Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Dantza eta folklorea hizpide NDB-ren 2015eko hitzaldi zikloan

2015/11/18

Emakumeak dantzan duen papera, dantzaren arloan eman diren Kultur Ondasun adierazpenak, Agoizko dantzetako kardari edo pelaireak, dantzaren pedagogia eta Erriberako folklorea izango dira solasgai Nafarroako Dantzarien Biltzarra k azaroa eta abendurako antolaturako zikloan. Bihartik hasi eta abendu...

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio Diputazioak Juan Antonio Urbeltzi

2015/11/17

Juan Antonio Urbeltz dantza eta folklore ikertzaileak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina. Gaur goizean Diputatuen Kontseiluan Foru Aldundiak ematen duten errekonozimendu gorena Urbeltzi ematea erabaki dute, honek egindako "ekarpen emankor eta aberatsagatik".  Marian Arregik, Juan Antonio Urbeltze...

Gehiago irakurri 13

Oskara izeneko proiektu berria ari da prestatzen Kukai Dantza

2015/11/17

La Veronal dantza konpainiarekin batera Oskara izeneko ikuskizun berria prestatzen dihardu Kukai Dantza k. La Veronaleko Marcos Morauren gidaritza koreografikoak eta Kukaiko dantzarien jarduna uztartuko dira lan honetan, Jon Mayaren zuzendaritzapean. La Veronalek munduko hainbat tokitati...

Gehiago irakurri

Biarritzeko festak bertan behera utzi dituzte eta San Martin ezpata-dantza ere bai

2015/11/14

Parisko atzoko atentatuak tarteko, Biarritzeko festak bertan behera utzi ditu bertako udalak. Festen baitan, San Martin ezpata-dantza bigarrenez karrikaratzekoak ziren bihar, baina hori ere bertan behera utzi dute. ...

Gehiago irakurri

Etorkizuna kolokan, 30 urteko ibilbidea jaso eta balioan jartzeko deia egin du Muelle3-k

2015/11/13

Dantza eta sorkuntza garikidearen alorrean, Bilbon 30 urteko ibilbide oparoa izan dun Muelle3 proiektua kolokan dago, eraikina salgai jarri baitute jabeek. Muelle 3 desagertu daiteke beraz datozen hilabeteetan eta horren aurrean Matxalen de Pedrok, Olatz de Andresek eta Igor de Cuadrak, azken urteo...

Gehiago irakurri

Azaroaren 15ean aterako da berriz kalera Biarritzen San Martin ezpata-dantza

2015/11/11

Maritzuli konpainiaren ekimenez estreinatu zen iazko azaroan San Martin ezpata-dantza, eta aurtengo irailean, Maitaldian, agerraldia egin badu ere, berezko eguna San Martin (azaroak 11) duenez, datorren azaroaren 15ean izango du bigarren agerraldi ofiziala dagokion festan.  San Martin ezpata-da...

Gehiago irakurri

"Zabala osagarria" formakuntza programa abiatu du Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak

2015/11/09

Koldo Zabala dantzari eta irakaslearen omenez Zabala osagarria izendatu du IDBk abian jarri berri duen dantzarien formazio programa. Maurice Ravel kontserbatorioaren laguntzarekin antolatu da programa, eta dantza klasikoko irakasle bat, Zuberoako dantzako irakaslea eta Gipuzkoako dantzetako irakasl...

Gehiago irakurri

Olaeta Balletak Jaietan eta Itzulera ikuskizun berria estreinatuko du

2015/11/05

Bihar bertan, azaroaren 6an, ikuskizun berria estreinatuko dute Olaeta Balletek Bilboko Arriaga Antzokian. Kepa Junkera eta Juan Carlos Perezen musika, Jone Goirizelaia eta Asier Zabaletaren koreografiak eta Kirmen Uriberen gidoia ditu besteak beste ikuskizun berriak. Bi zati izango ditu emanaldiak...

Gehiago irakurri

Dantza eta antzerkia derrigorrezko ikasgai izateko proposamena egin dute Brasilen

2015/11/04

Derrigorrezko hezkuntzan musika, dantza eta antzerkia beharrezko ikasgaiak izateko proposamena onartu du Brasilgo Legebiltzarrak. Orain arte musika derrigorrezkoa zen, eta orain dantza eta antzerkia ikastea derrigorrezko ezarriko du Brasilgo gobernuak. Alessandro Molon-ek, Langileen Alderdi...

Gehiago irakurri

Euskal dantzak irakasten ari dira Buenos Airesko UNA unibertsitatean

2015/10/30

Lau hilabetez euskal dantzak ikasten eman ostean azaroaren 28an amaituko dute Argentinako UNA unibertsitatean (Arteen Unibertsitate Nazionalean) Aitor Alava dantzari arabarrak eta Itziar Morh euskal kultura eragileak emandako ikastaroa. Abuztuan hasi zuten UNAko ikasleek euskal dantzak ikastaroa...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com