Dokumentuaren akzioak
Patxi Perez, 20 urte plazak dantzan jartzen
Patxi Perezek plazatan daramatzan 20 urteak ospatzeko CD berria atera du Patxi eta konpaniak: Dantza Piko 20 urte. Dantzaldi dinamizatuak egiten eskarmentu handia dute Patxi Perezek 20 urte borobilak ospatzeko disko berria argitaratzeaz gain, hainbat dantzaldi, ikastaro eta mintzaldi eskainiko ditu datozen hilabeteetan.
5 urterekin jaso zituen bere lehenengo dantza eskolak Maite eta Koldo Zabalaren eskutik Baionako Polo Beyriseko MJC kulturetxean. Geroago Peio Iratxabal, Beti Betelu, Claude Iruretagoiena, Thierry Truffaut eta Euskal Herriko beste hainbat dantza-maisuengandik ikasi ditu han-hemengo euskal dantzak. Plaza-dantza edo dantzaldi gidatuetan espezializatu zen gerora eta halako moldea gurera ekartzen aitzindaria izan da 90. hamarkadatik aurrera. 1992an, dantza irakasle gisa hasi zen, eskolako publikoari, dantza taldeei eta helduei zuzendurik. Hamahiru urtez horretan lan egin zuen, garai berean, 1997tik aurrera, folk dantzaldiak animatzen hasi zen Patxi Eta Batbiru taldearekin. 2005ean, irakaskuntza utzi zuen eta gehienbat folk dantzaldietara zuzendu zen, Patxi eta Konpania talde berriarekin.
Egitaraua
- Martxoak 10. Basusarri, 16:00etan, Mintzaldia. Arrangoitze, 18:00etan, Ikastaldia eta 20:30ean: Dantza Piko (Soinubila eskola, Patxi eta Konpania).
- Martxoak 12. Errenteria, 19:00etan, Mintzaldia.
- Martxoak 16. Errenteria, 19:00tan, Ikastaldia.
- Martxoak 17. Uharte, 18:00etan, Mintzaldia. 20:00etatik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
- Martxoak 18. Orereta, 12:00etan, Dantza Piko.
- Martxoak 23. Amurrio, 19:00etatik aurrera, Ikastaldi eta Dantza Piko.
- Martxoak 24. Amurrio, 11:00etan, Mintzaldia.
- Martxoak 25. Ortuella, 09:30ean, Mintzaldia. 11:00atik aurrera, Ikastaldia eta Dantza Piko.
- Apirilak 7. Montrejaun (Okzitania), PASSA'PORTS Festibala, Dantza Piko.
Informazioa: Patxi eta konpania
Dokumentuaren akzioak