Dokumentuaren akzioak
Dantzertik ateak irekiko ditu etorkizuneko ikasleentzat
Dantzertik, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolak, ateak ireki eta eta eskolan sartzeko interesa dutenentzako jardunaldiak antolatu ditu. Donostian asteburu honetan izan da saioa eta Gasteizen eta Bilbon datozen egunetan izango dira.
Dantzertik bi titulazio eskaintzen ditu, Arte Dramatikoko Goi Mailako Titulua eta Dantzako Goi Mailako Titulua, biak lau urteko iraupenekoak eta unibertsitate graduaren baliokideak. Dantzerti zer den, Dantzako Goi Titulazioa nola antolatzen den eta 2018/19ko ikasturteko ikasketetan nola sartu hobeto ezagutzeko, etorkizuneko ikasleentzat informazio eta gerturatze saioak antolatu ditu Dantzertik.
Saioek 90 bat minutuko iraupena izango dute gutxi gorabehera eta bertaratutakoekin egingo den elkarrizketa irekian oinarrituko dira. Dantzertiren asmoa sarbide irizpideak eta frogak argitzea izango da, eta ikasketa plana nolakoa den eta titulatuen aukera profesionalak zeintzuk izan daitezkeen argitzea. Horrez gain, zuzenean sortutako dudak irakasleei galdetzeko aukera izango da.
Jardunaldiak doakoak eta sarrera librekoak dira, lekuak bete arte.
Jardunaldien datak, lekuak eta ordutegiak
- Martxoaren 6an: Gasteizen, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa. Plaza de las Provincias Vascongadas, 8, 01002 Vitoria-Gasteiz. Ordutegia: 10:00etan.
- Martxoaren 10a: Bilbon, Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola. Sarriko, Ibarrekolanda Plaza, 48015 Bilbo Ordutegia: 12:00etan.
Informazio gehiagorako helbide honetara idatzi dezakezue: komunikazioa@dantzerti.eus
Dokumentuaren akzioak