Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da

Dokumentuaren akzioak

Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da

2017/09/07 10:45
Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da

Tudurik egindako Loiolako nekazari baten alkandoraren marrazkia.

Elena Tuduri, ikertzaile tolosarrak, 1918-1920 urteetan egin zuen El traje y otros asuntos de etnografía vasca lana argitaratu da Emilio Latorre bilobaren eskutik. XX. mende hasierako euskal jantzien inguruanTudurik egindako dokumentazio eta etnografia lana jasotzen du gaur Tolosan aurkeztuko den liburuak. Testuz, irudiz eta marrazkiz osatu zuen lana eta, orain, Emilio Latorrek biribilduta eta editatuta argitaratu da.

Elena Tuduri
Elena Tuduri

Elena Tuduriren liburuko irudia 2
Tuduriren laneko argazkia; 1879an Zeanuriko nekazari batek ezkontzeko erabili zuen arropa.
Irailaren 7an 19:00etan Tolosako Udaletxeko Areto Nagusian aurkeztuko da eta irailaren 14an Donostiako San Telmo Museoan.

 

Pedagogian katedratikoa

Tuduri 1893an Tolosan jaio zen. Oinarrizko ikasketak eginda, Madrilera joan zen, Goi Mailako Irakasle Eskolan matrikulatu zen eta pedagogiako alorrean formatu ondoren katedra eskuratu zuen. Maisu eta maistren prestakuntza eskolan irakasle jardun zuen jubilatu zen arte.

Etnografia lanei dagokionez, ehunean espezializatu zenEusko ikaskuntzako kide izan zen eta erakundearen Oñatiko I. kongresuan parte hartu zuen 1918an. Hainbat hitzaldi eman eta zenbait artikulu argitaratu zituen Eusko Folklore aldizkarian.

1918, Eusko Ikaskuntzaren I. kongresua
Eusko Ikaskuntzaren I. kongresuko dantza-ekitaldia, Oñati 1918.

Elena Tuduriren liburuko irudia 1
Tuduriren laneko argazkia; Nuarbeko (Gipuzkoa) nekazari batek 1865ean erabili zuen zapia.

Amona-iloben lana

Amonak hasi eta ilobak errematatutako lana da. Tudurik, Madrilgo Goi Mailako Irakasle eskolan ikasketak egiten ari zela gradu amaierako lan bezala aurkeztu zuen memoria da El traje y otros asuntos de etnografía vasca lana. Ordutik familiakoek etxean gordeta izan dute eta ia 100 urte pasata, Emilio Latorrek amonaren lana aberastuta argitaratu du.

Lanaren lehenengo zatian euskal jantzia aztertzen du Tudurik baina ez zen horretan gelditu, bere etnografia lana etxeko-jantzietara edota elizako jantzietara ere zabaldu zuen, baita heriotzari lotutakoetara ere.

Ane Albisuk, euskal jantzi tradizionalen ikertzaileak, lan konpletoa dela nabarmendu digu. Etnografia lana biltzeaz gain, eskuz egindako irudiak, patroiak, oharrak... jasotzen ditu. Latorrek amonaren lana jantzi du, irakurketa errazteko oharrak edota lanean aipatzen diren pertsonen inguruko informazioa osatuz eta aipuen jatorria gehituta.

Pablo Gallastegi
Pablo Gallastegi, XIX. mendean Eibarren erabilitako arroparekin.

Lana bere testuinguruan ulertu behar dela dio Ane Albisuk, garai hartako neska gazte batek unibertsitaterako egindako ikasle-lana baita. Garai garrantzitsuan egin zuen; aldaketaz betetako urteetan, euskal baserritar jantzia sortu zen garaian, kaletarrak baserria goraipatzen hasi zirenean... 

Bordoi-dantza, Tolosa 1918.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.