Dokumentuaren akzioak
Pozik eta engainatuta: foklore katalanaren iturri mitikoak ezbaian
Contents i enganyats. Pozik eta engainatuta. Kataluniako ball de bastons-en (makila-dantza), ball de diables-en (deabruen-dantza), eta Mairu eta Kristauen festen jatorriari buruz idatzi eta esan direnak kolokan jartzera datoz Angel Vallverdu Rom, Pau Plana Pares eta Daniel Vilarrubias Cuadras honako artikulu honetan. XX. mendearen erdialdetik aurrera, Joan Amadesen lanaren eraginez, aipatutako dantzen inguruko lehen aztarna idatziak 1150eko Ramon Berenger eta Aragoiko Petronilaren ezkontzetan daudenaren sinesmena zabaldu zen, baina dantza hauen inguruko erreferentzia historikoak bilatzen direnean, berriro ere hasieran amaitzeko arriskua dagoela diote egileek artikuluan.
Asko izan dira dantza horiei buruzko lehen datu idatziak Ramon Berenguer kontearen eta aragoiko Petronila printzesaren ezteietan zeudela onartu eta sinetsi zutenak baina hau baieztatzeko oinarriei begira gauzak ez dira horren argiak. Egileen hitzetan Amadesek Mariano Soriano Fuentesen lanetik (1856) jaso zuen berria eta honen aurretik ere zenbaitek egina zuten lan bera: Milá eta Fontanalsek (1895), Ingles (1935) Alford (1937) edo Campanyk (1944) esaterako.
Ondoko artikulu honetan Joan Amadesek, 200 urte inguru galduta daramatzan bigarren mailako iturri batean oinarritutako interpretazio, agian interesatu bat, egin zuela agerian utzi nahi izan dute egileek. Bi mende galduta daramatzan testu baten interpretazioak gaur egun arte iristen direnean hartzen duten mito izaera erakusten da honela, narrazioak eta honen transmisioak, aldi berean tradizioaren oinarrian dagoenak, historia eta mitoa nola nahasten dituen frogatzen duelarik.
Behar bezala kontrastatu gabeko uste hori okerra, edo gutxienez froga ezina, dela agerian uzteko idatzi dute Angel Vallverdu Rom, Pau Plana Pares eta Daniel Vilarrubias Cuadrasek honako artikulu hau. Argitze lan honi zabalkundea eman nahian dantzan.eus atarian argitaratu dezagun helarazi digute. Hona, beraz, Pozik eta engainatuta: Makil-dantza, Deabruen-dantza, Mairu eta kristauak eta Ramon Berenger IV.aren ezkontza artikulua bere jatorrizko bertsioan, alegia katalanez, osorik irakurtzeko moduan.
- Contents i enganyats: Ball de bastons, Ball de diables, Moros i cristians i les noces de Ramon Berenguer IV (Angel Vallverdu Rom, Pau Plana Pares eta Daniel Vilarrubias Cuadras)
Dokumentuaren akzioak