Dokumentuaren akzioak
Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldiak 2017
Gaur hasiko dira Euskal Herriko hainbat herritan sanfermin jaiak. Dudarik gabe, ospetsuenak Iruñekoak direla esan dezakegu, mundu osoan baitira ezagunak. Uztailaren 14ra arte dantza eta festa izango dira nonahi hiriburuan. Hemen dituzue Iruñeko sanferminetako dantza ekitaldietako batzuk. Beste asko ezin dira egitarauan jarri ez aurkitu, edozein kale bazterretan, edozein ordutan sortzen baitira.
Uztailak 6, osteguna
- 13:30ean, Foruen plazan, folklore jaialdia. Taldeak: Amaiur, Ardantzeta, Basakaitz, Duguna, Harizti, Iruña taldea, Larratz,Mikelats, Muthiko Alaiak, Oberena, Ortzadar, Txori Zuri eta Monteagudoko dantza-taldearen parte-hartze berezia.
- 17:00etan, autobus-geltokitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 7, ostirala
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 14:30ean, Duguna dantza taldearen emanaldia: sanferminetako trokeo-dantzak.
- 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Ribaforadako makil-dantza. Makil-dantza eta jota.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 8, larunbata
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 9, igandea
- 9:30ean, autobus geltokitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 11:00etan, Gazteluko plazan, Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatuta jauzien jaia.
- 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Otsagabiko Muskildako Amaren dantzak.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 10, astelehena
- 9:30ean, autobus geltokitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 12:00etan, Gazteluko plazan, haurren dantza jaialdia.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 11, asteartea
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Ortzadar dantza taldearen emanaldia: Nafarroako dantzak.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 12, asteazkena
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Eidabe konpainia: Txapela buruan eta dantza munduan.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 13, osteguna
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Uztailak 14, ostirala
- 9:30ean, Ezpeletaren jauregitik, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsaren irteera.
- 13:00etan, Udaletxeko plazan, erraldoien, buruhandien eta kilikien Konpartsari agurra.
- 14:30ean, Duguna dantza taldearen emanaldia: sanferminetako trokeo-dantzak.
- 21:00etan, Gazteluko plazan, euskal dantzak, Txistu eta Gaita.
Informazio gehiago: Iruñeko udalaren, sanferminetako programa 2017.
Dokumentuaren akzioak