Dokumentuaren akzioak
Dantza eskaintza zabala dFeria 2016 azokan
Hemengo zein kanpoko hamalau dantza konpainiaren lanak eskainiko ditu Dferiak, Donostiako arte eszenikoek azokaren XXII. edizioak. Martxoaren 7tik 10era bitartean ospatuko da DFeria hiriko zenbait agertokitan. Paula Quintana, Ertza, Montgomery, Cielo Raso, Karin Serrres, Jesus Herrera, Kukai, Organik, Losdedae, La Phármaco, Gelabert-Azzopardi, Marco Vargas & Chloé Brùlé, Collectif A.A.O eta Bovoj konpainiak izango dira Donostian aurtengo DFeria azokan.
Donostiako hiriburutza kulturalari keinu eginez, "Elkarrizketak" lelopean abiatuko da 2016ko Dferia eta sektoreko kideen artean truke plataforma bat ezartzea du helburu, bertaratutako programatzaileek lan horien zabalkundeak eragin dezaten.
Dantza ekitaldiak Dferian:
Martxoak 7, astelehena
- Paula Quintana: Amarga Dulce / 12:30ean, Intxaurrondo K.E
- Ertza konpainia: Tirania das Cores / 16:00etan, Gaztesezna (Egia)
-
Montgomery: Welcome to te Montgomery experience! / 23:30ean, Tabakalera, Patioa
Martxoak 8, asteartea
-
Cielo Raso: Tormenta / 13:00etan, Gazteszena (Egia)
-
Karin Serres: À la renverse / 17:30ean, Tabakalera Patioa
-
Jesús Herrera: Dantzari / 19:00etan, Antzoki Zaharra
-
Kukai Dantza, Marcos Morau, La Veronal: Oskara / 20:30ean, Victoria Eugenia Antzokia
Martxoak 9, asteazkena:
- Organik: Irrintzi / 11:30ean, Intxaurrondo K.E.
- Losdedae: Teresa (Ora al alma) / 13:00etan, Gazteszena (Egia)
- La Phármaco: Kaspar Hauser, el huérfano de Europa / 17:30ean, Tabakalera, Patioa
-
Gelabert - Azzopardi Companyia de Dansa: Foot-ball / 20:30ean, Victoria Eugenia Antzokia
Martxoak 10, osteguna:
-
Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino / 13:00etan, Gazteszena ( Egia )
- Collectif A.A.O - Proiektuaren diseinua eta koreografia, Carole Vergne: Ether / 17:30ean, Tabakalera (Patio)
- Bovoj: Aire / 20:30ean, Victoria Eugenia Antzokia
Programa zehaztua:
Martxoak 7, astelehena
Paula Quintana: Amarga dulce / Intxaurrondo K.E. – 12:30
Dultzinea Tobosokoaren pertsonaian oinarritutako ikuskizuna; hark Don Kijote Mantxakoaren balentrien bultzagile gisa jokatutako rolean. Zoroa zuhur, eta zuhurra zoro... Zer gertatu zitzaion emakume hari? Nola dirau bizirik ahanzturan? Non dira zaldun ibiltariak? Cervantesen testuetan, dantzan eta musikan oinarrituta, bidaia emozionala eskaintzen zaigu, heroitasunetik bazterketara eta alderantziz, historiakoa denari gaur egungo izaera garaikidetik ekinez. (...)
Poetek eta artistek fikzioak sortzen badituzte, gizakiak eskubidea du hori bera egiteko bere bizitzan; alegia, artea baldin bada gizakiaren obra, bizitza bera ere, eguneroko egintzak ere, gizakiaren obra dira edo izan behar lukete. Gizakiak ez du askietsi behar gertaerak gertatzen zaizkion bezala onartuz; aitzitik, poetaren gisan jokatu behar du, gertaera horiek bere buruaren isla bihurtu behar ditu. Gauzak norberak nahi lituzkeen bezala ikusi, ez diren bezala: Aldonza printzesa gisa ikusi, ahariak etsaien armada gisa.
- Zuzendaritza: Paula Quintana
- Zuzendaritza laguntzailea: Carlos Pedrós
- Dramaturgia: Carlos Pedrós, Miguel de Cervantesen testuan oinarritua
- Jatorrizko musika: Juan Antonio Simarro
- Koreografia eta antzezpena: Paula Quintana
- Argiztapena: Grace Morales
- Jantziak: Raquel Rodríguez, Camaleoni-k
- Diseinu grafiakoa: Laura Ortega
- Iraupena: 50 minutu
- Hizkuntza: Gaztelania
Ertza konpainia: Tirania das Cores / Gaztesezna (Egia) - 16:00
Tirania das Cores bidaia kromatiko dantzatua da. Bidaia horretan, agerian geratzen da koloreek gure bizitzan duten eta beti izan duten eragina. Koloreek batzeko balio izan dute sarri, baina baita zatitzeko eta gorrotoa zabaltzeko ere, beste askotan. Koloreak beste pertsona batzuk manipulatzeko, iraintzeko edo are hiltzeko ere erabili izan dira. Koloreak erabiltzen dira auzokoengandik bereizten gaituzten banderak margotzeko. Koloreak jainkotu edo deabrutu egiten dira, hala nola zuria edo beltza. Koloreek, odolaren gorriak kasu, gogorarazten digute barrutik de nok garela berdinak. Koloreak , azken batean, aitzakia baino ez dira pertsonez hitz egiteko.
- Zuzendaritza: Asier Zabaleta
- Dantzariak: Ariel Oliveira, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre
- Bideoa: Rafael Grilo
- Argiaren diseinua: Marcos Dedê
- Argi teknikaria: Jaime Gonzalez
- Jantziak: Colectivo
- Jantzigintza: Carolina Miranda
- Musika: Mark DwInell, Carrageenan, Lee Rosevere, Hank Hobson, CXLVIII, Circus Marcus, -ono-, Jose Ph Kony, There
- Audio edizioa: Caio Terra
- Testua: Ariel Ribeiro, Carolina Miranda, Flávia Rodrigues, Guilherme Silva, Rafael Alexandre y Asier Zabaleta.
- Iraupena: 60 minutu
- Hizkuntza: Gaztelania
Montgomery: Welcome to te Montgomery experience! / Tabakalera, Patioa - 23:30
Ongi etorri jai guztiz fin honetara. Energia eta erritmo handiz, giro onez osatutako dantza- eta musika-esperientzia bat, partez 50 eta 60ko hamarkaden estetikan inspiratua, eta benetako dantza-kontzertu bat bihurtu dena. Miguel Marin musikariak asmatua, Teresa Navarrete eta María M. Cabeza de Vaca koreografoen laguntzaz, Welcome to the Montgomery Experience!
2014an hasi zen sortzen, Sevillako Mes de Danza jaialdiaren inaugurazioan. 2015eko abenduaren 4an estreinatu zen, Sevillako Teatro Centralen, lan-prozesua burutu eta material eszeniko berriak sortu ondoren, piezari sorkuntza-sofistikazio handiagoa ematen diotenak; bidaia luzeagoa denboran... Ospakizun erabatekoa, non musikariek (Montgomery) eta dantzariek elkarrekin jarduten baitute, musikaren eta dantzaren arteko bat egite benetakoan.
- Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Miguel Marín
- Ko-zuzendaritza eszenikoa: Teresa Navarrete, María M. Cabeza de Vaca
- Musika konposizioa, soinu espazioa eta zuzenekoa: Montgomery (Amanda Palma: bateria eta koruak; Miriam Blanch: baxua eta koruak; Jesús Bascón: gitarra eta teklatuak; Bjort Runarsdottir: biolontxeloa; Gustavo A. Domínguez Ojalvo: saxoa eta klarinetea; Miguel Marín: ahotsa,perkusioa, teklatuak.
- Interpretazioa: Teresa Navarrete, María M. Cabeza de Vaca, Silvia Balvín, Greta García, Elisa del Pozo, Laura Morales, Nando Pérez, Juan Luis Matilla
- Argiaren diseinua: Benito Jiménez
- Soinu teknikaria: Javi Mora
- Argazkiak: José Toro
- Bideoa: La Buena Estrella
- Diseinu grafikoa: María Meler
- Produkzioa: Montgomery eta Gestora de Nuevos Proyectos Culturales
- Banaketa: Montgomery
- Iraupena: 48 minutu
Martxoak 8, asteartea
Cielo Raso: Tormenta / Gazteszena (Egia) - 13:00
Neurritasun gabeko energia, amorru-sua, txingar erreak erortzen ari zaizkigu zerutik, eta loreontziak bezala ureztatzen gaituzten ur-laztan, ontasun huts bihurtzen dira gure buruak ukitzean. Basamortuan galduta, zerutik erortzen denaren egarri. Gora begiratu eta ezin iritsi. Ezin gara gure begien aurrean dugun amaigabetasunera iritsi, hitzak berak etsiarazi egiten du, zure gorputzaren larrua bera, urez betea eta lastatua gogorarazten dizu, eta ez dizu uzten jauzi
egiten, hegan egiten, hurrengo ekaitza iragartzen duten hodeiez betetzen den zerua ukitzen.
- Dantzariak: Marti Güell, Igor Calonge, Leire Otamendi.
- Zuzendari laguntzailea: Gabriel F.
- Argiztapen diseinua: Pedro Fresneda
- Argiztatzailea: Cristina Libertad Bolivar
- Zuzendaritza: Igor Calonge
- Produkzioa: Beatriz Churruca
- Iraupena: 50 minutu
Karin Serres: À la renverse / Tabakalera Patioa – 17:30
Sabrina eta Gabriel bi gazte frantses dira, elkar txikitatik ezagutzen dutenak. Neska Bretainian bizi da, eta mutila ekialdean. Udan eta otsailean, urtero, inauteriak direla eta, Gabriel Sabrina ikustera joan ohi da itsasertzera, hots, dena posible den leku hartara. Neskak ihesa du amets; mutilak, neska berriz han aurkitzea. Zergatik egiten dute topo beti banku urdin horretan, itsasoaren aurrean? Bizitza oso bat, gertaeraz betea, patuak alderantzikatzen, dei indartsuei aurre egin ezinik, denbora aurrera doalarik alde guztietarantz. Bihotz handiko rockeroak, ameslari traketsak, errealitatearekin jolasean, arriskuetan sartuz, elkar bilatuz, elkarren atzetik, elkarri bizkarra emanda baina... Inoiz ez bereizita. Obra bikaina, bi aktore gazteren eskutik.
- Dantzariak: Mathilde Panis (Sardine), Carol Cadilhac (Gabriel)
- Teknikariak : Peggy Marcatel, Kevin Grin, Cyril Babin
- Iraupena: 70 minutu
- Hizkuntza: Frantsesez / Azpitituluak.: euskaraz, gazteleraz
Jesús Herrera: Dantzari / Antzoki Zaharra 19:00
Ikuskizun honetan, artistak bat egin nahi ditu euskal musika tradizionala eta flamenkoa. Jaioleku duen lurra eta artista gisa hazi zeneko lurra. Errespetu osoz batzen ditu bi kultura desberdin, bi musika-estilo desberdin, flamenkoko ikuskizuna sortzeko. Artistak euskal dantzetan arakatu, eta bere sentimendu flamenkora eramaten ditu. Ikuskizun honetan, ikusiko dugu nola bi kulturak bat egin dezaketen, elkar ulertu eta maita dezaketen. Ezaugarri horiek guztiak agertuko dira maitasun-historia polit, sentimenduz, indarrez eta talentuz bete batean.
- Zuzendaritza eta koreografia: Jesus Herrera
- Zuzendaritza laguntzailea eta koreografia: Lola Jaramillo
- Musika zuzendaritza: J.Manuel Tudela eta Jesus Herrera
- Artista gonbidatua: Lola Jaramillo
- Gitarra: J.Manuel Tudela
- Kantua: Cristina Tovar eta Rosario Amador
- Perkusioa: Raul Botella
- Biolina: David Moñiz
- Argiztapen diseinua eta teknikaria: Oscar Gomez
- Soinu teknikaria: Pepe Carnacea
- Jantzien diseinua: Lopez de Santos
- Iraupena: 75 minutu
Kukai Dantza, Marcos Morau, La Veronal: Oskara / Victoria Eugenia Antzokia 20:30
Oskarak bi unibertso koreografiko ezberdin batzen ditu, bi begirada ezberdin: Euskal Herriko kultura tradizionalean du oinarria eta sormenerako abiapuntua; eta, era berean, gaur egungo abangoardiazko artisten ikuspegitik sortutako artelana izango da. Instalazio moduko lan bat da, zeinak euskal kulturaren eta mitoen hainbat ataletatik igarotzen den, bere jatorritik aro garaikidera, eta indar bikoitz eta harriduraz beteriko sinbolo eta ikonografien ibilbide plastiko zein emozionala
marrazten duten. Modu absolutuenean, bere baitan giza esperientziaren historia gordetzen du. Kodigo dramatikoa abstrakzio sakona duen, ia bortxazko, lengoai batean artikulatutako ikuskizun baterantz doa. Soilik konposizioen ordenak eman ahalko dio esanahi sentsorial bat.
- Proiektuaren zuzendaria: Jon Maya
- Koreografia: Marcos Morau - La Veronal
- Dramaturgia: Pablo Gisbert - El Conde de Torrefiel
- Produkzioa: Kukai Dantza Konpainia
- Dantzariak: Alain Maya, Eneko Gil, Urko Mitxelena, Ibon Huarte, eta Matxel Rodriguez
- Zuzeneko abeslaria: Erramun Martikorena
- Iraupena: 60 minutu
- Hizkuntza: Euskaraz / Azpit.: frantsesez, ingelesez
Martxoak 9, asteazkena
Organik: Irrintzi / Intxaurrondo K.E. 11:30
IRRINTZI: oihu zorrotz, ozen eta luzea, arnasaldi bakarrekoa. Hainbat eratan erabili izan da historian zehar, baina irrintziaren komunikazio-ahalmena aukeratuko
dugu, alaitasun-adierazpen gisa jaurtitzen baita herri-jai eta halakoetan. Bat-bateko oihua da, askatzailea, eta enpatia eragiten du entzuleagan, emozionatu egiten du. Bibrazioa aterako diogu, eta soinura eta gorputzera eramango dugu. Gorputzak dar-dar egiten du, hala nola laurogei urtetan sartua den emakume haren gorputzak, zeina gero eta gaitasun gehiago ari baita galtzen, baina ez hainbeste ahotsean.
- Ideia: Natalia Monge
- Sorkuntza: Colectiva
- Dantzariak: Helena Golab, Natalia Monge
- Musika konposizioa: Laurentx Etxemendi
- Jantziak eta produkzioa: Organik
- Iraupena: 65 minutu
Losdedae: Teresa (Ora al alma) / Gazteszena (Egia) 13:00
Santa Teresa bere kontakizunen idazlea eta protagonista da aldi berean: bizi, sufritu, gainditu, eta azkenean kontatu egiten ditu, bere-berea duen ahotsez, idatzietan ageri diren abenturak. Mugimenduaren eta hitzaren bitartez, Santa Teresa Jesusenaren unibertsoan sartuko gara. Santaren fedearen pasioan barrena bidaiatu, eta gorputzaren eta espirituaren artean den lotura ikusteko duen modua ulertu. Bitasun hori ulertzen saiatuko gara mugimenduen bidez, eszenak
marraztuz joango baitira, ikuskizun osozkoa eratu arte.
- Zuzendaritza artistikoa eta koreografia: Chevi Muraday
- Eszena zuzendaritza eta dramaturgia: David Picazo
- Zuzendaritza laguntzailea: Manuela Barrero
- Dantzariak: Carmen Angulo, Manuela Barrero, Chevi Muraday, Verónica Ronda, Paloma Sainz-Ajá, Silvia Marty
- Musika zuzendaritza: Pablo Salinas
- Jatorrizko musika: Pablo Salinas eta Mariano Marón
- Jantzien diseinua: Ana López Cobos
- Joskintza: Marisa Maggi
- Bideo diseinua: Emilio Valenzuela
- Eszenografiaren diseinua eta eraikuntza: David Cubells
- Girotzea: Alessio Meloni
- Arrgiztapena: David Picazo
- Argazkiak: Jacobo Medrano
- Produkzio exekutiboa: Aman da R. García
- Produkzioa: Losdedae eta V Centenario STJ Fundazioa.
- Iraupena: 90 minutu
La Phármaco: Kaspar Hauser, el huérfano de Europa / Tabakalera, Patioa 17:30
Kaspar Hauser 1828ko maiatzean agertu zen Nuremberg-eko plazan. Ez zekien hitz egiten, eta ia ezin zen zutik egon. Gerora jakin zenez, une hartara arte ziega batean giltzapetuta egona zen, ez zuen beste inor ikusi, eta ez zekien ezertxo ere kanpoko munduaz. Kaspar Hauser , edo nola dantzatu munduarekiko lehen elkartzea, 17 urtez itzalpean eta isiltasunean bizi ondoren: mundua espero eta behar ez zuen norbaiten begiez begiratu guztiari. Kaspar Hauser dantza garaikideko solo bat da; musika jatorrizkoa da, eta pianoz eta perkutsioz jotzen da zuzenean.
- Egilea: Luz Arcas
- Antzezpena: Luz Arcas
- Konposizioa eta musika interpretazioa: Carlos Gónzalez,pianoa
- Koreografia: Luz Arcas
- Jantziak: Herida de Gato
- Eszenografia: Ana Montes de Miguel
- Argiteria: Jorge Colomer
- Argazkiak: Javier Suárez Gómez
- Bideoa: Virginia Rota
- Produkzioa: La Phármaco
- Produkzio zuzendaria: Sofía Manrique
- Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia: Luz Arcas, Abraham Gragera
- Iraupena: 60 minutu
Gelabert - Azzopardi Companyia de Dansa: Foot-ball / Victoria Eugenia Antzokia 20:30
Foot-ball-ek aukera ematen digu Gelabert Azzopardiren dantzariak arian ikusteko, koreografikoki deskodetzen FC Barcelonaren jokaldirik onenak. Pasolinik zioenez, futbola hizkuntza bat da: jokalariek zeinuak idazten dituzte beren gorputzaz, eta ikusleek zeinuok deszifratzen dituzte. Jokalari eta dantzarien mugimenduei begiratuz, antzekotasun eta desberdintasunak ikus ditzakegu. Ikuskizun honen izenburua osatzen duten hizkuntz ak –ingelesa eta katalana– nahasteaz baliatzen da Cesc Gelabert koreografoa gure kulturako bi hizkuntza ez-hitzezko nagusiak –futbola eta dantza– hibridatzeko, eta hartara elkarrizketan lo
tzeko bi agerbide eszenikoon adierazmena eta izaera poetikoa.
- Zuzendariak: Cesc Gelabert, Lydia Azzopardi
- Ideia eta Zuzendaritza: Cesc Gelabert
- Koreografia: Cesc Gelabert dantzarien laguntzarekin.
- Ikus entzunezkoa: Jordi Morató, Cesc Gelabert
- Jatorrizko musika: Borja Ramos
- Jantziak: Lydia Azzopardi
- Argiztapena: Conxita Pons, Cesc Gelabert
- Dantzariak: Daniel Corrales, Lluc Fruitós, Cesc Gelabert, Virginia Gimeno, Anna Hierro, Lorena Nogal, Luis Pedraza, Alberto Pineda
- Iraupena: 60 minutu
Martxoak 10, osteguna
Marco Vargas & Chloé Brùlé: Libertino / Gazteszena ( Egia ) 13:00
Zigarrokin baten kearen kiribiletan, oroitzapenak sartzen dira Poetaren baitan. Pertsonak, egoerak, gogoetak eta emozioak barneratzen zaizkio babesleku duen ziegan. Nahita dago giltzapean, plazer, gehiegikeria eta beldur artean. Kaiola orojakile huts bat du helduleku, buruko eta gizarte-loturen sinbolo. Oroimenak dakarzkionak izaki bere gain ageri dira, eta, bizitasun argiz, galdetu, probokatu, eta xaxa egiten diote erabaki bat har dezan: bakartasun gozo horretan jarraitu, ala bizitzaren jarioan parte hartu.
- Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Vargas eta Chloé Brûlé
- Zuzendariaren ondokoa: Evaristo Romero
- Testua eta antzezpena: Fernando Mansilla
- Kantua: Juan José Amador
- Musika konposizioa: Gabriel Vargas
- Tormenta bikotea: Gabriel Vargas (Guitarra), Manuel Montenegro (Batería)
- Argiztapen diseinua: Carmen Mori
- Eszenografia: Antonio Godoy
- Jantziak: La aguja en el dedo Fondo de armario
- Guajiraren koreografia: David Romero eta Chloé Brûlé
- Ekoizpena: El Mandaito Producciones
- Banaketa: Elena Carrascal 8co80 gestión cultural
- Hizkuntza: Gaztelania
- Iraupena: 60 minutu
Collectif A.A.O - Proiektuaren diseinua eta koreografia, Carole Vergne: Ether / Tabakalera, Patioa 17:30
Murgilaldi koreografiko eta birtuala, iturria Western deitzen zaion lurralde grafiko eta ametsezko baten esplorazio espazialean duena. ETHER da Western serieko lehen pertsonaia. Izaki bat zeinaren egokitzeko ahalmena ingurune ez-egonkorrari adi baitago, jario atzemanezinean den paisaia bati... Ether desoreka baten esperientzia da, pisuarekiko solas malguaren esperientzia, eremu-sakontasunean den joan-etorri batena.
- Dantza, irudia, bideoa eta antzezpena: Carole Vergne
- Laguntza artistikoa eta antzezpena: Hugo Dayot
- Argiaren diseinua: Maryse Gautier
- Musika: Laurent Sassi
- Laguntza artistiko eta teknikoa: Bastien Capela
- Administrazioa, ekoizpena: Pascale Garbaye
- Iraupena: 60 minutu
Bovoj: Aire / Victoria Eugenia Antzokia 20:30
Dantza, kantu flamenkoa, musika eta poesia / Danza, cante flamenco, música y poesía Musikaren, perkusioaren eta soinu-efektuen bitartez, umorearen bidetik joango gara aurkituz lau “izaki”ren historia. Honako hauek jokatzen dituzte lau izakiok: Alejandro, Alonso, Gonzalo eta Rodrigo Aragón. Xaman zahar baten laguntzaz ikusiko ditugu jaiotzen eta hazten. Punch Aragónek egiten du xamanarena. Lau “izakiok” musikaren bidez eta funtzioan zehar –jostailuz eta bestelako objektuz osatuta-erabiliko dituzten 150 elementu baino gehiagoren bitartez komunikatzen dira elkarrekin. Denentzako ikuskizun bat, musika hizkuntza unibertsaltzat darabilena. Estetika zaindu eta gaurkoa duelarik, Airek musika eta erritmoa aurkezten dizkigu bizitzarako proposamentzat.
- Antzezleak: Alejandro Aragón, Alonso Aragón, Gonzalo Aragón,Rodrigo Aragón, Punch Domínguez Aragón
- Eszenografiaren diseinua: José Ibarrola
- Argiztapen diseinua: Xavier Lozano
- Jantzigintza diseinua eta karakterizazioa: Gabriela Salaberri
- Soinu diseinua: Juan Carlos Ramírez
- Jatorrizko musika: Alarmantiks
- Musika zuzendaria: Alonso Aragón
- Dramaturgia: Fernando Bernués, Patxi Barco
- Ekoizpena: Caribe Teatro
- Hizkuntza: Gaztelania
- Irupena: 60 minutu
Informazioa: dFeria, Arte eszenikoen feria 2016
Dokumentuaren akzioak