Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak San Lorentzoko danzanteen laugarren buletina argitaratu da

Dokumentuaren akzioak

San Lorentzoko danzanteen laugarren buletina argitaratu da

2015/10/26 12:30

Lizarrako larrain-dantzaren inguruko artikulu mamitsu eta zirikatzailea argitaratu du Jesus Pomares-ek San Lorentzoko danzanteeen buletinaren 4 - 5 zenbakian. Horrez gain Venezuela kolonialeko Corpus Christi festaren eta Kataluniako folklorean mitifikatutako idatzien inguruko artikuluak irakur daitezke San Lorentzoko danzanteen kofradiak argitaratu duen boletinean. Folklorea, musika, dantza eta kultura tradizionala ardatz bezala hartuta 2011an argitaratu zuen san Lorentzoko dantzarien kofradiak lehengo boletina eta laugarren zenbakia du kalean orain. 

El Baile de la Era, "glaziazio baten" historia

Jesus Pomares Esparza, San Lorentzoko dantzarien kofradiako kideak idatzi du El baile de la Era edo larrain-dantzari buruzko artikulua. Honetan Iruñerrian,  Aoizko lurretan zein Lizarrerian egiten den dantza ezagunaren ibilbidea aztertzen du autoreak. Neska-mutilak herritik kanpoko larreetan biltzera zeramatzan dantza honek XVIII. mendearen amaieran jasandako debeku eta eraldaketan jasotzen ditu bertan, baina baita ondorengo mendeetako "izozte" prozesu eta finkatzeak ere. Natural zen eta mugatu den dantza baten hausnarketa da azken finean Pomares Esparzak egiten duena eta horretarako tokian-tokiko datu historikoak jasotzen ditu, dantzaren finkapen edo "glaziazio" horretan eragingo duten faktoreak aztertzen dituen bitartean.

Dantza Venezuela kolonialeko Corpus Christian

Corpus Christi festa 1264an ezarri zuen Urbano IV Europan baina festa honek ere Amerikako konkistatu eta bere ibilbidea egin zuen bertan. Montserrat Capelanek, aldizkariak aurkezten duen lehen artikuluan, Corpus festak Venezuelan izan zuen ibilbidea azaltzen du, XVI. mendeko festa sakratu bezain profanotik hasi eta XVIII. mendeko festa geroz eta ilustratuagora iritsi arte. Bitarte horretan izandako eraldaketek hasierako dantza, komedia eta prozesioetako musika eta festa ereduak aldatu zituzten, debekuek emakumea dantzetatik atera edo azalaren kolorea aintzat hartuta egindako banaketak garrantzia hartzen hasi zirelarik.

Aldaketak aldaketa, dantzak Venezuela kolonialeko Corpus Christi festan izan zuen garrantzia garbi antzeman daiteke Montserrat Capelan, Santiago de Compostelako unibertsitateko kidearen artikuluan. Bere hitzetan festa hau ospatzen hasi zireneko lehen testigantzetan dantza eta komediei erreferentzia egiten zitzaien. Dantzak 1594an ezarri omen ziren festaren barruan eta 1687an, oraindik ere hauek antolakuntza arautzeko datuak ugariak dira konstituzioetan.

Folklore Katalanaren iturri mitikoak ezbaian

Contents i enganyats. Pozik eta engainatuta. Kataluniako ball de bastons-en (makila-dantza), ball de diables-en (deabruen-dantza), eta Mairu eta Kristauen festen jatorriari buruz idatzi eta esan direnak kolokan jartzera datoz Angel Vallverdu Rom, Pau Plana Pares eta Daniel Vilarrubias Cuadras aldizkariak plazaratzen duen bigarren artikuluan. XX. mendearen erdialdetik aurrera, Joan Amadesen lanaren eraginez, aipatutako dantzen inguruko lehen aztarna idatziak 1150eko Ramon Berenger eta Aragoiko Petronilaren ezkontzetan daudenaren sinesmena zabaldu zen, baina dantza hauen inguruko erreferentzia historikoak bilatzen direnean, berriro ere hasieran amaitzeko arriskua dagoela diote egileek artikuluan. Gurean ere artikulu honi buruzko sarrera bat egin genuen.

Eta gainera...

Artikulu historikoez gain Javier Mangado Urdanizek prosan idatzitako Taxoaretar batzuen gorabeherak Iruñeko mezetetan kontakizuna, Palentziako dantzarien inguruan antolatutako erakusketaren harira dantza horien ezaugarriak aurkezten dituen albiste laburra eta Iruñeako Huarte etxeko patioan San Ferminetan parte hartzen zuten erraldoi eta buru handien argazkia ere badakartza aldizkariak.


Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.