harkaitz Cano idazleak aukeratu, jaso eta moldatutako benetako jendearen benetako istorioak. Gizaki itxurako txotxongiloek eta txotxongilo itxurako dantzariek lehen pertsonan kontatuak Iñar Sastreren musikaz lagundurik. Obraren sorkuntza prozesua 2016an zehar egingo da. “BAD”-eko erresidentzia, txotxongiloak eraiki, hauen mugimendu ezaugarriak aztertu, eta honen arabera, dantzariaren lengoaia fisikoa zehazteko erabiliko da.
Fitxa artistikoa:
- Sorkuntza: Asier Zabaleta
- Artistak Egoitzan 2015 programan hautatutako lana
Cecilia Bengolea - François Chaignaud: Dub Love. 21:30an La merced-en (Iraupena: 50 min).
Lana:
Altered Natives Say Yes To Another Excess Twrek sorkuntzaren bidez, 2012ko irailean, Bengolea eta Chaignaud Label Butterzeko Elijah eta Skilliam disko-jartzaileekin elkartu ziren, erreferentziazkoak British Grime musika eszenan. Musika estilo ezohiko hori dancehall, hip-hop eta garajearen arteko hibrido bat da. Musika estilo guztiek bezala, honek ere jatorria du Jamaikako soinuetan – 1950eko hamarkadaz geroztik Jamaikako musika estiloen bilakaeran eginkizun garrantzitsua duten musicwalls-ak eta ska, reggae, ragga, dub... eta halakoak garatzen lagundu zutenak.
Dublove proiekturako HIGH ELEMENTSekin aritu ziren elkarlanean, Reunion uhartekoa Dubplates DJrekin. Dubaren erroetatik abiatuta, eguzki musika optimista sortzen du, dubeko baxuaren soinu ezaugarri eta sakonaren eta doinu bikainen arteko tentsioak definitua. Duba Duba topagune jendetsuetan protagonista da duba, bai Europan, bai Jamaikan (Nothing Hill Carnival, One Love Rave Festival), soinu ekipo handien bidez ozen zabalduz. Bibrazio biziek, eragin psikologikoak eta batzeko duten gaitasunak musika hau espirituala den zerbaitetan bilakatzen dute,entretenimendutik haratago doan erlijioi ekimen bat izateraino.
Konpainia:
Buenos Airesen sortua, Cecilia Bengoleak jazz eta hiri dantzako dantzari prestakuntza jaso zuen, eta Eugenio Barbaren antzinako dantzak (dantza antropologiko ere esaten zaie) ikasi zituen. Era berean, filosofia eta artearen historiako ikasketak ere jarraitu zituen Buenos Airesko unibertsitatean. 2001ean, Parisera joan zen eta koreografiak sortzen hasi zen.
2004an, Montpellierren, Ex.e.r.ce prestakuntza programan parte hartu zuen, Mathilde Monnierrek zuzenduta. Dantzari eta koreografo gisa, Joao Fiadeiro, Claudia Triozzi, Marc Tompkins, Yves-Nöel Genod, Alain Buffard, Mathilde Monnier, Alice Chauchat, Monika Gintersdofer eta Knut Classenekin egin du lan.
Fitxa artistikoa: