Dokumentuaren akzioak
Armeniako eta Uruguaiko dantza taldeak izango dira Folklore Bizian jaialdian
Galdakaoko Andra Mari dantza taldeak antolatzen duen Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da. Armeniako Bardiner folklore-taldea eta Uruguaiko Canalones danza independente taldea izango dira aurtengo talde gonbidatuak. Armeniarrek balleta egiten dute eta uruguaitarrek Hego Amerikako tradizioko doinu ezagunak dantzatu eta kantatzen dituzte.
Uztailaren 19tik 24ra ospatuko den jaialdian, aipatutako nazioarteko taldeez gain Andra Mari eta Oinarin dantza taldeek ere hartuko dute parte.
Egitaraua
Uztailak 19 asteazkena
20:30, Galdakaoko Kurtzeko plazan edo frontoian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria).
Uztailak 20, osteguna
20:30, Galdakaoko Kurtzeko plazan edo frontoian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Andra Mari Dantza Taldea (Galdakao, Euskal Herria).
Uztailak 21, ostirala
20:30, Usansoloko Unkina kiroldegian, Bardiner folklore-taldea (Armenia), Canalones danza independiente taldea (Uruguai) eta Oinarin Dantza Taldea (Usansolo, Galdakao, Euskal Herria).
Uztailak 24
20:30ean, Areatzan, Andra Mari dantza taldea (Galdakao) Bardiner Ensemble Folklorique dantza taldea (Armenia) Canalones danza independiente taldea (Uruguai)
*Dantza-saioen aurretik, kalejira egingo dute dantza taldeek udalerriko kaleetatik barrena
Dokumentuaren akzioak