Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Donostia arte eszenikoen erakusleiho bihurtuko du DFeria 2018 azokak

Dokumentuaren akzioak

Donostia arte eszenikoen erakusleiho bihurtuko du DFeria 2018 azokak

2018/02/28 10:40
Donostia arte eszenikoen erakusleiho bihurtuko du DFeria 2018 azokak

Lasala konpainia

33 konpainia 33 ikuskizun eta 37 emanaldi lau egunetan zehar. Aurten, martxoaren 5etik 8ra bitartean izango da dFERIA. Antzerkia, dantza, askotariko diziplinak... Donostiako bederatzi antzeztokietan. Hiria bera, arte eszenikoen feria ikusgarri bihurtuta, arte eszenikoen festa handia izango dugu.

Egitaraua egunez egun

Martxoak 5, astelehena

  • 13:00 Lasala: Microclimate / Gazteszena
  • 17:30 Compagnie Illicite Fábio Lopez: Terra / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 17:30 Aline Corrêa: Metamorfose / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 17:30 Francesc Fernandez eta Julia Cortes: Endless fall / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa

Martxoak 6, asteartea

  • 17:30 Amaia Elizaran: Pool / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 17:30 Aldes: Quintetto / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 20:30 Toula Limnaios konpainia: Tempus fugit / Victoria Eugenia Antzokia

Martxoak 7, asteazkena

  • 10:00 Eva Guerrero: El fin de las cosas / Imanol Larzabal Aretoa
  • 13:00 Pablo Rotemberg: La Wagner / Gazteszena
  • 16:45 Kukai Dantza: Erritu (Work in Progress) / San Telmo Museoa Eliza (akreditatuak)
  • 17:30 Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 17:30 Denis Santacana: Encuentros / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa
  • 20:30 Taiat Dansa: Man ray / Victoria Eugenia Antzokia

Martxoak 8, osteguna

  • 11:30 Proyecto Larrua: Baserri / Intxaurrondo
  • 13:00 Dantzaz: Growing young / Gazteszena

 

Egitaraua taldeen xehetasunekin

 

Martxoak 5, astelehena 

Lasala: Microclimate / Gazteszena – 13:00

Lasala: Microclimate

Gure mundua, nire mundua, aratza, ederra, bakarra. Norbanako bakoitza denena den errealitate batean bizi da, eta, aldi berean, mikro-mundu txikietan, zeinen zer-nolakoak patroien eta norberaren girotze-prozesuen bidez ezartzen baitira. M I C R O C L I M A T En giro bakarra eta norberarena sortzen da, non plazera gerizpekoan aurkitzen baita, non begiespenaz gozatzeko gonbita egiten baita emozioaren oihartzunaren bidez.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Judith Argomaniz
  • Dramaturgia: Jaiotz Osa, Rubén Albelda, Judith Argomaniz.
  • Interpreteak: Rubén Albelda, Carla Diego, Garazi Etxaburu, Sergio Moya, Jaiotz Osa, Paula Parra, Rafke Van Houplines
  • Figuranteak: Oier Abrego, María Alberdi, Amaia Basurto, Tanit Pérez de Leceta
  • Argiztapen diseinua eta zuzendaritza teknikoa: Álvaro Estrada
  • Jantzuen diseinua: Xabier Mujika, KIONITA-Nuria Viso Bastarrika
  • Musika: Arvo Pärt, Acid Ghost, George Frideric Handel, Deep Frieze,Cigarettes After Sex,Nina Kraviz, Pan Sonic, Marika Hackman, Thomas Köner
  • Ekoizpen exekutiboa: Jaione Uzarraga
  • Banaketa: Emilia Yagüe Producciones
  • Argazkia, bideoa: ETANOWSKI
  • Bideoa: Raquel Rodríguez
  • Ko-ekoizpena: Teatro Gazteszena

 

Compagnie Illicite Bayonne: Terra / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Fabio Lopez: Terra

Pieza hau “bikotearen” eta bikote-harremanen mota desberdinen inguruan sortu da, eta ardatz hau du: gizonak bere feminin absoluaren bila egiten duen bidea. Giza gorputza gero eta biluztuago ageri da, interpreteen aldetik eta elkarrekiko harremanetan bilakatzearen aldetik, gaztetako bekatuetatik jare, "saudade" giroan, sentimendu deskribaezin horretan, Mahler-en bosgarren sinfoniako Adagiettoak lagunduta (Accentus-en ahots hutsezko bertsioan), eta horrek zubia eraikiko du gizadiaren eta jainkoaren ideiaren artean.

  • Koreografoa eta zuzendari artistikoa: Fábio Lopez
  • Dantzariak: Ambre Badin, Loïc Consalvo
  • Musika: Gustav Mahler, Amália Rodrigues, Madredeus, Amon Tobin.
  • Argiztapena: Aitz Amilibia
  • Jantziak: Fábio Lopez, Karine Prins

 

Aline Corrêa: Metamorfose / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Aline Corrêa: Metamorfose

Metamorfose soloak auzitan jartzen ditu gorputza eta gorputzaren askapena. “Gorputza aldatuz doa denbora igaro ahala eta bizi izandako emozioen arabera. Gorputza aldaketa etengabeko leku bat da. Nola eusten die proba horiei, bortxa horri...? Gorputz hori emozioz beteta dago, baina baita erreferentziaz, kodez eta leku komunez ere. Gauza asko garbitu behar nituen aurrera egingo banuen”, Aline Correa egilearen hitzetan.

Ez dut ulertzen basakeria. Bakarrik dakit dantzan egin nahi dudala biktimen arimen omenez.

  • Koreografia eta interpretazioa: Aline Corrêa
  • Musika: Louis Raveton
  • Ekoizpena: Elclimamola
  • Banaketa: Rotativa Performing Arts
  • Kanpoko begirada: Roberto Oliván, Lali Ayguadé (CC Barceloneta)
  • Laguntzaile eta babesle: Ca l’Estruch Centro de Creació, Centro Civic de la Barceloneta, Centro Coreográfico de Río de Janeiro.

 

Francesc Fernandez eta Julia Cortes: Endless fall / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Francesc Fernandez eta Julia Cortes: Endless fall

Existentziak ezin konta ahala forma hartzen ditu, iturri misteriotsu batek babestuta. Bizitza ezerezaren adierazpen mugagabe gisa ageri da, amaierarik gabe, hondorik gabe. Neurrigabetasun horretan igeri, inoiz amaitzen ez den erorketa bat bezala.

  • Koreografia eta interpreteak: Francesc Fernández Marsal, Júlia Cortés
  • Musika: Lisa Gerrard & Patrick Cassidy Ashes and Snow (Soundtrack)

Martxoak 6, asteartea

Amaia Elizaran: Pool / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Amaia Elizaran: Pool

Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da. Giza gorputza %70a ura da. Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere.

  • Zuzendaritza eta koreografia: Amaia Elizaran
  • Interpreteak: Xabier Zeberio, Amaia Elizaran
  • Musika: Xabier Zeberio
  • Jantziak: Xabier Mujika
  • Argiztapena: Josu Murgia
  • Argazkia: Rach Rodríguez

 

Aldes: Quintetto / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Aldes: Quintetto

Esoterismoan, “5” zenbakiak bizitza unibertsala, giza banakotasuna, nahimena, adimena, inspirazioa eta jeinua sinbolizatzen ditu. Eboluzio bertikala ere sinbolizatzen du, goranzko mugimendu etengabea. Esoterismoaren arabera, “5” zenbakiak gizakia adierazten du lurraren eta zeruaren arteko erdigune den aldetik, eta adierazten du, halaber, igo daitekeela goragoko izaera-maila batera.

  • Zuzendaritza, koreografia eta dantza: Marco Chenevier
  • Ekoizpena: Aldes, Tida
  • Babesleak: Mibact and Regione Autonoma Val le d'Aosta, MIBACT/Di Rezione Generale Spettacolo dal vivo, Regione Toscana/Sistema Regionale del lo Spettacolo

 

Toula Limnaios konpainia: Tempus fugit / Victoria Eugenia Antzokia – 20:30

Toula Limnaios konpainia: Tempus fugit

Tempus fugit obran, zazpi dantzari –lau gizonezko eta hiru emakume– taldean mugitzen dira, continuum batean, jario etengabean bat eginik. Barrualde batek berak bultzaturik, korronte globala sortzen dute. Dantza bat zirkuluan, denak mugimendu bakarrean, baina hala ere nork bere izatea agertzen duelarik une batzuetan. Ezer ez da betiko. Denboraren jarioa ezin da geldiarazi.

  • Koreografia: Toula Limnaios
  • Musika: Ralf R. Ollertz
  • Interpreteak: Daniel Afonso, Leonard Daquino, Priscilla Fiuza, Daeho Lee, Katja Scholz, Hironori Sugata, Karolina Wyrwal
  • Argiztapen diseinua: Felix Grimm
  • Eszenografia: Antonia Limnaios
  • Jantziak: Toula Limnaios

Martxoak 7, asteazkena

Eva Guerrero: El fin de las cosas / Imanol Larzabal Aretoa – 10:00

Eva Guerrero: El fin de las cosas

El fin de las cosas gure harreman moduez ari da; aztertzen du nola hartzen ditugun erabakiak eta nola eragiten dioten erabaki horiek alboan dugun pertsonari. Une jakin bat du hizpide, erritmo galtzen duzun une hori: dena hankaz gora jartzen dela sentitzen duzu une horretan, baina hala ere aurrera jarraitzen duzu, ezer gertatuko ez balitz bezala. Hizpide ditu inertzia eta burugogorkeria, kontrol falta, aberetasuna, gertatzea nahi genukeena eta benetan gertatzen ari dena. El fin de las cosasek isiltzen dugunaren eta egiten dugunaren arteko muga hori du hizpide.

  • Sortzea, testuak eta zuzendaritza: Eva Guerrero
  • Interpreteak: Garazi López de Armentia, Aritz López
  • Koreografia: Creación Colectiva
  • Musika konposizioa eta inpterpretazioa: Ainara LeGardon
  • Kanpo begira: Ana Vallés
  • Jantziak: Begoña Díaz
  • Eszenografia diseinua: Elena Bouzo
  • Argiztapen diseinua: Arantza Heredia
  • Ekoizpena: Jemima Cano
  • Distribución: DOOS Colectivo
  • Eskerrak: Kili Kolo Zirko, Jone Novo, Maite, Santi y Malen, Helena Wilhelmsson, Miriam y Manu, Ana López, Rafa Rodrigo y Victoria P. Miranda por su asistencia coreográfica en el marco de Danzálava
  • Laguntza: Eusko Jaurlaritza-Kultura Saila / Dpto de Cultura-Gobierno Vasco, KARRIKAN´17, Kultur Leioa, Baratza Aretoa, Danzálava.

 

Pablo Rotemberg: La Wagner / Gazteszena – 13:00

Pablo Rotemberg: La Wagner

La Wagnerren, lau emakume, lau valkiria bezala, Richard Wagnerren musikaren gainean jarri eta estereotipoak indargabetzeko eta emakumetasunaren, bortxaren, sexualitatearen, erotismoaren eta pornografiaren inguruko aurreiritziak salatzeko eginkizun zailari ekiten diote. Estereotipo eta aurreiritzi horiek guztiak hezur-mamitzen dira emakumearen gorputzean, eta intoxikatu egiten dute. Baina gorputz hori nahikoa adimentsu eta ahaltsu da egoera hori hankaz gora jartzeko eta genero-ondoko egoera batean jostatzeko.

  • Dantzariak: Carla Di Grazia, Josefina Gorostiza, Carla Rímola, Fiorella Alvarez Vleminchx
  • Musika: Richard Wagner, Phill Niblack, Armando Trovajoli, Gianfranco Plenizio
  • Argiztapena: Fernando Berreta
  • Espazioa eta objetuak: Mauro Bernardini
  • Elkarlan artistikoa: Martín Churba
  • Musika edizioa: Jorge Grela
  • Soinua: Guillermo Juhasz
  • Argazkia: Hernán Paulas, Juan Antonio Papagni Meca, Paola Evelina Gallarato
  • Bideoa: Lucio Bazzalo, Francisco Marise
  • Diseinu grafikoa: Guillermo Madoz
  • Girako managerra: Marlevis Robaina Rodriguez
  • Zuzendaritza: Pablo Rotemberg
  • Ekoizpena eta banaketa: Leila Barenboim, Gabriela Marsal y Mireia Gràcia (Mika Project)

 

Kukai Dantza: Erritu (Work in Progress) / San Telmo Museoa Eliza – 16:45 (akreditatuak)

Kukai: Erritu

Norberaren bidaia, bilaketa, prozesua, eraldaketa, garapena… Norberaren ERRITUA. Intimoa eta konpartitua. Kolektibotik norbananakora eta norbanakotik kolektibora. Zentzuen bidaia bat, kantuaren, dantzaren era bizipen bidetik. ERRITU bat guztiontzat.

  • Ko-kreazioa: Jon Maya Sein & Sharon Fridman
  • Interpreteak: Alain Maya, David Azurza, Eneko Gil, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Nerea Vesga eta Urko Mitxelena
  • Espazio eszenikoa: 4 PLAY
  • Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
  • Argiztapen diseinua: David Bernués
  • Dramaturgia aholkularitza: Antonio Ramírez-Stabivo
  • Ekoizpena: Kukai Dantza

 

Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Myriam Perez Cazabon: Nere azalean arrotz

PRESENTZIA kontzeptuari dagokionez, pieza honen oinarria zera da, izan gabe egotea. Pertsona baten presentzian gertatzen den aldaketari buruzko gogoeta da, aldaketa noiz eta persona horren barne-mundua hausten denean eta arrotz sentitzen dituenean bere izaera eta bere egoteko era, ordura arte baleko zitzaizkionak. Presente egoten jarraitzen du pertsonak, ala absentzian murgiltzen da? Eta pertsonak absente badirudi, non geratzen dira haren izaera eta egoteko era? Nola ageri da hori gorputzaren fisikotasunean?

  • Ideia eta zuzendaritza: Myriam Perez Cazabon
  • Koreografia: Myriam Perez Cazabon, interpreteen laguntzarekin
  • Interpreteak: Leire Otamendi, Oihana Vesga
  • Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
  • Argiztapena: Junki Mayo
  • Argazkia: Galder Izagirre
  • Bideoa: Asier Garcia
  • Laguntzaileak: Gobierno Vasco, Dantzagunea, Donostia Kultura
  • Eskerrak: Ai Do Project-Iker Arrue, Agurtzane Intxaurraga.

 

Denis Santacana: Encuentros / Victoria Eugenia Antzokiko Klub Aretoa – 17:30

Denis Santacana: Encuentros

Jende artean galduta, nire oinetan geratu den marrazki adarkatuari begira nago. Betetzen dut kopa, eta begirada itzultzen diot islari. Errealitate paralelo bat imajinatzen dut, non irudi horrek, orain, beste erabaki bat hartu baitu. Disimuluz, likidoa isuri dut, eta marrazkia aldatu egin da berriro. Nire mugimendu guztiak desegiten ditut buruz, ideia batek obsesionaturik: ekintza txiki bakoitza, erabaki bakoitza, topaketa bakoitza aldaketa-segida amaigabe baten hasiera izango ote den. Jaisten dut kopa eta abiapuntu berean ikusten dut neure burua. Zein da erabaki zuzena? Beharbada, hauxe da mareak eraman nazan uzteko unea.

  • Zuzendaritza: Denis Santacana Maiztegui
  • Koreografia eta interpretazioa: Denis Santacana Maiztegui, Víctor Fernández González
  • Musika konposizioa: Victor Guadiana
  • Argiztapena: Sergio Domínguez
  • Argazkia: Juan Carlos Toledo, Beatrix Molnar

 

Taiat Dansa: Man ray / Victoria Eugenia Antzokia – 20:30

Taiat Dansa: Man ray

Taiat Dansaren Man Ray honek argazkilariak musekin dituen harreman fetitxistei begiratzen die, eta, hortaz, artista gizonezkoek beren modelo emakumezkoekin dituzten harremanei. Batzuetan, inspirazio-iturri dira; beste batzuetan, objektu huts. Muturreko harremanak, batez ere surrealismoko artisten kasuan. Irudia, emakumearen gorputza eta sexualitatea manipulatu egin dira artearen historian zehar. Antzezlan honetan, Man Ray biderkatu egiten da, haren identitate guztiak agertzen dira, modu obsesiboan agertu ere, eta gizonek erabakitako errealitate-egitura bat islatzen du. Gizonen arauek, gizonen gailuek. Gizonen argazki-begiek.

  • Koreografia: Meritxell Barberá, Inma García dantzariekin elkarlanean
  • Dantzariak: Cristina Reolid, Cristian Arenas, Miguel Ángel Fernández, Kilian García, Cristian González, Jon López, Joel Mesa, Martxel Rodríguez, Mauricio Pérez
  • Errepikatzailea: José Belda
  • Aholkulari artistikoa: Roberto Fratini
  • Antzerkigile laguntzailea: Eva Zapico
  • Musika eta soinu konposizioa: Caldo (David Barberá)
  • Musika zuzendaritza eta interpretazioa: Caldo
  • Mugimendua: Taiat Dansa
  • Jantziak: Estudio Savage
  • Zuzendaritza teknikoa: Pablo Fernández diseño
  • Gune eszenikoaren diseinua eta sortzea: Luis Crespo
  • Argiztapen diseinua: Ramón Jiménez
  • Ekoizpena: Teresa de Juan (Tdj producciones)
  • Diseinu grafikoa: Pilar Estrada
  • Ko-ekoizpena: Grec 2017 Festival de Barcelona, Institut Valencià de Cultura, Ballet de la Generalitat, Sagunt a Escena 2017, Taiat Dansa.

 

Martxoak 8, osteguna

Proyecto Larrua: Baserri / Intxaurrondo – 11:30

Proyecto Larrua: Baserri

Baserri euskal kulturan zehar egindako bidaia bat da, sakon sustraituriko ohiturak berrinterpretatuz eta gaurkotuz. Baserrik tradizioaren eta abangoardismoaren arteko muga-lerroak lausotzen ditu; mitologiaz betetzen du baserria, eta parekatu egiten ditu lur honetakoa eta mitologiakoa.

  • Koreografoa: Jordi Vilaseca
  • Dantzariak: Miguel Ballabriga, Helena Wilhelmsson, Jordi Vilaseca y Aritz López
  • Argiztapena: David Alcorta
  • Soinu espazioa: Luis Miguel Cobo
  • Eszenografia: Enric Planas
  • Jantziak: Xabier Mujica
  • Ekoizpena eta banaketa: Silvia Fiestas – Mengana Producciones
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Bilbo Ezkena, Bad Festival, Hameka, Centros de danza El Canal
  • Eskerrak: Baratza Aretoa, TAE

 

Dantzaz: Growing young / Gazteszena – 13:00

Dantzaz: Growing young

Giza harremanen unibertsoak zedarritzen du Growing Youngen lurraldea. Growing Young ikuskizunak berriro biltzen ditu Europako etxe ospetsu batzuetatik datozen koreografo nazioartean nabarmendu batzuek sortutako zenbait pieza.

“Denbora igaro ahala, dena alda daiteke, baina gure baitan beti irauten du gu izan garenak”. Wubkje Kuindeersmaren hitzak dira. Berak izenpetu du Youth, muntaketa honi bizia ematen dioten lau sorkarietako bat.

Itzik Galili koreografo israeldarrarena da Prelude for a wasted tear. Janis Claxton autraliarrak Une eszenaratzen du, programa irekitzen duen pieza. Daniele Ninarello italiarrak osatzen du puzzle koral hau, Lead lanaz: dantzarien gorputza denek batera egindako migrazio-mugimendu baten nodo edo pista gisa interpretatzera gonbidatzen gaitu haren proposamenak.

  • Egileak: Itzik Galili, Janis Claxton, Daniele Ninarello, Wubkje Kuindersma
  • Zuzendari artistikoa: Adriana Pous
  • Dantzariak: Pauline Bonnat, Riccardo Ciarpella, Karlijn Dedroog, Ioritz Galarraga, Thijs Hogenboom, Juliana Javier, Miren Liceaga, Fernando Luis, Iker Rodriguez, Teresa Royo, Olaia Valle
  • Zuzendari teknikoa: Alberto Arizaga (Eragin Stac)
  • Teknika ekipoa: Eragin Stac
  • Jantziak: Nahia Salaberria
  • Argazkia: Blanca Razquin, Janpol Dunand
  • Bideoak: Beñat Gereka (Txikota)
  • Zuzendari orokorra: Fernando Sáenz de Ugarte.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.