Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

La Casillako dantzaldiak aztertzen dituen Doktorego Tesia defendatuko du gaur Aingeru Berguices-ek

2016/11/14

Eskusoinuaren hedapena Bizkaian eta Bilboko La Casillako dantzaldiak aztergai dituen Doktorego Tesia defendituko du gaur Aingeru Berguices-ek Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatean. "Organología popular y sociabilidad: el baile de La Casilla de Abando-Bilbao y la expansión del acordeón en Bizkai...

Gehiago irakurri

Kataluniako lehen ezpata-dantza berreskuratu dute Cerveran

2016/11/10

Irailaren 23an, herriko jai-egun nagusian, egin zuten Lleidako Cerverako plaza nagusian ezpata-dantza. Ia estrainekoz esan liteke, izan ere 1714an debekatu baitzuten Borboi etxeko erregeek ezpata-dantza, Espainiako Ondorengotza Gerra irabaztean, eta momentuz ez dago ordutik hona egin izanaren testi...

Gehiago irakurri

Dantza-gela egokitzeko dirua biltzen ari da Ordiziako Amets Bide

2016/11/07

11.800€ behar ditu Ordiziako Amets Bide taldeak entseguak egiteko lokala egokitzeko, eta horretarako crowdfundin-kanpaina dauka martxan, Goteo plataformaren bidez. Albiste hau idazteko unean 9.126€ dituzte zakuan. Entsegutarako lokala izateaz gain, eta herriko talde eta eragileen arteko sine...

Gehiago irakurri

Nundik nora?, Bilaka eta Ezpata-dantza azaroan Biarritzen

2016/11/02

San Martin ezpata-dantza, Maritzuliren  Nundik nora?  hitzaldi dantzatua edota Bilaka kolektiboaren ikuskizuna ikusi ahal izango dira Biarritzen azaroko bigarren asteburuan, sortu berria den Euskal Hitzorduak ekimenaren barruan. Horrekin batera, familiei, inoiz dantzan egin ez dutenei, eta egi...

Gehiago irakurri

Ametsen Gillika ikuskizuna estreinatuko du gaur Aintzina Eskiulak

2016/10/28

Zuberoako dantzetan oinarritutako ikuskizun berria estreinatuko da gaur Eskiulan: Ametsen Gillika. Catherine Arzanuturrik zuzenduta eta koreografiatuta, Andde Karrerek egin ditu musikak, eta Eskiulako dantzariak, Aintzina Eskiula taldekoak arituko dira oholtza gainean. Herri-antzerki musikal modu...

Gehiago irakurri

2017ko Dantza Zirkuiturako proposamenak bidaltzeko epea irekita dago

2016/10/25

2016ko urriaren 20tik azaroaren 4ra arte dago irekita Eusko Jaurlaritzaren 13. Dantza Zirkuituan proposamenak aurkezteko epea,  2017ko dantza-katalogoa osatzeko. Euskal konpainien proposamen guztiak zuzenean sartzen dira dantza katalogoan, baina programatzaileei helarazten zaien informazio izaera...

Gehiago irakurri

Juan Carlos Santamaria dantzari eta koreografo donostiarra hil da 51 urterekin

2016/10/22

Espainiako Dantzako Saria jaso zuen Santamariak 2008 urtean Juan Carlos Santamariak. Donostian jaio zen 1964 urtean, baina bere lehen kontaktua dantzarekin Valladolid-en, Castiella de Cabezon de Pisuerga folklore taldearekin izan zuen, bertan pasa baitzuen bere haurtzaroko eta gaztaroko zati handi...

Gehiago irakurri

Euskal dantza irakaslea hautatzeko deialdia egin du Dantzertik

2016/10/13

Dantzako goi-mailako ikasketetan, “euskal dantza” hautazko irakasgaia emateko irakasle espezialista bat aukeratzeko prozeduraren deialdia egin du Dantzertik , Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolak. Lanaldi erdiko lanpostua da eta deialdian parte-hartzeko ezinbestekoa da eman behar...

Gehiago irakurri

"Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara" ikasketa osagarriak eskainiko ditu EHUk

2016/10/10

Euskal Herriko Unibertsitateak euskal dantzaren ezagutzan sakontzeko ikasketa osagarriak eskainiko ditu 2016-2017 ikasturte honetan. Dantza tradizionalaren oinarriak, egiturak, sistemak eta historiaz gain, euskal dantzak sorkuntza eta eraldaketaren bidez tradiziotik abangoardiazko formetara egin...

Gehiago irakurri 7

Soka-dantza gai nagusitzat hartuta dator Herri Uzta jaialdia

2016/10/06

Urriaren 6tik 9ra egingo da Herri Uzta jaialdiaren bosgarren edizioa, eta egitaraua Soka-dantzaren inguruan egituratu dute antolatzaileek. Hala, lau egunez E uskal Herriko eta Biarnoko hainbat dantzari eta musikari ariko dira gisa guztietako soka-dantzak eta ikuskizunak ematen Errobiko herri elkarg...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!

Dantzan on Dantzaren Nazioarteko Eguna 2022 Eibarren: gogoeta, kronika eta bideoa

2022/05/09

Eskerrik asko zure erantzunarengatik Xabier. Ados gaude, bidean gaude, ez da bide erraza izango, baina bidetik bota egin beharko gaituzte, ez gaude kalea erregalatzeko.

Dantzan on Jabier Larralde, Arizkungo txistulari eta dantza-maisua zendu da

2022/03/26

Gure dolumiña.
Urbeltz-Arregi sendia.
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com