Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza tradizionalaren irakaskuntzaren egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du EDBk

Dokumentuaren akzioak

Dantza tradizionalaren irakaskuntzaren egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du EDBk

2016/02/29 04:00
Dantza tradizionalaren irakaskuntzaren egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du EDBk

Argazkia: Dantzan CC BY-SA

Euskal Dantzarien Biltzarrak dantza tradizionalaren irakaskuntzaren gaur egungo egoera aztertzeko jardunaldia antolatu du Bilbon, Dantzertiren egoitzan, datorren martxoaren 5ean. Goiz partean lau hitzaldi izango dira eta arratsaldean egingo den mahai inguruarekin osatuko da programa. Hizlariak Fausti Aranzabal, Fran Muñoz, Johañe Etxebest, Maite Bereziartua, Natxo Montero, Mikel Diaz eta Nagore de las Cuevas izango dira. 

Dantza tradizionalaren irakaskuntza Euskal Herrian: Gaur egungo egoera

EDB jardunaldia

09:45 Partehartzaileen harrera.
10:00 Aurkezpena eta agintarien hitzak.
10:15 Fausti Aranzabal. Dantza irakaslea.
11:00 Fran Muñoz. Laguntasuna D.T.
11:45 Etenaldia.
12:00 Johañe Etxebest. Iparraldeko dantzarien Biltzarreko formazio proiektua.
12:45 Maite Bereziartua: Getariako Musika Eskolan dantza irakaslea.
13:30 Galderak.
15:30 Mahai ingurua. Parte hartzaileak:

  • Moderatzailea: Xabier Mendizabal
  • Natxo Montero (Gaztedi D.T. Dantzari eta dantza irakaslea)
  • Maite Bereziartua (Getariako Musika Eskolan dantza irakaslea)
  • Mikel Diaz (Amaiur D.T., Euskal Dantzarien Biltzarra)
  • Nagore de las Cuevas (Andoni Aresti Dantza Eskola, Mungiako Santos Intxausti Udal Musika eta Dantza Eskola, dantzari eta dantza-irakaslea).

Informazioa: EDB Folklore Jardunaldia (dantzagune.eus)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.