Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantzan ospatuko du Oñatiko Oñatz dantza taldeak 45. urteurrena

Dokumentuaren akzioak

Dantzan ospatuko du Oñatiko Oñatz dantza taldeak 45. urteurrena

2015/10/29 10:30

Dantza emanaldi, hitzaldi, erakusketa, bazkari, zein dantzaldi irekiek osatuko dute Oñatz dantza taldeak bere 45. urteurrena ospatzeko antolatutako programa zabala. Azaroaren 14tik 21ra bitartean ekitaldiz betetako astea antolatu du Oñatiko dantza taldeak.

Oñatz 45. urteurrena: Kartela

Hitzaldi eta erakusketak

Iñigo Murgiondo Oñatzeko dantzariak Oñatz taldearen 45 urte hauetako historiari buruzko hitzaldia eskainiko du azaroaren 19an. Bezperan, azaroaren 18an, Ikerfolk elkarteko janzkera aditua den Ane Albisuk Atondu hitzaldia eskainiko du, euskal jantzi zibilaren jatorria eta bilakaera azalduz. 

Urteurrena dantzan

Azaroaren 14an kiroldegiko frontoian eskainiko duten dantza emanaldi handiarekin ekingo diote ospakizuneri. Bertan Oñatz dantza taldeko 50 heldu eta 40 bat gaztetxok Euskal Herriko zenbait txokotako dantzak hurbilduko dituzte Oñatira, beste batzuen artean Zuberoak dantzak, Cortesko dantzak eta Arratiako jota eta porrua. Ekitaldi honetan Oñatzeko dantzariak herriko beste zenbait talderekin batera elkarlanean ikusteko aukera izango da. Horrela, Oñatiko banda, Ganbara Abesbatza, Aita Madina Txistulari Taldea eta Arrasateko Gaiteruak ere herria dantzan jartzeko arduradun izango dira.

Dantza ikusteaz gain egiteko parada ere izango da Oñatik azaroaren 15ean. Horretarako txiki eta gazteei zuzendutako dantzaldia antolatu dute Aita Madina Txistulari Taldea eta Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleekin batera. 19an inauterietan egiten duten sorgin-dantza kaleratuko dute eta honetan ere parte hartzea irekia izango da. Sorgin-dantza ikasteko ikastaroak egingo dira azaroaren 3an eta 10ean.

Oñatz dantza taldeko material eta arropek osatutako erakusketa azaroaren 9tik 23ra bitatean ikusgai izango da herriko dendetan.

Programa:

Azaroaren 9tik 23ra bitartean:

  • Oñatz dantza taldeko material eta arropen erakusketa herriko dendetan.

Azaroaren 14a, larunbata:

  • 22:30ean: Dantza emanaldia Oñatz dantza taldearen, Oñatiko bandaren, Ganbara Abesbatzaren, Aita Madina Txistulari Taldearen eta Arrasateko Gaiteruen esktutik. Zubikoa kiroldegian.

Azaroaren 15a, igandea:

  • 12:30ean: Erraldoi eta buru haundien kalejira. Arrotxapeko eta Oñatiko konpartsak eta Arrasateko dultzaineroak.
  • 18:00etan:  Gazte eta txikiei zuzendutako dantzaldia Aita Madina Txistulari Taldeak eta Jose de Azpiazu Musika Eskolako ikasleekin. Foruen enparantzan.

Azaroaren 17a, asteartea:

  • 19:00etan: Atonduz euskal jantzi tradizionalari buruzko hitzaldia Ane Albisurekin. Gaztelekuan.

Azaroaren 18a, asteazkena:

  • 19:00etanOñatiko Dantzaren historixia hitzaldia Iñigo Murgiondorekin. Kultur etxean.

Azaroaren 19a, osteguna:

  • 19:00etan: Sorgin-dantza irekia.

Azaroaren 21a, larunbata:

  • 11:00etatik aurrera: Hamaiketakoa, poteoa, dantzaldia eta bazkaria.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.