Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak datoz

Dokumentuaren akzioak

Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak datoz

2018/02/07 08:00
Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru-laguntzetan aldaketak datoz

Argazkia: Iñaki Zugasti-CC-BY-SA

Orain arte Jaurlaritzaren dantza sustatzeko diru laguntzak deialdi bakar batean jasotzen ziren, baina 2018an, hiru deialditan aterako dira. Oraingoz, arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzen deialdia bakarrik argitaratu du Jaurlaritzak.

Sorkuntza Kulturalaren barruan, Sorkuntza Koreografiko modalitatearen diru-laguntzak martxoan argitaratzea aurreikusten da eta Ekoizpen I, Ekoizpen II eta Konpainien sendotzea diru-laguntzak apirilean edo maiatzean. Beraz, honela banatu dituzte hirutan dantza sustatzeko diru-laguntzak:

  • Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak
  • Sorkuntza Kulturalaren barruan, Sorkuntza Koreografiko modalitatearen dirulaguntzak
  • Ekoizpen I, Ekoizpen II eta Konpainien sendotzea dirulaguntzak

Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak dantza sustatzeko argitaratu duen lehenengo deialdi honetan ondorengo diru-laguntzak argitaratu dira:

  • Prestakuntzarako laguntza-motak: 70.000 euro dantzako profesionalen prestakuntzarako.
  • Sustapenerako laguntza-motak: 80.000 euro EAE-ko antzokietan egoitza-proiektuetarako
  • SAREA Dantza Zirkuitu laguntza. SAREA zirkuitoaren barruan dauden konpainia programatuentzako dirulaguntza.

 

Eskabidea egiteko epea: 2018ko urtarrilaren 27tik, otsailaren 26ra arte.

Inormazioa: Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. EAE-ko antzokietan egoitza-proiektuak (2018)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.