Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Bilbon

2018/02/14 08:50
Iceland Dance Companyk Black Marrow ikuskizuna eskainiko du Bilbon

Black Marrow ikuskizuna. Argazkia: Iceland Dance Company.

Iceland Dance Companyk mundu industrializatuari buruzko Black Marrow ikuskizuna eskainiko du otsailaren 16an eta 17an Bilboko Arriaga Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Erna Ómarsdóttir koreografo islandiarraren eta Damien Jalet koreografo frantziar-belgikarraren pieza eskainiko du Islandiako Iceland Dance Company-k.

Black Marrow ikuskizuna
Black Marrow ikuskizuna. Argazkia: Iceland Dance Company.

Black Marrow, jatorrizko mugimenduz betetako pieza da, Ben Frosten musikarekin. Dantzariak, gorengo erritmoan, elkarrekin mugitzen dira, fosilen, makinen edo jainko paganoen itxura hartzen dute, instintuak industrializatu egin diren mundua erretratatu nahi dute. Ikuskizunak, klimaren aldaketa, hondamendi ekologiko edo gaur egungo bizitzeko modu hedonista gogorarazteko gai diren irudi bereziak ditu, baina beti ere ikuspegi poetikotik. Black Marrow ispilu deformatu gisa aritzen da, planetarekin dugun erlazio garaikidearen itzala egiten duen isla gisa.

Black Marrow

  • Koreografia: Erna Ómarsdóttir eta Damien Jalet
  • Koreografia laguntzailea: Sara Black
  • Jatorrizko musika: Ben Frost
  • Beste musika: Danzel
  • Argiztapena: Björn Bergsteinn Guðmundsson
  • Jantziak: Júlíanna Steingrímsdóttir
  • Espazio eszenikoa: Alexandra Mein, Erna Ómarsdóttir, Damien Jalet, Júlíanna, Steingrímsdóttir eta Rebekka Moran.
  • Mozorroak: Rebekka Moran eta Heimir Sverrisson (Alexandra Meinen jatorrizko mozorroetan oinarritutakoak)
  • Dantzariak: Cameron Corbett, Einar Nikkerud, Elín Signý Weywadt Ragnarsdóttir, Halla Þórðardóttir, Hjördís Lilja Örnólfsdóttir, Inga Maren Rúnarsdóttir, Sergio Parés Agea eta Þyri Huld Árnadóttir

 

Sarrerak salgai: Arriaga Antzokiko webgunean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.