Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantzen tradizioa bizi-bizi eta sortzaile ageri da New Yorken

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantzen tradizioa bizi-bizi eta sortzaile ageri da New Yorken

2016/03/03 15:05

Urtero ospatzen du Half Moon Sword taldeak ezpata-dantzen jaialdia New Yorken. Boston, Baltimore, Minneapolis, Princeton edo Marlboroko taldeak izan dira bertan aurten, zein baino zein ikusgarriagoak. Tartean izan dira Orion taldea, besteak beste morris tradizioa Marta Graham-en dantza modernoarekin maisuki uztartzen dutena, edo Minneapolis-eko Duck or Grouse rapper talde komiko bezain harrigarria edo Pocket Flyers ezpata-dantzari gazte eta berritzaileak. Europako tradizioak bizi-bizi eta sortzaile ageri dira Ameriketan.

Hona 2016eko otsailaren 13an eta 14an Brooklyn-eko Museoan ospatu den ezpata-dantzen jaialdian eskainitako zenbait dantza harrigarriren bideoak:

Duck or Grouse Rapper Sword; Minneapolis, Minnesota

Pocket Flyers; Boston, Massachusetts

Orion Longsword; Boston, Massachusetts

Half Moon Sword; New York, New York

Informazioa: Half Moon New York Sword Ale 2016 (Half Moon Sword)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.