Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Munduko haurrak dantzan Gauargi 2017 festibalean

Dokumentuaren akzioak

Munduko haurrak dantzan Gauargi 2017 festibalean

2017/07/11 12:25
Munduko haurrak dantzan Gauargi 2017 festibalean

Gauargi festibala 2015

Bihar hasiko da Lapurdin Gauargi, munduko haurren eta dantzen festibala. Egun hauetan munduko hainbat lekutako haurrek beraien kultura ezagutaraziko dute dantzaren bidez. Bulgaria, India, Peru, Eslovakia, Kamerun eta Bosnia-Herzegovina dira aurtengo herrialde gonbidatuak. Ezpeleta, Basusarri, Senpere, Kanbo eta Larresoro kolorez beteko dituzte, kaleetan zein oholtzan arituko baitira dantzariak.

Haurrak dira Gauargi jaialdiko protagonistak, eta beraz, Euskal Herriko bost dantza taldetako haurrek parte hartuko dute jaialdian: Zirikolatz (Senpere), Ezpela (Ezpeleta), Begiraleak (Donibane Lohizune), Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde) eta Jeikaldi (Kanbo).

Egitaraua

Uztailak 12

  • 20:30ean Basusarriko frontoian India, Bulgaria, Kamerun eta Biez Bat.
  • 20:30ean Senpereko Larreko kulturgunean Eslovakia, Peru, Bosnia-Herzegovina eta Zirikolatz.

Uztailak 13

  • 10:30-11:30 Ezpeletako kaleetan animazioa Eslovakia, Peru, Bosnia-Herzegovina eta Kamerun.
  • 10:30-11:30 Kanboko kaleetan animazioa India eta Bulgaria.
  • 18:30-20:00 Gauargi aterpea, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.

Uztailak 14

  • 16:30-18:00 Ezpeletan jaialdiaren irekiera desfilea talde gonbidatu guztiekin eta Ezpelarekin eta Begiraleekin.
  • 18:30-20:00 Gauargi aterpea, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean Munduko haurren plazan jaialdiaren irekiera kontzertua talde gonbidatu guztiekin eta Ezpela eta Begiraleekin.

Uztailak 15

  • 10:30-12-00 Senpereko kaleetan animazioa, Eslovakia eta Zirikolatz.
  • 10:30-12-00 Ezpeletako kaleetan animazioa, Bosnia-Herzegovina eta Peru.
  • 10:30-12-00 Kanboko kaleetan animazioa eta Bulgaria.
  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Indiak eta Bosnia-Herzegovinak.
  • 18:00-20:00 Herria ospakizunean Ezpeletako kaleetan herrialde gonbidatuak, Begiraleak eta Urtsuko xoriak.
  • 20:00etan Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa: Nico’o & The Kapiolani Boyz.
  • 21:00etan Erromeria jaialdiko musikoek alaiturik.

Uztailak 16

  • 10:00-22:00 Herri gastronomikoa: bertako produktuen salmenta eta haurrentzako ekintzak.
  • 10:30-12:00 Ezpeletako Xerrenda gunean munduko musikak.
  • 12:00-14:00 Herri gastronomikoa alaituko dute Peruk, Bosnia-Herzegovinak eta Kamerunek.
  • 18:30-21:00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan mundu bira, munduko dantzak, janaria...

Uztailak 17

  • 18:30-20-00 Ezpeletan, Munduko haurren plazan kontzertu aperitifa.
  • 20:30ean, itxiera emanaldia talde gonbidatu guztiekin eta Jeikaldirekin.

Taldeak

Kamerun-Cauris konpainia

Bosnia-Herzegovina-Kud Ivan Planina Tarcin

Eslovakia-Makovicka haurren taldea

Peru-Romero Paiva Kultur Elkartea

India-Kalanjay dantza akademia

Bulgaria-Razvitie haurren taldea

Ezpela dantza taldea (Ezpeleta)

Begiraleak dantza taldea (Donibane Lohizune)

Urtsuko xoriak (Lekorne/Mendionde)

Jeikaldi (Kanbo)

Zirikolatz (Senpere)

Informazioa: Gauragi jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.