Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan

Orain arteko ekarpenak

Kabalkada-Toberak ospatuko dira Bidarrain datozen bi asteburuetan

2017/09/22

Datozen irailaren 24an eta urriaren 1ean, Bidarrain kabalkada izango da; aurten ez dute beste inon kabalkadarik antolatu. Otxaldetarrak elkarteak antolatutako ikuskizunean, 100 herritarrek hartuko dute parte, ez da faltako dantza, antzerkia edota musikarik. Arratsaldeko 15:30ean izango du hasiera B...

Gehiago irakurri

Mutxikoaren egunak loratuko du Herri uzta programa

2017/09/21

Urriaren 5etik 8 ra Herri Uzta jaialdia ospatuko da. Arrangoitzen, urriaren 8an ospatuko da Mutxikoaren eguna, eta goiz eta arratsaldez dantza-jauziak eta plazako dantzak egiteko aukera izango da, eta Oñatz, Burrunka Mugatik At eta Baztango Dantzariak taldeen emanaldi...

Gehiago irakurri

Ezpata-dantzarien bilgunea izango da igandean Iurreta

2017/09/21

Aurtengo Ezpata-dantzari eguna Iurretan izango da irailaren 24an. Gerediaga Elkarteak , Durangaldeko dantza taldeek eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak elkarlanean antolatutako egunaren helburu nagusia dantzari-dantza ezagutzera eramatea da, baita Durangaldeko dantzarien urteko topagunea izatea e...

Gehiago irakurri

Aurtengo Dantza Hirian jaialdian zortzi euskal konpainia izango dira

2017/09/19

Irailaren 22tik 30era, Dantza Hirian jaialdiaren 12. edizioan, hamahiru dantza-konpainiek  Baiona-Donostia Euskal Eurohiriko hainbat kale eta txoko bereganatuko dituzte. Konpainia horietatik zortzi, euskal koreografoenak izango dira. Ibili programaren bitartez, Dantzaz (Errenteria), Eva...

Gehiago irakurri

Tuterako paloteadoko dantza eta bertso zorrotzak Basaurin ikusi ahal izango dira Dantza Agerketaren 45. urteurrenean

2017/09/15

Tokiko dantzak jasoko ditu  Basaurik Dantza Agerketarekin irailaren 16an, 19:00etatik aurrera. Bizkotxalde parkean izan ohi da, baina eguraldi txarragatik Sozial Antzokian izango dela iragarri dute antolatzaileek. 45. edizioan Euskal Herriko honako taldeek hartuko dute parte: Kuartango (Ar...

Gehiago irakurri

Dantzaldia 2017, dantzaz beteta dator udazkena Bilbora

2017/09/14

Irailaren 14tik, abenduaren 16ra arte dantzak leku berezia hartuko du Bilbon Dantzaldia ri esker. Emanaldiak, formakuntza, bideo-emanaldiak eta dantzarien arteko topaketak izango ditu oinarrian Dantzaldia 2017 jaialdiak. XVIII. edizio honetan, Sol Picó, Daniel Abreu eta Carmen Werner artistak na...

Gehiago irakurri

Dantzaren Maitaldia 2017 Biarritzen irailaren 8tik 17ra

2017/09/08

Irailaren 8tik 17ra dantzaz jantziko dira Biarritzeko txokoak. Nancy edo Grenobleko koreografia zentroak, Nizako Balleta, hainbat euskal talde edota Israeldik eta Kolonbiatik etorritako dantza taldeak arituko dira Thierry Malandain zuzendari artistikoaren gidaritzapean egiten den Maitaldia jaialdia...

Gehiago irakurri

Urteetan ezkutuan egon den Elena Tuduriren euskal jantziei buruzko lana argitaratu da

2017/09/07

Elena Tuduri, ikertzaile tolosarrak, 1918-1920 urteetan egin zuen El traje y otros asuntos de etnografía vasca lana argitaratu da Emilio Latorre bilobaren eskutik. XX. mende hasierako euskal jantzien inguruanTudurik egindako dokumentazio eta etnografia lana jasotzen du gaur Tolosan aurkeztuko den ...

Gehiago irakurri

Joanikot pastorala, irailaren 10ean Iruñeko Baluarten

2017/08/29

Altzai-Lakarriko herriek aurtengo uztailaren 30ean eta abuztuaren 6an jokatutako 'Joanikot pastorala' Iruñeko Baluarte antzokian antzeztuko dute berriz heldu den irailaren 10ean, igandez, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen baitan.  Izan ere, aurtengo pastoralak Arberoako Joan — Joanikot...

Gehiago irakurri

Hiriburuetako festetako dantza emanaldiak

2017/07/28

Baionan festan murgilduta dabiltza eta datozen asteetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuko festen txanda izango da. Dantzarik gabeko festa imajinatzea zaila egiten zaigu, abuztuan, Gasteizko, Bilboko eta Donostiako jaietan ere ez da dantzarik faltako. Hemen dituzue, hiriburuz hiriburu, ant...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Dantzan on Iker Pou eta Ion Gurutz Lazkoz eskalatzaileek 'Euskal dantza' bidea ireki dute Taghian

2025/05/30

Eskalatzaileei galdetu diegu bideari "Euskal dantza" izena jartzearen arrazoia eta hona hemen Ion Gurutz Lazkozen erantzuna:

"Kaixo gau on! Izen batzuk genituen baina ez ziren oso aproposak. Irekitako bideak aseguru finko gutxi ditu eta luze gehienetan ezker-eskubi eskalatu behar da, alde batetik bestera... dantza egingo bagenu bezala. Eta izen hori okurritu zitzaigun, paretan dantzan, EUSKAL DANTZA bat dantzatzen arituko bagina bezala. Izen hori ipintzea erabaki genuen Ikerrek eta nik kar-kar".

Dantzan on 50 urte eta gero orduko eta gaurko kaskarotak dantzan Donibane Lohizunen

2025/02/10

Thierry Truffaut-ek honako oharrak egin ditu:

Halaber, interesgarria da ohartaraztea 1975ean ez zela ezer indarrez abiatuko Lapurdin Jean Michel Guilcher dantzan espezialista handiak 1964 eta 1974 bitartean egindako lana gabe eta Juan Antonio Urbeltzen lanik gabe, aurrekoaren eta bere lan propioan oinarrituta Argia taldearekin lehen aldiz ausartu baitzen berregiten Lapurdiko inauteriaren segizioa 70eko hamarkada hasieran. Eta Donibane Lohizuneri dagokionez, bereziki Begiraleak-eko presidente izandako Pierrot Gil ene aitaginarrebaren lan erraldoiari esker, bere adiskide Beti Betelu dantza-maisua mugiarazi zuena 1969an hark zuen dantzen ondarearen zabalkundea sustatuz. Pierroti zor diogu mutikoaren jantziaren eta pertsonaiaen ideia 1845eko Kanboko kaskaroten grabatuan inspiratua, omendu behar ditugun taldeko jostunen esku magiko guztiekin berregin zena. Azkenik, 1985ean, taldearen 50. urteurrena zela eta, nire ekimenez, eta Claude Iruretagoyenaren lanari esker, eta berriz ere jostunek lagunduta, neskentzat Kaskarrot jantzia sortu zen. Urte horretan izan zen Beti Beteluk bere jantzi berriak sortu zituela. Hartzari dagokionez, berantago iritsiko zen, 1979an ausartu bainintzen lehen aldiz mozorro hori jazten, aspaldi Lapurdin, Baionan alboratua zena.
Hau guzti hau esanda, oso hunkituta nago gaur egungo segizioaren kalitatearekin, tradizio aberats baten balioa eta belaunaldi berriak bere kulturarekin erakusten duen atxikimendua agerian jartzen dituena.

Dantzan on Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako dantza ekitaldiak

2024/08/29

Kaixo, Dani. Eskerrik asko zure oharrarengatik. Interesgarria da diozuna. Guk Donostiako kale izendegi ofizialean eta Aste Nagusiko programa ofizialean jasota dagoen moduan jaso dugu. Haietan egin beharko dira aldaketak lehenengo nahasmenik ez eragiteko.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/06/20

Sare sozialen bidez Peruko El Alcatraz dantza-jokoaren berri eman digu Ana Arellanok. Hemen bidali digun bideoa ikusten joko bera ageri dela han ere:
https://www.youtube.com/watch?v=_-Qd-UpBAzw

Dantzan on Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

2024/04/23

Mila esker Ortzadar-eko lagunei artikulua osatzeko horrelako testigantza interesgarriak eskaintzeagatik.

Dantzan on Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/11

Ze oroitzapen polita Mikel. Osabak auskalo nondik ekarri zuen jolasa, baina lortu zuen etxeko haurrei urteroko ilusioa trasmititzea, eta ez da gutxi! 30 urteren ondoren, aurtengoan zuk banatu beharko dizkiezu etxeko txikiei poxpoloak.

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/08/04

Jakin-min handia eta ezagutza txikia? Guk bai!
Bidalitako artikulua oso interesgarria da, bai, mila esker. Mikel Aranburu Urtasun du egile, eta jatorrizko argitaratze tokia hauxe izan zuen lan horrek: https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/[…]/

Eutsi makilakadari zeuk ere eta uda on!

Dantzan on Dantzak barne dituzten herri antzerkiak Zuberoan, Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Nafarroako Erriberan

2023/07/28

Eskerrik asko Txema! Bai, abuztukoak jaso ditugu sarrera honetan, baina ondo esan duzun moduan, badira gehiago San Migel eta bestelako.

Makilak zerezkoak diren, badago hor zer kontatua ere, hasiko zara zeu?

Dantzan on Aingeru Berguices, musikari eta folklore ikertzailea hil da

2022/06/08

Eskerrik asko Kepa! Eskerrik asko wipedian hain txukun jartzeagatik eta erreferentzia egiteagatik. Webgunearen lehen izendapenean 'n' bat falta da, Dantza.eus beharrean Dantzan.eus baikara. Eskerrik asko!
Dantzan

Dantzan

dantzan 2001. urtean sortu zen eta 2003tik dantzan.com dantza sustatu eta hedatzeko elkarteak kudeatzen du.


Babestu dantzan.com