Dokumentuaren akzioak
Dantza irakasleen lan-poltsa deialdia irekita dago Donostiako Udalaren Dantza Eskolan
Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolak dantzako hainbat espezialitatetako irakasleen lan-poltsa deialdia egin du, musikako beste hainbatekin batera. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta daude izen-eman daitekeen espezialitateak, eskakizunak eta baldintzak, aurkezpen-datak eta gainerako datuak. Deialdian izen-ematen dutenak Gipuzkoako dantza eta musika eskola publiko guztietako zerrendan sartuko dira. Hautapen sistema oposizio-lehiaketa izango da. Deialdi honetatik ateratzen diren lan poltsek hiru urteko indarraldia izango dute, eta automatikoki luzatuko da hurrengo deialdia egin arte. Otsailaren 20an amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea.
Ondorengo dantza-espezialitateetan eman daiteke izena:
- Sormen Dantza
- Musika eta mugimendua
- Euskal dantza
- Dantza klasikoa
- Musikoterapia
- Dantza garaikidea
Informazio osoa eta deialdia: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala
Dokumentuaren akzioak