Dokumentuaren akzioak
Jon Iruretagoienak "Nundik nora?" hitzaldia eskainiko du Donostian
Egunotan Koldo Mitxelenan ikusgai dagoen Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketarekin eta Iparraldea bertan zikloarekin lotuta, Jon Iruretagoienak Nundik Nora? hitzaldia eskainiko du bihar, osteguna, otsailak 18, Donostian. Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Euskal Kultur Erakundeak elkarlanean antolatzen dute ekitaldia, izan ere, erakusketa ere halaxe antolatu dute eta honen inguruko ekitaldiak batera antolaten duten Iparraldea bertan zikloarekin lotu dituzte. Soka erakusketa ardatz harturik hainbat mintzaldi eta zuzeneko dantza ikuskizun osatutako programa osatu dute.
Maritzuli konpainiaren baitan Zuberoako dantzen inguruan egindako ikerketaren emaitza aurkeztuko du Jon Iruretagoienak. Dantza forma eta genero horren iturrietara joanez, gaur egungo Zuberoak dantzetan dauden hainbat osagai nondik nora iritsi diren identifikatu eta agerian jarriko du hitzaldiaren bidez. Irudi eta argazkiz lagundurik, euskal dantza adierazgarri eta berezienetakoak diren Zuberoako dantzen historia hobeto ulertzeko hainbat gako eskainiko ditu Jon Iruretagoienak.
Hitzaldia: Jon Iruretagoiena "Nundik Nora?"
- Data: otsailaren 18a, osteguna
- Tokia: Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia
- Ordua: 19:30-21:00
- Hizlaria: Jon Iruretagoiena
Informazioa: Mintzaldia: Nundik nora? (Koldo Mitxelena Kulturunea)
Dokumentuaren akzioak