Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzari buruzko 7 film

Dokumentuaren akzioak

Dantzari buruzko 7 film

2015/10/27 11:35

Hona hemen musikalak ez diren eta dantzari buruz ari diren 7 film: flamenkoa, klasikoa, garaikidea zein euskal dantza tradizionala bezalako dantza genero ezberdinak plazaratzen dituzten 7 film.

1. Billy Elliot

Stephen Daldry / Ingalaterra/ 2000.

Hamaika urteko mutiko baten dantzari izateko ametsa da istorio honen ildo argumentala. Baina bizi duen testuinguru historiko eta sozialak ez du bere ametsaren gauzatzean lagutzen. Aitak, semeak boxeatzen ikas dezan nahi du baina ez da erraza semearen dantzarako grina apaltzea.

2. Black Swan

Darren Aronofsky / Estatu Batuak / 2010
1875ean Bolshoi Antzokiak enkargatutako Beltxargaren aintzira lana oinarritzat hartzen du filmak. Gaur egungo New York-eko balletera ekarri eta bertako dantzarien psikologiara garamatza filma honek. Natalie Portmanek antzezten duen Nina Sayers dantzariak zisne zuria izan beharko du balletean, zisne zuri xaloa, baina berak protagonista izan nahi du, beltxarga beltza, zuriaren biki sentsuala, indartsua.

3. Flashdance

Adrian Lyne / Estatu Batuak / 1983

Alexandraren dantzari profesional izateko ametsa eta horretarako egin beharreko bidea maitasun istorio batekin batera kontatzen du 80. hamarkadako film arrakastatsuak. Altzairu industrian eta Kabaret taberna batean lanean ari den neska gazteak bide luzea egingo du dantzari izateko amets horretan.

4. Pina

Win Wenders / Alemania / 2011

Pina Bausch koreografoaren omenez eginiko dantza dokumentala da hau. Pina berak sortutako Tanztheater Wuppertal konpainiak koreografoaren lana aurkezten du film honetan. Lanak konpainiako dantzariak Pinaren inguruan hitz egiten eta honek sortutako koreografiak Wuppertal hiriko zenbait txokotan zein antzokian dantzatzen aurkezten ditu.

5. Carmen

Carlos Saura / Espainia / 1983
Bizeten Carmen opera lana oinarritzat hartzen duen pelikula da hau. Carmen lanaren bertsio flamenkoa prestatzen ari den konpainia da erdigunea, eta honen baitan konpainiako lehen dantzaria (Laura del Sol) Carmenen papera antzeztuko duen hori. Zuzendariarekin maiteminduta bien arteko maitasun istorioa eta dantza espektakulu baten prestaketa lan gogorrak aurkezten ditu film honek.

6. The Company

Robert Altman / Estatu Batuak / 2003

Chicagoko Joffrey Ballet-ean grabatuta, konpainia bateko funtzionamendura hurbiltzen du film honek ikuslea. Lanaren prozesuan eta berau egiteko moduan jartzen du begia zuzendariak; dantzarien entremanenduan, zuzendariaren exigentzietan eta gerora, azken emaitzan. 

7. Dantza

Telmo Esnal / Euskal Herria / 201?

Pelikula baino pelikula proiektua da honako hau. Telmo Esnal zine zuzendaria euskal dantzaren inguruan filma egiten hasi da. Dantza du izena pelikula proiektuak eta hiru sortzaileren elkarlana biltzen du: Telmo Esnal zinemagilea, Koldobika Jauregi artista plastikoa eta Juan Antonio Urbeltz folklore ikertzailea.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.