Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Jean Nesprias euskal dantza irakaslea zendu da

Dokumentuaren akzioak

Jean Nesprias euskal dantza irakaslea zendu da

2018/02/06 12:05
Jean Nesprias euskal dantza irakaslea zendu da

Jean Nesprias.

Jean Nesprias (Biarritz, 1927) dantzaria, dantza irakaslea, zuzendaria eta txistularia atzo hil zen 91 urterekin.

1955ean erabaki zuen euskal dantzaren irakaskuntzaz bizitzea. Euskal Herriko parrokietan, eskola pribatuetan eta kultur elkarteetan ibili zen dantza irakasle gisa. 1969an, Gazteria eta Kiroletako Ministerioko Arteetako eta Ohitura Herrikoietako aholkulari tekniko eta pedagogiko bilakatu zen eta eskoletan eta kultur elkarteetan dantza irakasten jarraitu zuen. Irakasten aritu zen berrogei urtean (1955-1992), hogeita hamar bat herritan ibili zen.

Nespriasek Olaeta taldean ikasi zuen dantzan. 1943an, Angeluko Orok Bat taldea sortu zuen, 1963an Baionako Orai Bat bilakatu zena. Orai Bateko zuzendaritza hartu eta Erro Bat taldea sortu zuen 1993an. Dantzari izateaz gain txistua ere jotzen zuen gazte-gaztetatik.

2011n, Mizel Thereten Oroitzen naiz dantza proiektuan aritu zen, Koldo Zabala eta Filipe Oihanbururekin batera. Euskal dantzaren historiako hiru dantzari eta koreografo ezagunak, dantzariaren gorputzaren eta gorputz-memoriaren zahartzeaz aritu ziren.

Soka erakusketaren webgunean, Eleketa programan berarekin egindako elkarrizketaren pasarteak ikus daitezke. Nesprias dantzari buruz zituen ideiak agertzen zaizkigu elkarrizketa horietan, besteak beste, tradizioa edo emakumeen presentziaz dantzetan dihardu. Segundo Olaetaren ikaslea izan zen, bere maisuari buruzko hainbat kontu ere kontatzen ditu.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.