Dokumentuaren akzioak
Emakumeak herri musikan eta dantzan aztergai Soinuenearen jardunaldietan
Bi emakume aurreskua dantzatzen Orion, 1942an. Argazkia: Vicente Martín - Kutxateka Creative Commons CC BY-NC 4.0
“Emakumeak herri musikan eta herri kulturan” izenburupean, Soinuenea-Herri musikaren txokoak herri musikaren 17. jardunaldiek antolatu ditu martxoaren 16tik 25era Oiartzunen. Aurtengo jardunaldiek, emakumea ardatz harturik, musika eta dantzaren alderdi zehatzei buruzko ikuspuntuak proposatzen dituzte: emakumeak inauterietan, emakumeak herri musikaren munduan eta emakumeak dantzan.
Emilio Xabier Dueñas Soinuenea Lan Taldeko kideak dioenez, emakumea giltzarria izan da herriaren kultur historian. Espazio publikoan, bigarren plano batean egon badira ere, azpimarratzekoa da emakumeek kantu, doinu, dantza eta ohiturak transmititzen egin duten lana. Emakumeak eta emakumeek herri musikan, dantzan eta kulturan egindako ekarpenak izango dira aztergai aurtengo herri musikaren jardunaldietan.
Emakumeak herri musikan eta kulturan
Martxoak 16, ostirala
- 19:00etan, "Emakumeak maskapean" argazki erakusketaren aurkezpena. Erakusketa Gari Garaialdek prestatu du eta berak aurkeztuko du Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian. Erakusketa hau zabalik egongo da martxoaren 25eko eguerdira arte goizetan 10:00 eta 14:00 artean, eta arratsaldeetan 17:00 eta 20:00 artean.
Martxoak 24, larunbata
- 9:30-13:30, mintegia Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- Aurkezpena: Iosune Cousillas (Oiartzungo Udaletxeko Kultura zinegotzia) eta Emilio Xabier Dueñas (Soinuenea-Lan Taldeko kidea).
- Aingeru Bergices: “La panderetera: una grieta en el Patriarcado / Una visión de Género desde la Iconografía, la Organología y la Sociabilidad popular (1850-1936)”.
- Gurutze Lasa: "Emakumearen irudikatzea XX eta XXI. mendeetako Trikitixan".
- Oier Araolaza: "Emakumea euskal dantzan: Aurreskua dantzatzen ez zuten poxpolinak”.
- Karine Etxeberri: "Sorkuntza eta generoa, herri kantagintzan".
- 14:00etan, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro).
- Carme Campo eta Chus Caramés: "Andar cos tempos".
- Mahai ingurua: Itziar Navarrok moderatuta
Martxoak 25, igandea
- 11:00ean, Argazki erakusketa gidatua Gari Garaialderekin Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian.
- 12:00etan, Dantza plazan Alkarkide Txarangarekin Oiartzungo Done Eztebe plazan.
- 14:30ean, Bazkaria Ibargain Kutur, Jolas eta Kirol Elkartean (Bazkaria 10 euro)
Informazioa: Emakumeak herri musikan eta kulturan Soinuenean 17. jardunaldiak
Oharra: Argazki erakusketaren aurkezpenera, mintegi, mahai inguru edota bazkariren batetara joan nahi duenak, aurrez izena emate komeni. Sarrera doakoa da 10 euro balio duten bazkarien kasuan izan ezik. Telf: +34 943 493 578 / +34 682 589 925 ePosta: komunikazio@soinuenea.eus
Informazioa: Emakumeak herri musikan eta kulturan Soinuenean 17. jardunaldiak
Dokumentuaren akzioak